Iradokizunak
22.08.2024
Denboraldi berria irailaren 29an hasiko da, La Laguna Tenerife taldearen aurkako partidaren eskutik, eta hari begira, Saski Baskonia lehen taldeko 11 jokalariri osasun- eta kirol-azterketak egin zaizkie, atzo eta gaur artean, Gasteizko Amárica zentro medikoan, Pablo Laso sendagilearen zuzendaritzapean. Joan Peñarroyaren gizonei eta talde teknikoari eliteko kirolariei dagozkien analitikak eta probak egin zaizkie, hala nola elektrokardiograma eta ekokardiograma eta esfortzu-proba, kirolarien osasuna, sasoia eta kirol-errendimendua egiaztatzeko.
Hala, klub gorri-urdinaren aseguratzaile mediko ofizialera jokalari hauek bertaratu dira: Sander Raieste, Khalifa Diop, Chima Moneke, Nikos Rogkavopoulos, Tadas Sedekerskis, Kamar Baldwin, Timothé Luwawu-Cabarrot, Trent Forrest, Donta Hall, Pavel Savkov y Ousmane Ndiaye.
Proba horiek egiteko aldez aurretik ezarritako ordenari dagokionez, odol-serumaren hainbat alderdi biokimiko egiaztatzeko analitikaren ondoren, jokalariak atsedenean baloratu dira, elektrokardiograma baten bidez.
Hurrengo urratsa ekokardiograma bat egitea izan da, bihotzaren ekografia, alegia. “Proba horri esker, azterketa zabaldu eta kardiopatia batzuk detekta daitezke, miaketan eta elektrokardiograman antzematen ez direnak eta kirola egitean konplikazioak eragin ditzaketenak”, azaldu du IMQ Amárica zentro medikoko kardiologo Javier Pindadok, Baskoniako jokalarien azterketa medikoen arduradunak.
Halaber, esfortzuaren ergometria egin zaie kirolariei; Pindado sendagileak xehatu duenez, “ergometrian esfortzua modu protokolizatuan egiten da, hainbat etapatan, zeinetan, presio arteriala neurtzen den eta elektrokardiograma etengabe monitorizatzen den; proba gelditu egiten da kirolaria bere bihotz-maiztasun maximora iristen denean”.
Hala, ergonometriaren helburua da kirolarien arterien bidez bihotzeko fluxua ebaluatzea eta, esfortzuaren etapa bakoitzean elektrokardiograma basala elektrokardiogramarekin alderatzean datza metodoa. Probak, halaber, bihotzaren erantzuna aztertzen du ariketan zehar, kirolarien kirol-egoera hobetzeko eta entrenamendua indibidualizatzeko.
IMQ da Baskoniaren aseguratzaile mediko ofiziala, 2007-2008 denboralditik. IMQ Amárica zentro medikoak, talde gorri-urdineko saskibaloilariei medikuntza- eta kirol-azterketa egin zaien zentroak, punta-puntako teknologia du Gasteizko kirol-medikuntzan, baita Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Errehabilitazioko profesional diren mediku espezialistak ere. Baskonia-Alavés Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazioaren babesle ere bada IMQ.
IMQ renueva por tres temporadas su acuerdo de colaboración con el Alavés y el Baskonia
Los jugadores de Baskonia pasan los reconocimientos médicos en IMQ Amárica