Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Espainiako Anputatuen Elkarte Nazionalak lankidetza hitzarmen bat sinatu du IMQ Taldearekin

29.01.2020

Espainiako Anputatuen Elkarte Nazionalak lankidetza hitzarmen bat sinatu du IMQ Taldearekin

 

Espainiako Anputatuen Elkarte Nazionalak –Asociación Nacional de Amputados de España (ANDADE)– lankidetza-hitzarmen bat sinatu du oraintsuIMQ Taldearekin, paziente anputatuei arreta hobea emateko. IMQ Taldearen aldetik Clínica IMQ Zorrotzaurre klinikako —Euskadiko ospitale-zentro pribatu nagusia— ordezkariek nahiz IMQ Igurco servicios sociosanitarios erakundekoek parte hartu dute hitzarmenaren sinadura horretan.

ANDADEren Euskadiko eta Nafarroako ordezkari Manuel Quesada Morillasek, ANDADEko boluntario María Jesús Urrutiak, IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canalesek, erakunde soziosanitaro bereko zuzendari mediko asistentzial Iñaki Artaza doktoreak eta IMQ Taldeko Kalitate eta Pazientearen Segurtasuneko arduradun Isabel Urrutiak sinatu dute hitzarmena.

ANDADEren nahiz IMQ Taldearen ustez, anputazio bat jasan dutenen tratamenduari ekin beharra dago, ikuspegi fisikotik ez ezik, ikuspegi psikologiko eta sozialetik ere, eta arreta berezia jarri alde emozionalari; horretarako, inolako zalantzarik gabe, egoera bera izan duten beste pertsona batzuk ezagutu eta horiekin harremana izan behar dute, sentsazio, beldur eta kezka berberak dituztelako.

Bisitak eta laguntza pazienteei eta horen senideei

Helburu horretarako, beraz, Zorrotzaurre klinikak nahiz IMQ Igurcoko zentroek ANDADEren ordezkariari, ospitaleratuei edo anputazioa jasan duten edo horretarako programatuta daudenei buruzko informazioa emango diote, Erizaintzako edo Errehabilitazio Zerbitzuko gainbegiralearen bidez —anputatuaren edo horren legezko ordezkariaren baimena lortu ondoren—-.

Horrela, ANDADEk, Manuel Quesada Morillas ordezkariaren eta berak, adinaren, patologiaren eta anputazio-motaren arabera, eta klinikako eta IMQ Igurcoko zentro bakoitzeko zuzendari mediko asistentzialaren eta arduradun medikoaren aldez aurreko baimenekin, hautatuko dituen elkartekide boluntarioen eskutik, ospitaleratutako anputatu guztiak eta horien senideak bisitatzeko eta lankidetza sortzeko konpromisoa hartzen du, anputazioak dakarren eragin traumatikoa arintzearren.

Laguntza ikerketari

Halaber, hitzarmen horrek ikerketari laguntzea barne hartzen du, eta, horretarako, hitzarmena sinatu duten bi erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen anputazio-arloko proiektuentzako edo anputazioen ondorioentzako lankidetza eratu da.

ANDADE esparru nazionaleko elkartea da, irabazi-asmorik gabekoa. 2007ko maiatzean sortu zen eta Barne Arazoetako Ministerioak onura publikoko erakunde deklaratu zuen. Anputatu-mota guztiak barne hartzen ditu elkarteak –helduak eta umeak, goiko gorputz-adarra eta behekoa–, eta hainbat motatako baliabide ugari ditu anputazio bat jasan dutenei eta horien senideei laguntzeko.