Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Oliba olio birjina estra aldizka kontsumitzeak oinarri oxidatzaile eta hanturazkoa duten gaixotasun kronikoak izateko arriskua txikiagotzen du

25.05.2021

Oliba olio birjina estra aldizka kontsumitzeak oinarri oxidatzaile eta hanturazkoa duten gaixotasun kronikoak izateko arriskua txikiagotzen du

 

Nutrizio, Elikadura eta Dietetika Espainiako Federazioak (FESNAD) ‘Dieta mediterránea en tiempos de pandemia’ (dieta mediterraneoa pandemia garaietan) ikurritza aukeratu du  2021eko Nutrizioaren Egun Nazionalerako (maiatzaren 28a). Izan ere, gaur egun gero eta gehiago baloratzen da dieta mediterraneoa gaixotasun askoren intzidentzian dituen efektu prebentiboengatik. Dieta horren berezitasunetako bat da oliba-olio birjina estra erabiltzen dela gantz gehigarri bakar gisa.

Donostiako IMQ Zurriola zentro mediko-kirurgikoko Dietetika eta Nutrizio Asistentzia Unitateko sendagile Ana Telleríak adierazi duenez, «ikerlan epidemiologikoen arabera,  oliba-olio birjina estra hartzea oinarri oxidatzaile eta hanturazkoa duten gaixotasun kronikoak –egungo gizartean prebalentzia handiena dutenak– izateko arrisku txikiagorekin dago lotuta».

Oliba-olio birjina olibaren zuku natural hutsa da, hots, ez du ez gehigarririk ez koloragarri edo kontserbagarririk, eta jatorrizko osagai guztiak gordetzen ditu. Horrek esan nahi du olio hori lortzeko erabiltzen diren prozedura bakarrak prentsaketa, garbiketa, dekantazioa, zentrifugazioa eta iragazketa direla. «Prozedura hori desberdinasun handia da hazi-olioekin alderatuta; izan ere, horiek egiteko eta ondoren kontsumitzeko, findu egin behar izaten dira,  eta prozesu horrek osagai onuragarri asko suntsitzen ditu. Gauza bera gertatzen da oliba-olio finduarekin, bere propietate baliotsu asko galtzen baititu, flabonoide naturalak adibidez».

Oliba-olio birjina osasun-iturri gisa

Tellería doktoreak azaldu duenez, oliba-olio birjinaren efektu onuragarriak «gantz-azido monoasegabeen, zehazki, azido oleikoaren, presentziari egotzi zaizkio». Halaber, hauen presentzia ere azpimarratu du: «hainbat konposatu, kontzentrazioari dagokionez gutxi badira ere, propietate antioxidatzaile, antiinflamatorio eta antiproliferatibo handiak dituztela erakutsi dute, hala nola E bitamina (a-tokoferola) eta A probitamina (beta-karotenoak), olioari kolorazio horixka ematen diotenak».

Haatik, «oliba-olio birjina gainerako landare-olioetatik benetan bereizten duena da konposatu fenolikoak (flabonoideak) dituela, eta horiek oliba-olio birjinari bere zapore bereizgarria ez ezik, osasunari on egiten dioten propietate ukaezinak ere ematen dizkiote. Substantzia fenoliko naturalen kopuru nabarmenak dituen olio ia bakarra da; izan ere, gainerako olio jangarriek, finduta kontsumitzen direnez, osasunerako hain onugarriak diren osagai horiek galtzen dituzte», azpimarratu du IMQ Zurriola zentro mediko-kirurgikoko Dietetika eta Nutrizio Asistentzia Unitateko adituak. 

Oliba-olioa, efektu kardiobabesleduna

Arteriosklerosiari aurre egiteko oliba-olioak duen zeregina nabarmen aintzatetsi egin da literatura zientifikoan. Oliba-olioak maila desberdinetan eragiten du. «Alde batetik, HDL kolesterola gehitzeko eta janondoko lipemia (triglizerido ugaridun lipoproteinen odolaren zirkulazioa handitzea, otordu baten ondorengo ordu batzuez) murrizteko ahalmena du. LDL kolesterolaren oxidazioa ere inhibitzen du, eta horrek ateromak –aterosklerosiaren aurrekoa– agertzea errazten du.Tronbosiaren aurkako efektua ere badu, eta arteria-presioa murrizten laguntzen du», xehatu du Tellería doktoreak.

Oliba-olio birjinaren bestelako efektu onuragarriak

Oliba-olio birjinaren jarduera antioxidatzaileak eta hantura-kontrakoak eta horren efektu antiproliferatiboa «dira oliba-olio birjinak minbizia prebenitzeko duen efektua egiaztatzen duten ikerlanen oinarria».

Bestetik,«neuroendekapenezko gaixotasunek ere dituzte osagai oxidatibo eta hanturazko handiak, eta, hortaz, horiek oliba-olio birjinaren propietateen onurak jaso ditzakete».

Landare-gantz horren beste onura nabarmen batzuk hauek dira: «glukosaren kontrola hobetzen du, diabetesa izateko arriskua murrizten du, digestio-osasunari mesede egiten dio, hesteetako mikrobiota modulatzen du —heste-igarotzea erraztuz eta mantenugaien xurgapena hobetuz—, eta, gainera, beste gantz batzuek baino gehiago laguntzen dio digestioari, ez baitu hainbeste atzeratzen urdail-hustea», amaitu du azaltzen adituak.