Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Eskuen higiene egokiak osasun asistentziarekin loturiko infekzioen % 50eraino prebenitu lezake

04.05.2022

Eskuen higiene egokiak osasun asistentziarekin loturiko infekzioen % 50eraino prebenitu lezake
  • IMQ klinikek bat egin dute egun horrekin, beste urte batez, eta ekimen partizipatiboak eta berritzaileak antolatuko dituzte profesionalengan nahiz pazienteengan eta horien senideengan eragina izateko.
  • Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, eskuen higiene egokiak osasun-asistentziarekin loturiko infekzioen % 50eraino prebenitu lezake, eta ehuneko hori are nabarmenagoa da COVID-19aren pandemiaren testuinguruan.

 

Eskuen Higienearen Munduko Eguna dela eta, beste urte batez, IMQ klinikek (Virgen Blanca eta Zorrotzaurre) bat egin dute Osasunaren Mundu Erakundeak eskuen higieneak duen garrantziaz jabearazteko sustatu duen kanpaina horrekin, neurri hori baita errazena eta eraginkorrena osasun-asistentziarekin loturiko infekzioak prebenitzeko eta mikroorganismo multierresistenteak transmititu ez daitezen.

Aurtengo kanpainaren leloak –“bat egin osasun-arretaren segurtasunarekin, garbitu eskuak”– osasun-arreta garbia eskaini eta jaso ahal izateko herritarrak inplikatu eta konprometitzeak duen garrantziarekiko kontzientziatu nahi du.

Egokitu zaigun garai honetan, ia bi urteko pandemian, herritar guztiok jabetu gara gure eguneroko bizitzan eskuen higieneak izan duen eta baduen (geratzeko iritsi delako) garrantziaz.

Izan ere, denboraldi honetan ikasi dugu eskuen higienea pertsona guztien ardura dela: ekintza segurua da, asistentzia-profesionalek aplikatu beharrekoa; eta pertsona guztien ardura da, hots, pazienteena eta senideena edo laguntzaileena, osasun-zentro batera joaten direnean eskuak garbitzea.

Gomendatutako bost une espezifikoetan (pazientearekin kontaktu zuzena izan aurretik, zeregin garbi edo aseptikoa egin aurretik, gorputz-jariakien eraginpean jarri ondoren, pazientearekin kontaktua izan ondoren, eta pazientearen ingurunearekin kontaktua izan ondoren) eskuak garbitzeak, eta teknika egokiaren bidez, lehen urratsa izaten jarraitzen du osasun-asistentziarekin loturiko mikroorganismoen infekzioak murrizteko eta mikroorganismo multierresistenteak transmititu ez daitezen.

Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, eskuen higiene egokiak osasun-asistentziarekin loturiko infekzioen % 50eraino prebenitu lezake, eta ehuneko hori are nabarmenagoa da COVID-19aren pandemiaren testuinguruan.

Hortaz, egun hori apobetxatuz, IMQ klinikak beti ahalegindu dira ekimen partizipatiboak eta berritzaileak egingo dituzte profesionalengan nahiz pazienteengan eta horien senideengan eragina izateko:

Ekintza horien eta beste askoren eskutik, egun horrekin bat egin nahi dugu eta profesionalak animatu eta sentsibilizatu nahi ditugu higienean duten garrantziaz eta zereginaz. Gainera, aurten bereziki uste dugu garrantzitsua dela pandemian ahalegin eta sakrifizio handia erakutsi dituzten kliniketako profesional guztiak aintzat hartzea, infekzioak kutsatu eta transmititu ez daitezen buru-belarri lan egin baitute eskuen higiene egokia sustatzen.