Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

CEBEKek lankidetza hitzarmena berritu du IMQrekin, enpresa bazkideek baldintza esklusiboak izan ditzaten aseguru medikoetan

13.07.2017

CEBEKek lankidetza hitzarmena berritu du IMQrekin, enpresa bazkideek baldintza esklusiboak izan ditzaten aseguru medikoetan

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) IMQrekin, Euskadin buru den aseguru-etxearekin, duen lankidetza hitzarmena berritu du bere Bilboko egoitzan, osasun-aseguramendu pribatua sustatzeko Bizkaiko enpresen kolektiboan. Izenpetzean Iñaki Garciñuno presidentea aritu da Cebeken ordezkari gisa, eta Javier Aguirregabiria zuzendariondoko nagusia IMQren ordezkari.

Berritutako hitzarmena IMQk eta CEBEKek  2015etik hona izan duten lankidetza harremanaren baitan kokatzen da. Horren arabera, IMQk bere osasun-laguntza, ospitaleratze eta istripu aseguruak jarriko ditu CEBEKeko kide diren enpresa eta federazioen esku. Modu horretan, CEBEKera atxikitako 5.000 enpresek eta 60 elkarteek Euskadin buru den aseguru medikoa kontratatu ahal izango dute eurentzat eta euren familientzat, oso baldintza onuragarrietan.

IMQk enpresa txiki eta ertainei bereziki zuzendutako polizak izenpetzeko aukera emango dio CEBEK kolektiboari, “IMQ Activa” edo “IMQ Azul” polizak, esaterako. Poliza horiek osasun estaldura osoa bermatzen diete onuradunei, lehen mailako medikuntzan, larrialdi eta anbulantzia zerbitzuetan, osasun eta kirurgia espezialitate guztietan, proba diagnostikoetan eta tratamenduetan, goi mailako kirurgia espezializatuan, haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintzan, ospitaleratzeetan eta psikoterapian, besteak beste.

Hitzarmenak ahalbidetuko du CEBEKera atxikitako elkarte eta enpresak zerbitzu multzo honetaz baliatzea, itxaronaldirik gabe, ordutegi zabalekin eta Euskadiko medikuen koadro zabalean eta estatu mailako zein nazioarteko izen handiko zentroen sarean aukeratzeko askatasunarekin. Era berean, Euskadiko klinika pribatu nagusietara eta zentro propioen sarerik zabalenera jotzeko aukera ematen du.

Gaur egun, 1.000 enpresa baino gehiagok eta 346.000 aseguratuk jarri dute euren konfiantza IMQrengan.

CEBEK Bizkaiko Enpresarien Elkarteak, bere aldetik, hitzarmena bera eta duen irismena sustatuko ditu enpresa eta federazio bazkideen artean, hainbat komunikazio kanal eta euskarriren bitartez.