Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Deportivo Alavés taldeak denboraldiaurrea hasi du IMQ-ren azterketa medikoen eskutik

12.07.2023

Deportivo Alavés taldeak denboraldiaurrea hasi du IMQ-ren azterketa medikoen eskutik

Deportivo Alavés taldeak bihar hasiko du denboraldiaurrea, Lehen Mailara itzultzeko asmotan. Igoera ospatzeko ekitaldiak egin eta hiru aste eta erdira, eta merezitako oporraldia amaitu ondoren, jokalari zuri-urdinak bihar, ostegunean, itzuliko dira jarduerara.

Eguna hasteko, analisi kliniko bana egingo zaie IMQ Amárica zentro medikoko erizaintza-zerbitzuan, eta, hortik aurrera, eta zenbaki-ordenaren arabera, zuri-urdinak banan-banan artatuko ditu María Jesús García sendagile eta IMQ-ko kardiologia-espezialistak, Alavés-eko kirol-mediku Alberto Fernándezekin. Izan ere, IMQ da Deportivo Alavés taldearen aseguratzaile mediko ofiziala 2013. urtetik. Ondoren, jokalariak Ibaiara joango dira, non azterketa fisikoak eta muskuluei dagozkienak egingo zaizkien, eta klubeko nutrizionistak azterketa bat egingo dien.

Goi-lehiaketazko azterketa medikoaren barruan, proba hauek egingo zaizkie: balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta larruazaleko tolesturak neurtzea), jokalariak atseden-egoeran aztertuko dira (bihotzeko auskultazioa, biriketako auskultazioa, elektrokardiograma atsedenean, eta tentsio arteriala), elektrokardiograma bat, osasunaren azterketa biribiltzeko eta beste proba batzuen bitartez antzematen ez diren kardiopatiak detektatzeko, eta esfortzu-proba bat.

IMQ Amárica Zentro Medikoak kirol-medikuntzan punta-puntako teknologia du, baita mediku espezialistak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako profesionalak, eta Errehabilitaziokoak ere. Azterketa medikoak ostegunean eta ostiralean egingo dira.

Denboraldiaurreko lagunarteko partidak

Deportivo Alavés taldeak lagunarteko bost partida jokatuko ditu datozen asteotan, Ligan Cádiz CF taldearen kontra jokatu aurretik. Halaber, Luis García Plazaren taldea Villaitanara joango da, iazko udan bezala, prestakuntza osatzeko asmoaz, stage baten bidez, uztailaren 24an eta 31n.

Denboraldiaurreko aurkariak talde hauek izango dira: Racing de Santander (22/07), CD Tenerife (26/07), Valencia CF (29/07), CA Osasuna (04/08) eta Burgos CF (06/08).

Dena prest dago “Glorioso” taldea  lehiatzen has dadin, berriro, Lehen Mailan; berriro, La Liga EA SPORTSen.

IMQ, Deportivo Alavés taldearen aseguratzaile mediko ofiziala

IMQ-k harremana sendotu du Deportivo Alavésekin hamaikagarren urtez jarraian, eta horrek erakusten du aseguratzaileak taldeari zintzoki ematen diola laguntza; hortaz, Euskadin konpainia liderra denak osasun-estaldura eta bermea ematen dizkio klub zuri-urdinari, baita futbolariak eta beren baldintza fisikoak bikain zaintzeko erreferentziazko zentro, teknologia eta profesionalak izateko aukera ere.

IMQ-k Euskadiko eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarriko kirolaren alde jokatu du beti; hortaz, kirol-erakundeek geroko belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera-aukera handiari laguntza ematen die. Gaur egun, IMQ ere da Baskonia, Bilbao Basket, Athletic Club eta SD Eibar taldeen aseguratzaile mediko ofiziala, eta Real Sociedad taldearen babeslea, besteak beste.