Iradokizunak
04.11.2020
Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundea Unespay-en ‘Guía de buenas prácticas para el tratamiento de los datos personales por las entidades aseguradoras’ (‘Erakunde aseguratzaileek datu pertsonalak tratatzeari buruzko jardunbide egokien gida’) gidari, hain zuzen, enpresa-elkarte beraren ‘Guía para el tratamiento de datos de tomadores del seguro en pólizas intervenidas por corredores de seguros’ (‘Aseguru-artekariek esku hartutako polizetan aseguru-hartzaileen datuak tratatzeari buruzko gida’) gidari atxiki zaie.
Ekimen horren eskutik, hortaz, IMQ-k berretsi egin du datuen babesari buruzko jardunbide korporatibo egokienekin duen konpromisoa, egungo legeriak ezartzen duenetik harago doazen bermeak bere gain hartu baititu. Hori guztia, bezeroaren onerako eta enpresa-bikaintasun handiagoaren mesedetan.
Gidaren aplikazioarekiko atxikimendua borondatezkoa da, eta bertan datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen azterketa juridikoari buruzko gaiak jorratzen dira, aseguru bat kontratatu aurreko fasean nahiz kontratua normaltasunez gauzatzen den bitartean. Horrez gain, gardentasuna indartzea aurreikusten du, aseguru-hartzaileak aldez aurretik eskatzen duen informazioaren bidez, baita datuak beste aseguru-konpainia batera eramateko eskubidea erabiltzea ere.
Gida horretatik ondorioztatzen diren betebeharrek eta, bereziki, datuak eramateko eskubidea erabiltzeko prozedurak eskatzen dute erakunde aseguratzaileek antolaketa egokitzea, eta egokitzapen horiek hiru hilabeteko epean hartzera behartzen dira hartutako konpromisoa gauzatzeko.
Legezko oinarri egokia badago baino ez da legezko datuen tratamendua, eta indarrean dagoen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak sei aukera baino ez ditu eskaintzen: interesdunen baimena izatea; tratamendua beharrezkoa izatea kontratu bat gauzatzeko, legezko betebehar bat betetzeko, pertsona baten ezinbesteko interesak babesteko, interes publikoko misio bat betetzeko; edo tratamenduaren arduradunak horretarako interes legitimoa izatea. Aseguru-sektorean, aseguru-kontratua gauzatzea eta erakunde aseguratzailearen legezko betebeharrak betetzea dira bi oinarri juridiko ohikoenak.
IMQ colabora con el primer ‘maratón’ de análisis de datos del Estado para mejorar los resultados de salud en cáncer
La Clínica IMQ-Zorrotzaurre, primer centro de España que audita externamente sus datos clínicos en cirugía cardiaca