Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskadiko emakumeen % 70ek menopausiarekin loturiko sintoma basomotorrak ditu, eta horietako askok ez du tratamendu eraginkorrik jasotzen

16.10.2024

Euskadiko emakumeen % 70ek menopausiarekin loturiko sintoma basomotorrak ditu, eta horietako askok ez du tratamendu eraginkorrik jasotzen
  • Euskadiko emakumeen % 36,4 inguruk, menopausiak berekin dakartzan aldaketen eraginez emozionalki gaizki edo oso gaizki sentitzen direla adierazten dute; besteak beste, suminkortasuna, urduritasuna, loezina eta gertakari depresiboak dituzte.

  • IMQ Deustu zentroko emaginek menopausia etapa natural gisa normalizatzeak eta emakumeen bizi-kalitatea hobetzeko tresnak emateak duten garrantzia azpimarratu dute.

Urriaren 18an Menopausiaren Mundu Eguna ospatuko da, Menopausiaren Nazioarteko Sozietateak (SIM, gaztelaniazko sigletan) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatuta, emakumeen bizitzetako funtsezko etapa horrekiko kontzientziatzeko. Aurtengo leloa "Menopausia: etapa berri bat, ez amaiera" da, trantsizio hori beheralditzat baino hazkunde pertsonalerako aukeratzat jotzearen garrantzia azpimarratzeko.

Menopausiak eragin nabarmena du EAEko emakumeen bizi-kalitatean; izan ere, haien ongizate fisikoari zein emozionalari eragiten dio. Emakumeen % 70 inguruk menopausiarekin loturiko sintoma basomotorrak ditu, esate baterako beroaldiak eta gaueko izerdialdiak. Sintoma horiek hamarkada bat baino gehiago iraun dezakete, eta bizi-kalitatean eragin nabarmena izan. Hala ere, emakume askok ez dute tratamendu eraginkorrik jasotzen.

Azken azterlanen arabera, EAEko 45 urtetik gorako emakumeen % 71,7 menopausiak osasunean eragiten dituen ondorioek kezkatzen dituzte. Kezka nagusiak hauek dira: pisua handitzea (% 74,7), hezurretako eta mugikortasuneko arazoak (% 71,7), gaixotasun kardiobaskularrak eta beroaldiak (% 60,6).

Euskadiko emakumeen % 36,4 inguruk, menopausiak berekin dakartzan aldaketen eraginez emozionalki gaizki edo oso gaizki sentitzen direla adierazten dute; besteak beste, suminkortasuna, urduritasuna, loezina eta gertakari depresiboak dituzte.

Kezka horiek gorabehera, Euskadin inkestatutako emakumeen % 15,7k bakarrik adierazi du menopausiak eragin txarra izan duela beren eguneroko bizitzetan. Izan ere, % 8,4k adierazi du eguneroko bizitzak hobera egin duela.

IMQ Deustu zentroko emagin Gorane Lozanok eta Mónica Blasek hau nabarmendu dute: "menopausia ez da gaixotasun bat, emakumeen bizitzen eboluzioaren beste etapa bat baizik". Ematen dituzten tailerretan, hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola fase horretan izaten diren aldaketa hormonalak, emozionalak eta sozialak. "Funtsezkoa da etapa hori desmitifikatzea eta emakumeei aldaketak kudeatzeko tresna praktikoak eskaintzea", adierazi du Lozanok.

Halaber, sintomak arindu ditzaketen bizi-aztura osasungarriak hartzeak duen garrantzia azpimarratu dute: "Ariketa erregularra eta dieta orekatua funtsezkoak dira beroaldien intentsitatea murrizteko eta ongizate orokorra hobetzeko". Dieta egoki bat gai da hainbat sintomari aurre egiteko, hala nola, beroaldiei, osteoporosiari eta pisu-igoerari; elikadura kaskar batek, berriz, areagotu egin ditzake.

Sintomak murriztea. Fitoestrogeno ugariko elikagaiak kontsumitzeak, hala nola soja-produktuak, beroaldiak arintzen lagun dezake. Gainera, kaltzio eta D bitamina ugariko dieta funtsezkoa da osteoporosia prebenitzeko.

Pisua kontrolatzea. Menopausian, pisua handitu eta abdomenean gantza metatu ohi da, hormona-aldaketen ondorioz. Dieta orekatu batek, hots, gantz osasungarriak eta proteina gihartsuak barne hartzen dituenak, arrain urdinean eta fruitu lehorretan daudenak kasu, pisua kontrolatzen eta osasun kardiobaskularra hobetzen lagun dezake.

Emozio-egoera hobetzea. Proteina eta gantz osasungarri ugariko elikagaiek emozio-egoera egonkortzen ere lagun dezakete, antsietateari aurre eginez eta ongizate orokorra hobetuz.

Landare-elikagai gehiago kontsumitzea. Dietan fruta, barazki eta zereal integral gehiago sartzeak heste-igarotzea hobe dezake eta arrisku kardiobaskularra murriztu. Bestalde, gomendagarria da gantz aseen, azukre finduen, gatzaren, alkoholaren eta kafeinaren kontsumoa murriztea, sintomak gutxitzeko, hala nola loezina eta likidoen erretentzioa. Eta, azkenik, antioxidatzaile ugariko elikagaiak gehitzeak lagundu egiten du zelulen zahartzeari aurre egiten eta menopausian osasun orokor ona mantentzen.

Menopausiaren Mundu Eguna, hala, “aukera ona da trantsizio horretan emakumeei nola lagun diezaiekegun hausnartzeko. Heziketa egokia eta tratamendu pertsonalizatuak eskuratzeko aukera ematen badizkiegu, etapa hori erosoago eta konfiantza handiagoz bizitzen lagunduko diegu”, esan dute IMQ-ko espezialista biek.