Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

CEBEK-ek berriro jarri du konfiantza IMQ-n Bizkaiko enpresen eta horien plantillen osasuna zaintzeko

03.04.2024

CEBEK-ek berriro jarri du konfiantza IMQ-n Bizkaiko enpresen eta horien plantillen osasuna zaintzeko

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) eta Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ) lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute, Cebek barruko 5.000tik gora enpresen eta 60 federazioen osasun-aseguramendua ziurtatzeko helburuz.

2015ean sinatu zuten bi erakundeek lehenengo lankidetza-hitzarmena, eta aurtengoak hura berritu egin du; hala, Cebek-en Bilboko egoitza berrian, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko idazkari nagusi Francisco Javier Azpiazu Lasuenek eta IMQ-ko negozio-garapen eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatu dute itun berria.

Bizkaiko enpresetako pertsonen osasuna eta ongizatea aktibo baliotsuenetako bat dela jakitun izanik, hitzarmena sinatu izana da bi erakundeek enpresa osasungarriagoak ez ezik, erakunde lehiakorragoak eta arrakastatsuagoak ere bultzatzeko agertu duten konpromisoaren isla.

Osasun-aseguramendua da langileek gaur egun enpresek eskaintzen dizkieten gizarte-onuren artean gehien aintzat hartzen dutenetako bat; izan ere, kontsultak, proba diagnostikoak, tratamenduak, ebakuntzak eta ospitalizazioa azkar, moldakortasunez eta osotasunez eskuratzea baitakar, baita teknologikoki aurreratua den medikuntza ere. Enpresentzat laguntza garrantzitsua ere bada lan-ingurune osasungarriagoak sustatzeko, absentismoa murrizteko eta talentua erakarri edo atxikitzeko, plantillan motibazio handiagoa bultzatuta.

IMQ-rekin sinatutako hitzarmenari esker, Cebek barruko Bizkaiko enpresei, langileei eta horien familiei EAEko osasun-laguntzako, ospitalizazioko eta istripuetako konpainia nagusia eskura izateko aukera eman zaie, Euskadiko osasun pribatuko mediku-talde eta klinika eta zentro propioen sare garrantzitsuena baitu.

Hain zuzen, zentro hauek ditu Bizkaian IMQ-k: bi klinika erreferente, IMQ Zorrotzaurre Klinika (gaur egun handitzen ari dena) eta Virgen Blanca Klinika; kontsulta anitzeko hainbat zentro mediko, etengabeko asistentzia anbulatorioa ematen dutenak, eta zentro espezializatuen eta itunpekoen sarea eta laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuak ere. Datozen hilabeteotan Bilboko hirigunean IMQ Alhóndiga zentro medikoa irekiko dela aurreikusi da. Halaber, Castron IMQ zentro mediko bat ireki da oraintsu, herri horretara bizkaitar asko oporraldietan eta asteburuetan joan ohi baitira.

Cebek eta IMQren arteko lankidetza-hitzarmenari onura aterako dioten Bizkaiko enpresek, medikuak eta zentroak hautatzeko askatasuna izango dute, eta eskura izango dituzte arreta pertsonalizatua, itxarote-zerrendarik gabe, aurrerapen terapeutiko berritzaileak, lehentasunezko tarifen barruan senideak sartzeko aukera eta zerbitzu digitalak –eroso izateagatik gero eta preziatuagoak–. Izan ere, IMQ-k estaldura barruan sartu du oraintsu bezeroek txat medikoa eta bideokontsultak berehala izateko aukera, edo hainbat motatako programa prebentiboak, adimen artifizial bidezko fisioterapia digitala nabarmentzen dela.

Cebek-eko partaide diren konpainiek eta federazioek hainbat poliza-mota kontratatzeko aukera dute, eta haiek enpresa-mota guztietara –ETEak nahiz korporazio handiak– egokituta daude, eta espezialitate guztietan estaldura osoa bermatzen dute.