Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Desregulazio emozionalak, besteak beste, depresioa, antsietatea, substantzia abusua, elikadura portaeraren nahasmendua, nahasmendu bipolarra edo mugako nortasunaren nahasmendua dituzten pazienteei era

06.10.2023

Desregulazio emozionalak, besteak beste, depresioa, antsietatea, substantzia abusua, elikadura portaeraren nahasmendua, nahasmendu bipolarra edo mugako nortasunaren nahasmendua dituzten pazienteei era
  • Desregulazio emozionalak aldartea azkar eta brastakoan, kontrol gutxirekin, aldatzea eta emozio-egoera negatibo etengabea ditu bereizgarri.

  • Regulazio emozionaleko trebetasunen defizitek paziente larriengan nahasmenduak eragin ditzakete, arazo handiak sortuta, hala nola beren buruei arrisku handia eragitea (nork bere burua zauritzea edo nork bere buruaz beste egitea).

  • Estatuko eta nazioarteko adituek egun dauden terapiak eta pertsona horiek tratatzeko asistentzia-arloak aztertuko dituzte jardunaldietan.

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Eguna da, eta horren oroitzapenaren esparruan, arlo horren gaineko 200 aditu Deustuko Unibertsitateko (Bilbo) Ellacuría entzunaretoan elkartu dira, urriaren 6an eta 7an Paziente Larrien Desregulazio Emozionalaren eta Jokabidearen Desregulazioaren Nahasmenduei buruzko Europako I.Jardunaldietara bertaratzeko asmoz. Jardunaldi horiek IMQ Amsak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dituzte, eta ekitaldi zientifiko horri profesional hauek eman diote hasiera: Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko dekano María Carrasco doktorea, IMQ Amsako Eguneko Ospitaleko buru kliniko Claudio Maruottolo doktorea eta erakunde horretako zuzendari kudeatzaile Koldo Gutiérrez.

Inaugurazioan, Claudio Maruottolo sendagileak berba hauek esan ditu: «hainbat ikerlanek frogatu dute badaudela defizitak regulazio emozionaleko nahasmendu mental askotan, haurtzarotik helduarora, eta horrek hainbat nahasmenduri eragiten die, hala nola depresioari, antsietateari, substantzia-abusuari, elikadura-portaeraren nahasmenduei, nahasmendu bipolarrei eta mugako nortasunaren nahasmenduari».

Adituak ohartarazi du, halaber, regulazio emozionaleko trebetasunen defizitek ondorio larria dutela, eta paziente larriengan «nahasmenduak eragin ditzaketela, arazo handiak sortuta, hala nola beren buruei arrisku handia eragitea (nork bere burua zauritzea edo nork bere buruaz beste egitea». Adierazi duenez, desregulazio emozionala oinarri duten nahasmendu guztiak «ikuspegi transdiagnostiko batean kokatzen dira, jardunaldiotan ikusiko dugunez. Halaber, neurozientzietako aurrerapenak eta aurrerapen medikoak, azken 20 urteotan oso nabarmenak izan direnak, psikiatriatik aztertuko ditugu».

Zer da desregulazio emozionala?

Desregulazio emozionalak aldartea azkar eta brastakoan, kontrol gutxirekin, aldatzea eta emozio-egoera negatibo etengabea ditu bereizgarri. Era berean, nortasunaren nahasmendu larrietan, pertsonek gogo-aldarte, portaera eta harreman aldaberak ohi dituzte. «Pertsona horiek zailtasunak dituzte beren emozioak eta portaerak regulatzeko, eta, ondorioz, arazoak ere, beren buruen irudiarekin, eta zalantza-sentidumenduak, abandonatua izateko beldur handia eta autoestimu txikia», adierazi du IMQ Amsako Eguneko Ospitaleko buru kliniko den sendagileak.

Halaber, nortasunaren nahasmendua dutenen ezaugarri ohikoenak aipatu ditu: «abandonatua izateko beldur handia; harreman sutsu ezegonkorrak eta, maiz, gainerakoak idealizatzea; nortasuna, norberaren irudia, jomugak eta balioak azkar aldatzea; jokabide inpultsiboak, hala nola apustuak, zuhurtziagabekeriaz gidatzea, segurtasunik gabeko sexua, neurrigabeko erosketak, tripakadak, droga-abusua edo arrakasta sabotatzea, bat-batean lan on bat bertan behera utzi edo harreman on bat bukatzen baitute; mehatxu edo jokabide suizidak edo nork bere burua zauritzea; aldartea nabarmen aldatzea, hutsune-sentimenduak; eta haserre bizia eta desegokia».

Asistentzia-dispositiboak

Pertsona horiei eman ohi zaien asistentziari dagokionez, Maruottolo doktoreak IMQ Amsan egiten ari denaren adibideaz ari izan da. «Lehen-lehenik, horrelako patologietan espezializatutako psikiatria- eta psikologia-talde batek diagnostiko bat eta balorazio bat egiten ditu tratamendurik egokiena zein den erabakitzeko, eta pazientearen eta horren familiaren ondoan dago asistentzia-eremu guztietan».

Eremu horien artean, kanpo-kontsultak daude, kasu arinenak tratatzeko, eta terapia nagusia amaitu ondoren, eta bizitza soziala, laborala eta familiarra berreskuratzen duten pazienteak tratatzeko, kanpo-kontsulten zerbitzu baten bidez, psikologo batekin terapiarekin jarrai dezaten.

Jarraian, Claudio Maruottolo doktorea Nortasunaren Nahasmendurako IMQ Amsako Eguneko Ospitaleko Komunitate Terapeutikoaz ari izan da: «emozioak eta portaerak desregulatzeko dispositiboa da, laguntza-euspen ertaina/handia behar izaten duten esku-hartzeetarako diseinatu dena. Ospitaleratu beharrik ez duten baina kanpo-kontsultetako asistentzia nahikoa ez duten pertsonentzat da bereziki egokia».

Azkenik, ospitaleratzea kasu hauetan gomendatzen da: «tratamendu anbulatorio intentsiboa  nahikoa ez  bada eta pertsonak zainketa osoagoa behar badu egonkortze psikiatrikoa lortu arte. Tratamenduaren fase hori gure Ospitaleratze Unitatean egiten da, hain zuzen, Santurtziko San Juan de Dios Ospitalean».

Terapiak

Hainbat terapia dago, eta Claudio Maruottolo sendagileak hau  nabarmendu du: Mentalizazioan oinarritutako Terapia, zeinak «pertsona bat animatzen duen bere egoera mentalak (pentsamenduak, sentimenduak, emozioak, ekintzak) bere portaerari eta gainerakoen portaerari nola eragiten dien jabetzera».

Portaerazko Terapia Dialektikoari dagokionez, adituak azpimarratu du gaurdaino «tratamendu eraginkorrena da nortasunaren nahasmenduetarako». Berez, mugako nortasunaren  nahasmendua tratatzeko erabiltzen zen berariaz, eta «gaur egun, erabilera hedatu egin da eta depresioa, trauma osteko estresaren nahasmendua, bulimia eta substantzia-adizkioak tratatzeko erabiltzen da».

Amaitzeko, IMQ Amsako psikiatrak Familia anitzeko Terapiaren erabilgarritasuna azpimarratu du: «pazientearekin eta bere familiarekin lan egiten du eredu terapeutiko horrek, eta arazoak dituen gaztea alderdi osasuntsuetan nahiz gaixoetan ikusteko aukera ematen du. Horrela, familiari eta pazienteari berari egoera arazotsutik ateratzen laguntzen zaie, komunitate terapeutikoko taldeko beste kideen laguntzarekin bere ahalmen osasuntsua ikusteko. Ebidentzia emergenteak adierazten du Familia anitzeko Terapia, osasun fisiko hobearekin, nortasunaren nahasmenduaren sintomak murriztearekin eta pazientearen eta familiaren beste faktore batzuen (esaterako, autoestimua, bizi-kalitatea eta zaintzailearen zama) hobekuntzekin lotzen dela, hala nola autoestimuarekin, bizi-kalitatearekin eta zaintzailearen zamarekin», amaitu du azaltzen.