Iradokizunak
20.01.2023
Surne Bilbao Basket eta IMQ erakundeek datozen bi denboraldietarako osasun-laguntza eta babesletzako hitzarmen berria aurkeztu dute gaur jendaurrean, Bilbao Arenan.
Bilbao Basket taldeko presidente Isabel Iturbe eta IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiria arduratu dira hitzarmen hori formalizatu izana jendaurrean ezagutarazteaz, hain zuzen, kirol-jauregiko instalazioetan. Hitzarmen horren bidez, 2007. urteaz geroztik IMQ-k Surne Bilbao Basket taldearekin duen lankidetza berritu da, zeinaren eskutik IMQ Bilbao Basket lehen taldeko saskibaloilarien aseguratzaile mediko ofiziala den.
IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiria aukera horretaz baliatu zen, oro har kirola egiteak eta, bereziki, saskibaloian jokatzeak duen garrantzia azpimarratzeko. «Kirol oso azkarra den saskibaloian jokatzeak onura asko dakarkio gorputzari. Haurtzaroan altuera eta muskulu-masa gehiago garatzea eta erreflexuak eta bizkortasuna areagotzea bultzatzen du. Eta helduaroan, odol-zirkulazio egokia, biriketako edukiera eta arnasbideen garbitasuna errazten ditu. Jokoa etengabe mugitzeak bihotz-erritmoa hobeto sinkronizatzea ahalbidetzen du, eta, gainera, bizkortasuna eta logika mentala garatzen laguntzen du alderdi taktikoak aztertzean, besteak beste». Bilbao Basket taldeko presidente Isabel Iturbe, bestetik, pozik agertu zen bi erakundeen arteko hitzarmenak jarraitu egiten dutelako.«Poz-pozik gaude berritu izanagatik eta horrelako ituna edukitzeagatik. Bertoko enpresa batekin, IMQrekin, hitzartzea oso garrantzitsua da guretzat, eta konfiantza ematen digu».
IMQrekiko itun estrategikoari esker, Surne Bilbao Basket taldeko saskibaloilariek estaldura medikoa eta kirurgikoa dute eskura era guztietako gaixotasunak eta lesioak sendatzeko, Euskadi barruan nahiz hortik kanpo. Eta, hori guztia, EAEko konpainia liderraren bermearekin, kirol-taldearen eskura erreferentziazko zentroak, teknologia eta profesionalak jartzen baititu.
Surne Bilbao Basket-ekin sinatutako hitzarmenaren barruan, taldeko langileei eta horien ezkontideei eta horiekin bizi diren seme-alabeei ere estaldura ematen die IMQ-k, Klubaren eskura jarri dituen osasun- eta hortz-polizei esker. Era berean, Bilbao Basket Fundazioaren kide babeslea izango da IMQ, irabazi-asmorik gabeko erakunde horrekin sinatu zuen lankidetza-hitzarmena ere berritu baitu.
Azkenik, babesletza-ekimenen barruan, beltzez jantzitako gizonek, Klubeko zerbitzu medikuek hala uste dutenean, urtean azterketa medikoa izan dezatela ezarri da, baita denboraldian zehar egin beharreko kontrol analisi klinikoak ere.
La plantilla del Bilbao Basket finaliza sus reconocimientos médicos en la unidad de medicina deportiva de la Clínica Zorrotzaurre
Bilbao Basket vuelve a confiar a IMQ la salud de los “hombres de negro”
Armi, la mascota del Bilbao Basket, suspende el reconocimiento médico deportivo de IMQ