Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskal Herritarren % 30ek zeliakia izateko arriskuarekin loturiko haplotipo genetikoa du

26.05.2020

Euskal Herritarren % 30ek zeliakia izateko arriskuarekin loturiko haplotipo genetikoa du

 

Zeliakoen Egun Nazionalak, maiatzaren 27an Estatu osoan antolatzen denak, berriro ezagutarazi die biztanleei zeliakoen errealitatea. Horiek horrela, Iñaki Irastorza medikuak, IMQ-ko Haurren Digestio Aparatuko espezialistak, hau gogorarazi du: “geneetan HLA-DQ2 eta HLA-DQ8 haplotipoak –eritasun zelikoa izateko posibilitatearekin loturikoak– dituztenen % 3 inguruk bakarrik garatzen dute patologia hori”.

Euskadiko Zeliakoen Elkarteak (EZE) dakien kopuruen arabera, hiru Lurralde Historikoetan zeliakia sei mila pertsona ingururi diagnostikatu zaie. Haatik, Euskadin zeliakia dutenen benetako kopurua, Europako inguruko herrialdeetako prebalentzia-tasen arabera, 18.000 pertsonatik gora izan liteke, hots, Euskadiko biztanleen % 1 inguru.“Alde horiek eritasunaren infradiagnostikoagatik gertatzen dira, batez ere, helduengan, eta patologiak bizitzan zehar dituen sintomak era askotakoak direlako, eta eritasuna haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan modu ezberdinetan adierazten delako”.

Irastorza doktoreak zehaztu duenez, diagnostiko egokia egiteko, “hauei loturiko sintomak dauden egiaztatu beharra dago: glutena edo gluten-arrastoak dituzten elikagaiak hartzen diren, antigorputz espezifikoak dauden, HLA-DQ2 eta HLA-DQ8 haplotipoak dauden eta hesteetako erasana (enteropatia) dagoen. Diagnosiaren susmoa odol-analisiaren eta heste-ehunaren biopsiaren bidez egiaztatzen da”.

Arriskuko HLAak izateak arriskuko genetika eta eritasuna izatea nahastera eraman du pertsona asko. Hortaz, iritzi publikoan pixkanaka hedatu da edozein digestio-disfuntzio (digestio nekezak, ageriko arrazoirik gabe pisua galtzea, etab.) zeliakia dela,“eta hori, gehienetan, ez da horrela izaten; batzuetan joeren eta moden barruan ere dago hori”, azpimarratu du IMQ-ko Haurren Digestio Aparatuko espezialistak.

Eritasun zeliakoa "gaixotasun autoimmunea da, zeinean linfozitoak (leukozito edo globulu zuri mota bat) digestio-sisteman glutena edukita aktibatzen diren, infekzio bat balitz bezala, eta kalte lokala eragiten dute heste-biloetan, mantenugaiak xurgatzeaz arduratzen direnak. Urrutitik ere eragin dezakete, baita diabetesa izateko arriskua aregotu ere".

Bestalde, glutenarekiko alergia dago: "erreakzio immunitario batek ere parte hartzen du, baina mota desberdineko denak, eta bestelako sintomak ditu, hala nola berehalako okadak, larruazaleko erupzioak, urtikaria, azkura eta abar".

Eta, aurreko biak alde batera utzita, glutenarekiko intolerantzia dago: "zerbait etereoagoa dena, hain zuzen, pertsona batek glutendun elikagai bat jaten duenean elikagai horrek hari gaizki sentiarazten dion, gehiago edo gutxiago. Hala ere, horrek ez dakar inolako erreakzio immunitariorik, ezta organismoari kalterik ere, eritasun zeliakoan gertatzen den bezala".

Digestio-arazoak dituzten pertsona askok eragozpenen kausa patologiko bat bilatzen dute gaur egun. "Batzuetan, eritasun zeliakoa da azalpena, beste batzuetan, berriz, alergia, eta gehienetan, glutenarekiko intolerantzia, neurri handiagoan edo txikiagoan, osasunerako ondoriorik gabe, gerta daitezkeen eragozpenetatik haratago", zehaztu du IMQ-ko Haurren Digestio Aparatuko espezialistak.

Helduen artean, bereziki azkenaldian, "gariarekin “harreman txarra” dutela dioten pertsonen kopuruak gora egin du". Horiek horrela, glutenarekiko intolerantziari dagokionez, "argi dago elikagai ultraprozesatuek, askotan irin finduak dituztenek, hesteetan eragin inflamatorioa dutela, glutena duten ala ez kontuan hartu gabe. Irin findu horiek hesteetan bakterio-mota bat haztea eragiten dute, proinflamatorioa dena, eta hesteetako mikrobiota aldatzen duena".

Hori dela eta, glutenarekiko jasanezintasuna duten pertsona askok gutxi edo batere prozesatu gabeko elikagaiak aukeratzen dituzte, eta irin integralak, glutenaren kasuan, " elikadura-ohitura berriak hartzen dituztenean, askotan digestio-eragozpenak partzialki edo erabat desagertzen direla ikusten dute. Ez da ahaztu behar irin findu horiek kontsumo-produktu askotan daudela, eta, beraz, oso ohikoa izan daitekeela horiekiko esposizioa, barnean hartuta irin finduekin industrialki egindako aurrez erretako ogien oreak, baita gailetak, madalenak, bizkotxoak, pizzak, kaneloiak, lasaña eta abar ere", amaitu du azaltzenIñaki Irastorza sendagileak.