Iradokizunak
12.11.2024
IMQ Zorrotzaurre Klinikak, EAEko osasun-zentro pribatu nagusiak, QH*** (hiru izarduna, ahal den altuena) egiaztapena berritu egin du oraintsu, hain zuzen, gaur, Madrilen, Osasunaren Garapen eta Integraziorako Institutuaren (IDIS Fundazioa) QH-Quality Healthcare Egiaztapena banatzeko XI. ekitaldian. Izan ere, ospitale-zentroa Euskadin egiaztapen hori duen zentro bakarra bilakatu zen 2018an, eta, halaber, Estatuko “hiru izardun” osasun-establezimenduen talde txikiaren parte.
Ekitaldi horretan ordezkari hauek izan dira: Juan Abarca eta Marta Villanueva, IDIS Fundazioko presidentea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren; Pilar Aparicio, Osasun Ministerioko Osasun Publikoko zuzendari nagusi ohia eta Osasun Estrategien Koordinatzailea. QH_QualityHealthcare sariak banatzeko ekitaldi horretan, era berean, RESA 2024 Ikerlana (Osasun pribatuko osasun-emaitzen adierazleak) aurkeztu da.
QH (Quality Healthcare) egiaztapena sistema aitzindaria eta berritzailea da; bakarra, Europan, eta kalitatearen eta erantzukizunaren bidean ahalegin nabarmena egiten duten eta eginahal hori egiaztatzeko ziurtagiriak dituzten asistentzia-erakundeak aintzat hartzen ditu.
«IMQ Taldeak urte asko daramatza apustu bereizgarria egiten, Estatuan eta nazioartean ospe handia duten kalitate-ereduak emateko. Apustu horrek, benetan konpromiso korporatiboa denak, estandar zorrotzenekin lan egitera behartzen gaitu, arreta bikaina emateko. Asistentzia-kalitatearen eta segurtasun klinikoaren estandar horiek lortzeak eta mantentzeak inbertsio ekonomiko handia ez ezik, erantzukizuna, prestakuntza, ezagutza eta profesionaltasuna ere eskatzen dituzte Taldeko pertsona eta asistentzia-zentro guztien aldetik», adierazi du IMQ kliniketako Pazientearen Kalitate eta Segurtasun zuzendari Isabel Urrutiak.
Hiru izardun QH kalitate-egiaztapena ez ezik, Joint Commission International-ena ere badu Taldeak –2013an lortu eta modu sistematikoan berritu dena–, baita beste egiaztapen batzuk ere, hala nola kalitateari buruzkoa (ISO 9001), pazientearen segurtasunari buruzkoa (UNE 179.003), I+G+b (UNE 166.002), laneko segurtasunari buruzkoa (ISO 45.001), ingurumen-kudeaketari buruzkoa (ISO 14.001) eta energia-efizientziari buruzkoa (ISO 50.001); horiei guztiei esker, gaur egun, IMQ Zorrotzaurre klinika erreferente argia da Euskadiko asistentziaren kalitatean.
La Clínica IMQ Zorrotzaurre renueva su acreditación de calidad asistencial QH tres estrellas
La Clínica IMQ Zorrotzaurre renueva la acreditación de calidad QH tres estrellas, la más alta posible
La clínica IMQ Zorrotzaurre, único centro sanitario de Euskadi con la tercera estrella QH de calidad asistencial