Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Baskonia eta Alavés taldeek osasunarekin duten konpromisoa indartu dute IMQ-ren eskutik

29.01.2026

Baskonia eta Alavés taldeek osasunarekin duten konpromisoa indartu dute IMQ-ren eskutik

IMQ-k eta Grupo Baskonia Alavés taldeak osasun-babesaren eta -laguntzaren akordioa berritu dute gaur, eta, horren eskutik, Arabako kirol-osasunean ereduzkoa den aliantza sendotu dute. Lankidetza hori 2025-26 eta 2026-27 denboraldietara zabalduko da, eta bi taldeetako lehen mailako jokalarien osasunaren estaldura osoa indartu du, bai eta IMQren Arabako asistentzia-sarea eskuratzeko aukera ere. Sare hori bertoko mediku-taldeak eta Amárica eta Abendaño zentroek eta Gasteizko IMQ Avenida hortz-klinikak osatzen dute.

Akordioak Baskonia-Alavés Taldeari eta horren kirolariei jarraipen mediko espezializatua, kirol-azterketako proba aurreratuak eta asistentzia-zirkuitu espezifikoak bermatzen dizkie futbolean eta saskibaloian gehien gertatzen diren lesioetarako. IMQ-k, halaber, Baskonia-Alavés Taldearekin partekatzen dituen balioekin -ahalegina, talde-lana eta gizarte-konpromisoa- marka gisa duen lotura indartu du.

IMQ da Baskoniaren aseguratzaile mediko ofiziala, 2008tik, eta Alavésena, 2013tik. Ibilbide luzeko harremana da, lurraldean hain garrantzitsu diren bi kluben kirol- eta gizarte-bilakaeraren alde eginez. Izan ere, urte haietan, markaren presentziatik harago joan da lankidetza, eta 360 graduko aliantza gisa eratu da, asistentzia sanitarioa, prebentzioa, berrikuntza medikoa eta Baskonia-Alavés Fundazioaren aldeko laguntza barne hartzen dituena.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia

IMQ Seguros eta Baskonia-Alavés Taldearen arteko hitzarmena berritu izana sinatzeko ekitaldi ofiziala Taldearen bulego berrietan egin da, Gasteizko Olmos etorbideko 4. zenbakian. IMQren izenean, IMQ Seguros-eko zuzendari nagusi Javier F. Maiztegui bertaratu da, eta Klubaren izenean, erakundeko CEO Haritz Kerejeta, Deportivo Alavéseko atezain eta kapitain Antonio Sivera eta Baskoniako kapitain Tadas Sedekerskis.

Kirol-lesioak eta jokalarien estaldura

Futbola eta saskibaloia eskakizun fisiko handiko kirolak dira. Futbol profesionalean, hainbat azterlanen arabera, giharretako lesioak lesio guztien % 37 inguru dira; orkatilako zaintiratuak, % 17 inguru; eta belauneko lesioak, % 13 inguru. Saskibaloian, orkatila bihurritzea da lesiorik ohikoena, % 13 eta % 25 bitarteko intzidentzia baitu.

IMQ-k bi taldeetako jokalarien eskura jartzen duen osasun-estaldurak asistentzia osoa eta erresonantzia magnetikoak eta urteko analisiak barne hartzen ditu.

Arabako kirolaren osasunarekiko konpromisoa

"IMQrentzat, Baskoniarekin eta Alavésekin batera jarraitzeak kirol profesionalaren osasunarekin eta kolore horiekin bat datozen milaka pertsonarekin dugun konpromisoa berrestea esan nahi du", azpimarratu du Javier F. Maizteguik, IMQ Seguros-eko zuzendari nagusiak. "Aliantza horrek aukera ematen digu erreferente diren kirolarien ondoan egoteko, prebentzio-mezuak jakinarazteko eta medikuntza-teknologiarik onenak ere etxean jokatzen duela erakusteko", adierazi du.

Baskonia Alavés Taldeko CEO Haritz Kerejetaren hitzetan, "IMQrekin konfiantza berritzeak, ia 20 denboraldi elkarrekin eman ondoren, ondo baino hobeto erakusten du lankidetzak funtzionatzen duela bi erakunde lider, lurraldean errotuta daudenak eta kirola eta laguntza-bikaintasuna uztartuta etorkizun-sena dutenak, elkartzen direnean.