Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Retabet Bilbao Basket-ek azterketa medikoak gainditu ditu IMQ-n “sasoi onean eta aurten borrokatzeko gogoarekin”

06.08.2020

Retabet Bilbao Basket-ek azterketa medikoak gainditu ditu IMQ-n “sasoi onean eta aurten borrokatzeko gogoarekin”

RETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariek eliteko osasun- eta kirol-azterketak hasi dituzte jada gaur goizean Bilboko Clínica IMQ Zorrotzaurre klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean, abuztuaren 10ean Bilbao Arenan 2020-2021 denboraldi-aurreari ekin aurretik. Oraingo honetan, Alex Mumbrúk 22 urtetik beherako lau jokalari izango ditu eta, egungo egoera dela eta, saio guztiak Bilbon egingo dira, eta adiskidantzako partidak gehien jota 300 kilometroko erradio baten barruan jokatuko dira.

Gaur eta bihar, ‘Beltzez jantzitako gizonak’, ia guztiak, osasun-instalazioetatik igaroko dira, goi-lehiaketazko kirol-azterketa baten bitartez, beren osasun-egoera eta kirol-errendimendua egiaztatzeko. Astelehenean, taldekideek IMQ Zorrotzaurreko klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean azterketa medikoa osatuko dute.

Orain arte, jokalari hauei egin zaizkie azterketa medikoak: Diego Rodriguez, Felipe Dos Anjos, Iñigo Betolaza, Miguel Ruiz, Tomeu Rigo, Jonathan Rousselle eta Quentin Serron. IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitateko Pablo Aranda medikua arduratu da jokalariok aztertzeaz.

Azterketa horrek hainbat proba barne hartzen du. Pablo Aranda doktoreak azaldu duenez, “hasteko, balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak) egin zaie”.

Ondoren, esfortzu-proba maximoa egin zaie laktatoekin. “Orokorrean esan ohi dugu jokalari guztiei esfortzu-proba bana egiten diegula laktatoekin, baina, egia esan, jokalari bakoitzak edo talde bakoitzak egiten duen kirolaren arabera, proba horren ezaugarriak egokitu egiten ditugu, horrela, proba hori korrika, bizikletan edo arraun-ergometroan egin dezakegu, eta kirolari bakoitzari aplikatzen dizkiogun kargak bat datoz bere ezaugarriekin. Halaber, atari aerobikoa eta anaerobikoa eta entrenamendu-eremuak bilatzen ditugu, horietako bakoitzaren kirolean modu espezifikoan lan egin ahal izateko. Izan ere, Bilbao Basket-eko jokalariei proba bat egiten diegu tapiz gurpildunean, maila inkrementalaz, haiek entrenatu ohi diren guneak bilatzeko, hain zuzen, entrenamendu horiek optimizatu eta indibidualizatu ahal izateko eta fisikoki ahalik eta sasoirik onenean irits daitezen lehiaketara”, azaldu du.

Jarraian, balorazio isozinetikoa egin zaie, “jokalari batek mugimendu jakin batean eta abiadura konstantean egin dezakeen indar muskularra neurtu ahal izateko. Indar muskularra neurtzea ikuspegi muskularretik jokalarien lesio-arriskua ebaluatzeko modu bat da, eta, aldi berean, errehabilitazio- eta entrenamendu-programen eraginkortasuna ebaluatzeko modua ere bada, eta proba isozinetikoa metodo onenetakotzat jotzen da horretarako. Era berean, jokalari bakoitzaren malgutasuna baloratzen dugu”, zehaztu du IMQ-kirol-medikuntzako espezialistak. Aitortu duenez, “hasiera batean, jokalari guztiak sasoi onean etorri dira, zeren eta orain entrenatzen hasi behar baitira denboraldia ahalik eta hobekien prestatzeko”.

Retabet Bilbao Basket taldeko jokalariren batek harritu egin duen galdetu zaionean, hauxe erantzun du kirol-medikuntzako espezialistak: “jokalari batzuk oso ongi etorri dira;  bere garaian Reyes oso fitxaketa ona iruditu zitzaidan, eta orain esan dezaket gazteak ez ezik jokalari guztiak ere etorri direla sasoi onean eta aurten borrokatzeko gogoarekin”.

Azkenik, Aranda doktoreak osasun- eta kirol-azterketen nahitasuna zehaztu egin du,  hitz hauekin: “Kirol Medikuntzako Unitatean eliteko talde profesionalekin eta kirolariekin lan egiten daramatzagun urteetan, probak optimizatzen, egokitzen eta indibidualizatzen joan gara urtero, kirolari bakoitzari ahalik eta errendimendurik handiena atera ahal izateko eta datuak baliagarriagoak eta aplikagarriagoak izan daitezen bai medikuentzat bai talde bakoitzeko teknikari eta entrenatzaileentzat”.

IMQ euskal kirolaren alde

IMQ eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde jokatu du beti, eta, hortaz, kirol-erakundeek datozen belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera askori ematen dio laguntza.

Gaur egun, IMQ da RETAbet Bilbao Basket eta Baskonia saskibaloi-taldeen nahiz Athletic Club, Real Sociedad, Deportivo Alavés eta SD Eibar futbol-taldeen aseguratzaile mediko ofiziala, besteak beste.