Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Damien Inglis saskibaloilariak, Bilbao Basket taldearen azken fitxaketak, kirol azterketa medikoa egin du IMQ Zorrotzaurre Klinikan

18.11.2021

Damien Inglis saskibaloilariak, Bilbao Basket taldearen azken fitxaketak, kirol azterketa medikoa egin du IMQ Zorrotzaurre Klinikan

Damien Inglisek, Surne Bilbao Basket taldeko azken fitxaketak, IMQ Zorrotzaurre Klinikan egin du gaur kirol-azterketa medikoa, Klinikako Kirol Medikuntzako Unitateko arduradun Pablo Aranda sendagilearen zuzendaritzapean.

Besteak beste, balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak) egin eta lokomozio-aparatua aztertu zaio. Ondoren, test isozinetikoa eta indar-testa egin zaizkio eta giltzaduren mugikortasuna aztertu; halaber, elektrokardiograma basala egin zaio, baita esfortzu proba maximoa ere zinta irristakor batean, eta bihotzeko taupadak neurtu.

Hori guztia, beharrezko datuak lortzeko saskibaloilariaren saioa baloratzeko eta entrenamendua optimizatu eta banan-banan egiteko.

Klubeko Kirol Zuzendaritzak adierazi duenez, Damien Inglises hegaleko pibota da, eta gaztea bada ere, esperientzia ugaria du. Azken lau denboraldietan BCL edo Eurocup lehiaketetan lehiatu zuten taldeetan jokatu zuen, eta azken hori irabazi zuen joan den denboraldian Mónaco taldearekin. «Jokalariak fisikoa eta zonako intentsitatea ekarriko dizkigu, eta paserako eta bat baten aurka, aurrez aurre nahiz atzeka, jokatzeko talentua du. Espero dugu errebotean ere lagungarri gertatzea».

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde jokatu du beti, eta kirol-erakundeek datozen belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera askori ematen dio laguntza. Gaur egun, IMQ da Surne Bilbao Basket eta Baskonia saskibaloi-taldeen nahiz Athletic Club, Real Sociedad, Deportivo Alavés eta SD Eibar futbol-taldeen aseguratzaile mediko ofiziala.