Iradokizunak
27.02.2026
IMQ Zorrotzaurre Klinika Euskadiko ospitale pribaturik onena izendatu berri dute World’s Best Hospitals 2026 Nazioarteko rankingean. Sailkapena oraintsu argitaratu du AEBetako Newsweek aldizkariak; Statista datu-analisien enpresarekin lankidetzan egiten du zerrenda hori.
Aurtengo edizioan, IMQ Zorrotzaurre Klinika 100 postuan dago Espainiako 800 ospitale baino gehiagoren sailkapen nazionalean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen zentro pribatua da zerrendan, ekimenaren antolatzaileek bidalitako jakinarazpen ofizialaren arabera.
World’s Best Hospitals 2026 rankingak –aurtengoa, zortzigarren edizioa– 32 herrialdetako ospitaleak aztertzen ditu, munduan dauden 165.000 zentro baino gehiagoren artean, eta azterketa lau datu-iturri handitan oinarrituta egiten da: medikuntza-adituen (osasun-profesionalak, ospitaleko zuzendariak eta espezialistak) gomendioak; pazienteei egindako inkesten emaitzak; ospitale-kalitatearen adierazleak; eta Statista-ren PROMs Implementation Survey nazioarteko inkesta.
IMQ Zorrotzaurre Klinika zerrenda horretan sartu da nazioarteko konparaziozko ebaluazioa egin ostean, eta, hortaz, jarduera orokor onena duten ospitaleen artean dago.
IMQ-ko arduradunek oso positibotzat jo dute Taldeko kliniketan garatzen den eta bikaintasun klinikoan, pazienteen segurtasunean eta prozesu guztien etengabeko hobekuntzan oinarritzen den eredu asistentzialari emandako babes independentea eta nazioartekoa.
Adierazi dutenez, «ranking horretan ondoen kokatuta dagoen Euskadiko ospitale pribatua izateak indartu egin du kalitate goreneko eta kualifikazio handiko talde profesionaletan eta abangoardiako teknologian oinarritutako osasun arreta eskaintzeko dugun konpromisoa, eta hori IMQren ezaugarri bat da duela hamarkada batzuetatik hona».
Aseguratzaileak nabarmendu du, halaber, «IMQ-k euskal osasun pribatuaren erreferente gisa duen posizionamendua sendotzen laguntzen digu aintzatespen horrek», eta IMQ Zorrotzaurre Klinika osatzen duten profesional guztien eguneroko lanaren balioa azpimarratu du. «Klinika World 's Best Hospitals 2026 sailkapenean egoteak erreferentziazko ospitale gisa dugun rola indartzen du, eta nazioarteko ingurune zorrotz batean lehiatzeko dugun gaitasuna azpimarratzen du; ospitaleak garatzeko duen estrategia bermatzen du, halaber, bai eta asistentziaren kalitatean, berrikuntzan, jasangarritasunean eta paziente eta profesionalen konfiantzan oinarritutako osasun-eredu baten aldeko apustua ere».
Jasotako aintzatespena IMQ Zorrotzaurre Klinikak dituen beste kalitate-ziurtagiri batzuei gehitu zaie; izan ere, horiek guztiek kudeaketan, pazienteen segurtasunean eta etengabeko hobekuntzan estandar zorrotzak betetzen direla bermatzen dute.
Hala, Euskadiko ospitale pribatu nagusiak Joint Commission Internationalen lau ziurtapen ditu –ospitale batek lor dezakeen asistentzia-kalitate eta -segurtasuneko munduko ziurtagiririk handiena eta zorrotzena. Gainera, bere garaian, Euskadin lortu zuen lehena izan zen Klinika. Joint Commission da munduan osasun-ziurtapenetan esperientzia ugariena duen erakundea, eta arlo horretan, entzutetsuenetako bat.
Era berean, Zainketa Intentsiboen Humanizazioari buruzko HUCI proiektuak (Humanización de los Cuidados Intensivos) maila aurreratuko ziurtagiria berritu berri du, AENORek egiaztatuta, zainketa intentsiboen humanizazio jardunbide egokiei esker. IMQ Zorrotzaurreko ZIHa munduko seigarren ZIHa izan zen, eta Estatuan lortu zuen osasun pribatuko ZIH lehena.
Klinikak, halaber, ziurtagiri ugari ditu hainbat eremutan: kalitatean (ISO 9001:2015), pazienteen segurtasunean (UNE 179003:2013), ingurumenean (ISO 14001:2015), laneko arriskuen prebentzioan (ISO 45001:2018) eta I+G+b arloan (ISO 56001:2024), besteak beste.
IMQ Zorrotzaurre, primer hospital privado del Estado en certificar la humanización de su unidad de cuidados intensivos
IMQ Zorrotzaurre, cuarta reacreditación con la Joint Commission International, la más exigente del mundo en calidad y seguridad del paciente
IMQ Zorrotzaurre renueva la acreditación de calidad QH tres estrellas, la más alta posible de la sanidad privada estatal