Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskadiko 2 eta 17 urte arteko mutikoen % 8k eta neskatoen % 5,7k obesitatea du

02.03.2021

Euskadiko 2 eta 17 urte arteko mutikoen % 8k eta  neskatoen  % 5,7k obesitatea du

 

Euskadiko biztanleen gaineko Osasun Inkesta Nazionalaren datuen arabera –2017koa da eskuragarri dagoen azken erreferentzia–, Euskadiko 2 eta 17 urte arteko mutikoen % 8k eta neskatoen % 5,7k obesitatea du. Gehiegizko pisuaz ari bagara, ehuneko hori igo egiten da: mutikoen % 25,9 eta neskatoen % 25; hots,Euskadikohiru umeen artean batek inguruk du gehiegizko pisua edo obesitatea.

Euskadiko kopuruak beste autonomia-erkidego batzuenak baino txikiagoak badira ere, gehiegizko pisua eta obesitatea lehen mailako arazoa dira, eta martxoaren 4a Obesitatearen Munduko Eguna izateak berriz ere gaurkotasunean jartzen du hura, munduko osasun publikoaren aurkako mehatxu isil gisa.

Arazo horren aukako borrokan, Endokrinologia eta Nutrizioa espezialitatea ezinbestekoa da. IMQ-ko endokrinologo Nerea Gil doktoreak adierazi duenez, «obesitatearen aurkako borrokan haratago joan beharra dago eta elikadura-aztura onuragarriak eduki behar dira ama haurdun dagoenetik, haurdunaldian hesteetako mikrobiotan gertatzen diren aldaketak erabakigarriak izan baitaitezke etorkizunari begira. Lehen faseetatik jardutea komeni da; izan ere, haur gizenak baditugu, heldu gizenak izango ditugu».

Garrantzitsua da ohartzea hesteetako mikrobiotak eragina duela obesitatean. «Hesteetan dauden bakterioei dagokienez, azterketa medikoak agerian uzten ari dira pertsona baten mikrobiota aldatu egiten dela haren pisua normala bada ala hark gehiegizko pisua edo obesitatea badu. Ez dago oso argi mikrobiotan gertatzen diren aldaketek eragiten duten pertsona batek pisu handiagoa izatea, edo pertsona gizen baten elikadurak irauten duen organismoarentzat onuragarriak ez diren bakterioak ugaritzea eta digestioa ondo egiten laguntzen duten bakterioak gutxitzea eragiten duten nahasmendu horietan».

IMQ-ko endokrinologoak, halaber, hauxe azaldu du: «gehiegizko pisua handitzen duten bakterioek nahasmenduak eragiten dituzte digestioa ondo egitean edo haize gehiago izatean. Gainera, kaloria eta mantenugai gehiago xurgatzen dituzte. Horrek esan nahi du janari berarekin pertsona batek beste batek baino gehiago gizenduko lukeela mikrobiota osasuntsu edo nahasia duen».

Gil medikua hau egitearen alde agertzen da: «pazienteei eguneroko bizitzan esfortzurik gabe sar dezaketen elikadura irakastea, hain zuzen, dieta mediterraneoan oinarrituta. Horrela, elikadura-eredu egokia barneratu ondoren, eredu hori bihurtzen baita elikatzeko ohiko modua. Hori bai, ez da egokia dieta horrekin pazientea gose izatea, begi-gosea eragiten duen dieta ez baita luze eraginkorra izango».

Dieta ez ezik, ariketa ere

Dieta obesitatearen aurka borrokatzeko ezinbesteko aldea bada, ariketa fisikoa ere ezinbestekoa da. «Aztura horiek txikitatik irakasten ez badituzu, oso zaila izango da helduei irakastea».

Zeren eta, Euskadin, 7 eta 14 urte arteko mutikoen % 5,6k eta neskatoen % 7,9k ez du ariketa fisikorik egiten, Euskadiko 2018ko Osasun Inkestak adierazi duen bezala. Aitzitik, mutikoen % 62,5ek eta neskatoen % 53,3k astean bi ordu baino gehiago egiten dute jarduera fisikoa. Agerikoak dira jarduera fisikoa egiterakoan agerian jartzen diren desberdintasun sozioekonomikoak, ia hiru aldiz aktiboagoak baitira errenta handiagoa duten familietako klase sozialeko neskak errenta txikiagoa duten familietakoak baino. Mutilengan ere aldeak oso adierazgarriak dira.

«Ez da ariketa neurrigaberik egin behar, eta ez da nahitaez gimnasioetara joan behar; egunero ohituraz ibiltze hutsa nahikoa izan daiteke heldu batentzat», azpimarratu du IMQ-ko endokrinologoak.

“Diabesitatea”

Obesitate epidemiak eragin zuzena du II motako diabetes mellitusen intzidentzian. «Hobera goazela pentsatu nahi dut, baina diabetesa ugaritzen ari da egunez egun. Duela urte batzuk esaten zen II motako diabetesa adinekoena zela, hots, 50 edo 60 urtekoena, baina 40 urteko gero eta jende gehiago ikusten dut, baita haurrak ere. Horren gainean irmotasunez jokatu behar da. Diabetesa izaten hasten denean, zaila da sendatzea», amaitu du azaltzen.