Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

EHU-ko Medikuntza eta Erizaintzako 83 ikaslek prestakuntza osatu dute San Mamesen

03.10.2017

EHU-ko Medikuntza eta Erizaintzako 83 ikaslek prestakuntza osatu dute San Mamesen

 

Gaur, urriaren 3an –asteartea–, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako 21 ikasle, Erizaintzako 57 ikasle eta 4 koordinatzaile, San Mames futbol-estadiora joan dira lekuan bertako prestakuntza osatzeko, hain zuzen ere, Athletic Cluben partiduak jokatzen direnean osasun-gorabeherarik gertatuz gero nola jokatu jakiteko eta jokatzeko protokoloak ezagutzeko asmoz.

Ikasleen prestakuntzara IMQ-k deitu du, Athletic Cluben aseguratzaile sanitario ofiziala denak eta, orain dela 20 urte, klub zurigorriak eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak sinatutako hitzarmenen arabera, jokalarien nahiz San Mameseko ikusleen osasun-laguntzaz arduratzen denak.

EHUko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko irakasle Juan Gondra doktoreak, IMQ-ko Iñaki Urizarek eta aseguratzaileko medikuek eta profesionalek, estadioko segurtasun-arduradun Pedro Peñak eta Athleticeko medikuntza-zerbitzuetako buru Josean Lekue doktoreak  egin diete ongietorria ikasleei.

Borondatezko praktikak dira, tutoretzapekoak, beharrezko osasun-laguntza ematera bideratutako berariazko prestakuntza akademikoa barne hartzen dutenak. Ikasleek estadioko hainbat inguru bisitatu dituzte, eta denboraldi honetan eramango dituzten jantziak eman zaizkie.

Prestakuntzan azpimarratu den alderdietako bat, osasun-gorabeherarik gertatzen denean jokatzeko ordena zorrotza betetzeak duen garrantzia izan da. Jokabide horrek, estualdietan arreta emateko eta erabakiak hartzeko prozesua azkartzen du. Prestatzaileek adierazi zutenez, “baloratzea, jakinaraztea eta, azkenik, jokatzea dira, ordena horretan, milaka ikusledun estadio batean osasun-gorabeherarik gertatzen denean jarraitu beharreko oinarrizko jarraibideak”.

Ehunetik gora lagun arduratzen dira futbolzaleen segurtasunaz partida bakoitzean

IMQ da Athletic Cluben talde guztietako jokalarien —lehen taldea, kimuak edo emakumezkoen taldea, besteak beste— osasun-aseguratzaile ofiziala. Aurrekoaz gain, IMQ-k, Athletic Clubekin eta EHUrekin sinatu dituen lankidetza-hitzarmenei esker, San Mames estadioan partida ikusten dituzten 53.000 ikusleei ere ematen die osasun-laguntza.

Horretarako, partida bakoitzean, duela 20 urtez geroztik, IMQ-k, ehunetik gora laguneko giza taldeaz baliatzen da: 12 edo 14 mediku eta erizain (norgehiagokaren garrantzi eta arriskuaren arabera) eta 90 osasun-laguntzaile, estadioko 9 erizaintza-guneetan banatzen direnak. Halaber, 3 edo 5 anbulantziaz (oinarrizko bizi-euskarriak eta aurreratuak), partidaren ezaugarrien arabera.

Halaber, 17 desfibriladorez –horietako 4, erreskate kardiakoko zutabetan–  baliatzen da. Hori dela eta, duela urte batzuk, istripu kardiakoak lekuan bertan tratatzeko Kardiobabeseko Zerbitzu Integrala (desfibriladore semi-automatikoak) jartzen lehenengo futbol-estadioa izan zen San Mames.

San Mames, Europako estadiorik seguruena

Berriki Pazientearen Segurtasunaren gaineko UNE 179.003 ziurtagiria lortu izanari esker, Europan osasun-segurtasuna ziurtatzea lortu duen lehenengo futbol-estadioa da San Mames.

Laguntza-taldea ederki koordinatzen da beste segurtasun-euskarri batzuekin: Prosegur, Ertzaintza eta Klubeko langileak (askotan azken horiek ohartarazi egiten dute edo pazienteak ebakuatzen laguntzen dute).

Zauriak, zorabioak, traumatismoak, muskuluetako mina, bularraldeko mina eta antsietatea izan dira 2016-2017 denboraldiko diagnostiko nagusiak. Denboraldi horretan, % 84 kasuri eman zitzaien osasun-arreta eta % 16 kasutan bakarrik artatuak osasun-zentroetara eraman behar izan ziren.

San Mameseko osasun-arreta, IMQ-k zerbitzu kliniko guztien kalitate eta segurtasunaren alde egiten duen apustu sendoetako bat da. Horrela, partida bakoitzean erakusten diren ezagutza metatuari, baliabide teknikoei eta egiten jakiteari esker, erabiltzaile, futbolzale eta jokalariei konfiantza ematen die.