Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Beste gertaera gogoangarri bat IMQ Zorrotzaurre Klinika handitzeko proiektuan, zeinean konpainiak 30etik gora milioi euroko inbertsioa egin duen

27.05.2026

Beste gertaera gogoangarri bat IMQ Zorrotzaurre Klinika handitzeko proiektuan, zeinean konpainiak 30etik gora milioi euroko inbertsioa egin duen
  • Amaitutzat jo dira Virgen Blanca-ko jarduerak: laster tokiz aldatuko da klinikako jarduera.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako instalazioetan bultzatzen ari zen handitze-prozesuak amaitu du IMQ-k: 2021ean hasitako proiektu estrategikoa, zeinean euskal konpainiak 30etik gora milioi euro inbertitu dituen.

Hala, Euskadiko osasun pribatuko ospitale nagusiak nabarmen indartu du asistentzia-ahalmena, espazio, ekipamendu eta zerbitzu berriak gehitu baititu, pazientearen esperientzia hobetzeko eta medikuntza humanizatu eta teknologikoki aurreratuarekin duen konpromisoa sendotzeko. 2012an klinika bera abian jarri zenetik, Taldeak inoiz egin duen proiekturik asmo handikoena da.

Konpainiak baliabide propioetan egindako inbertsioan oinarritutako hazkunde-estrategiaren parte da jarduketa, eta, horri esker, Euskadiko osasun pribatuan espezializatutako zentro, profesional eta zerbitzuen sarerik zabalena osatu ahal izan du. Testuinguru horretan, klinika handitu izanak aukera ematen du eskariaren etengabeko hazkundeari erantzuteko eta klinika osasun-premia berrietara egokitzeko, azpiegituretan zein teknologian hobekuntza garrantzitsuak txertatuta.

Aldaketa handia ahalmenean eta pazientearen zerbitzuan

Klinika berritzeko prozesua aldaketa kualitatiboa da IMQ Zorrotzaurreren balio proposamenean; izan ere, neurriak, gaitasun operatiboa eta hazteko ahalmena handitu baititu, eta asistentzia-zirkuituak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera optimizatu baititu, arreta are arinagoa, osoagoa eta erabakigarriagoa eskaintzeko.

Inbertsioari esker, halaber, klinikak erabateko osasun-eragile gisa duen kokapena sendotu ahal izango da, IMQ Virgen Blanca Klinikan ematen ari diren zerbitzuak zentralizatuko baitira. Klinikak ekainaren 1ean tokiz aldatuko du bertako jarduera, eta abuztuaren amaieran itxiko da behin betiko, hemodialisi-eremua lekualdatuko denean.

Egindakoaren artean, nabarmentzekoa da espazioa, asistentziala eta kirurgikoa, handitu izana. Izan ere, 3.900 m2 baino gehiago dituen hirugarren solairu berri bat sortu da, zeinak ospitalizazio-gela berriak izango dituen, eta, ahalmena handitu ondoren, 170 ohe izango ditu guztira. Espazio horretan, halaber, endoskopia-unitate berri bat eraiki da, 17 box eta 7 kontsulta-gela dituena; kontsulta espezializatuetarako eremu bat, 17 kontsulta dituena, eta minaren unitate berri bat, eguneko ospitalearekin eta tratamendu-gelarekin, 2 kontsulta dituena.

Gainera, Bloke kirurgikoa handitzeko aukera eman du: 6 ebakuntza-gela berri eraiki dira, eta, guztira 16 izango dira. Klinikak eguneko ospitale berri bat ere badu, eta horrek 17 box eta berunez zigilatutako 2 ebakuntza-gela lokal ditu, baita anestesia ondoko bizkorketarako unitate berri bat ere, guztira 22 box dituena.

Nabarmendu beharreko beste aurrerapen bat izan da helduen larrialdi orokorrak hobetu izana, itxarongela eta arreta-eremua handitu baitira. Zirkuitu asistentzialen eraginkortasuna ere hobetu da, pazienteei arreta hobea emateko eta erosotasun handiagoa eskaintzen duen hirugarren erresonantzia magnetikoa izateko. Birmoldaketari esker, esterilizazio-zentral berri bat izango da, eta 1.000 m2 baino gehiago biltegietarako.

Klinika hobetzeko proiektuak datozen hilabeteetan jarraituko du, 2027ra arte, aurreikusi baita urte horretan zentroaren aurreko eraikin baten beheko solairuan –Julio Urquijo kalean– kanpo-kontsulten eremu berri bat eraikitzen amaitzea –klinika ondoan–, eta horrek beste 2.900 m2 gehituko dizkio proiektu orokorrari. Gaur egun, klinikak 49.000 m2 ditu, eta horietatik 33.000  m2 asistentzialak dira.

Birmoldaketak aukera ematen du, halaber, datozen urteetan praktika medikoak izango duen bilakaerari berariaz erantzuteko baliabideak izateko, arreta berezia jarrita diziplina anitzeko unitateen bidezko espezializazioan, non dagoeneko punta-puntako zerbitzuak nabarmentzen diren kirurgia robotikoan, traumatologian, kardiologian, endoskopian edo ama-haurrentzako arretan, besteak beste.

Hala, eraikina eraldatu izanak teknologia eta espazioak pazientearen esperientziaren zerbitzura jartzen ditu, eta bat egiten du IMQ-k medikuntza berritzaile, hurbil eta bikain baten alde egindako apustu historikoarekin, eta horrek euskal osasun-sistema osoa indartzen ere lagunduko du.

Euskal osasun-sistema osoari egindako ekarpena

Horrela nabarmendu du IMQ Seguroseko zuzendari nagusi Javier Maizteguik, hitz hauen bidez: “proiektua aurrerapauso erabakigarria da hazteko eta egungo eta etorkizuneko medikuntzaren erronketara egokitzeko dugun estrategian. Indartu egiten du, halaber, osasuna IMQren esku uzten duten 265.000 pertsona baino gehiagok merezi duten osasun-arreta bikaina eskaintzeko dugun gaitasuna”.

Klinikako arduradun nagusi Jorge Díezek adierazi bezala, “uste dugu, gainera, ekarpen handia dela Euskadiko osasun-sistema osoarentzat Estatuko eta munduko ospitale onenen artean dagoen osasun-zentro bat izatea, aurten bertan Newsweek aldizkariak egiten duen ranking ospetsuan nabarmendu denez”.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak espezialitate mediko-kirurgiko guztiak ditu, eta Joint Commision Internacional nazioarteko kalitate eta segurtasun klinikoko ziurtagiririk entzutetsuena eta zorrotzena lortu zuen lehen euskal osasun-zentroa izan zen. Klinikak, batez beste, 142.000 arreta mediko-kirurgiko eta larrialdi baino gehiago egiten ditu urtean, espezialitateetako kontsulta anbulatorioetako arreta eta bestelako proba diagnostikoak kontuan hartu gabe.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak unibertsitate-ospitale izaera aitortu zion, 2019an Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan hasi zenetik Medikuntzako, Erizaintzako eta Fisioterapiako graduetako ikasleek praktikak bertan egin zitzaten; izan ere, denboraldi hartan, 900 ikasle inguru txandakatu ziren.