Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Estresa, lanera ez agertzearen eta laneko bajaren bigarren kausa

25.04.2017

Estresa, lanera ez agertzearen eta laneko bajaren bigarren kausa
  • Laneko arriskuen prebentzioko adituek, epe laburrera, laneko arrisku psikosozialak ugaritu ahal direla ohartarazten dute, baita hori prebenitzeko lan egin beharra dagoela ere.
  • Laneko arrisku psikosozial nagusien artean, adituek laneko estresa, burnt-out edo neke profesionalaren sindromea, indarkeria (fisikoa eta psikologikoa, jazarpen-motak barne) eta txandakako eta gaueko lanetako  nekea aipatzen dituzte.
  •  Laneko estresaren urteko kostua 20.000 milioi eurokoa da Europar Batasun guztian, lanordu galduak nahiz estresarekin loturiko osasun-kostuak barne.
  • Langile eta zuzendarien prestakuntza ugariago eta hobeago baten alde, agente sozialen eta Administrazioaren baterako lanaren alde, produkzio-eredu berrien alde (malgutasuna, hoffice-a) edo kontzientziazio-kanpainen alde mintzatzen da, besteak beste.

Gripea bezalako gaixotasun epidemiko baten atzetik, laneko estresa da Europan gertatzen ari diren osasun-arazo nagusienetako bat. “Hain ugaria da, ezen gaur egun, lanera ez agertzearen eta laneko bajaren bigarren kausa bilakatu baita gure inguruan”, adierazi du Euskadin liderra den IMQ Prevención enpresako Bezeroen Kudeaketa Saileko zuzendari  Esther Enalesek.

Arazoa hain garrantzitsua da, ezen Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) aurreikusten baitu 2020. urterako, antsietatea eta depresioa izango direla  laneko bajaren kausa nagusiak. Errealitate horren jakitun, nazioarteko beste erakunde batek, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (OIT), apirilaren 28 guztietan Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna sustatzen du, laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak –arrisku psikosozialek eragindakoak barne– prebenitzeak duen garrantzia gogorarazteko.

Izan ere, laneko estresaren urteko kostua 20.000 milioi eurokoa da Europar Batasun guztian, lanordu galduak nahiz estresarekin loturiko osasun-kostuak barne.

 

Motak eta ondorioak

Laneko arrisku psikosozial nagusien artean, IMQko adituak hauek aipatu ditu: “laneko estresa, burnt-out edo neke profesionalaren sindromea, lan-karga, lidergoarekin zerikusia duten alderdiak, pertsonen arteko kontuak, denboraren kudeaketa, txandakako eta gaueko lanetako  nekea eta indarkeria. Indarkeriaren barruan, fisikoa eta psikologikoa. Eta indarkeria psikologikoaren barruan, jazarpen-motak: bereizkeriazko jazarpena, sexu-jazarpena eta laneko jazarpena edo mobbing-a’”.

Langileengan gertatzen diren ondorioei dagokienez, arrisku psikosozialek eragina izan dezakete “osasun fisikoan eta mentalean, hainbat gaixotasun eragiten dutela, hala nola, erasan kardiobaskularra, urdail-hesteetako asaldurak, larruazaleko sintomak, gogo-aldarteko asaldurak edo jokabide-asaldurak eta gaitasun kognitiboko asaldurak, besteak beste”.

Halaber, arrisku psikosozialek giza harremanetan ere badute eragina eta “batzuetan, langilea gizarte-ingurunean moldatu ezina dakarte, familia-harremanak hondatzea eta bikotekideen arteko arazoak ere”.

 

Hobe, prebenitzea

Esther Enalesen ustez, “funtsezkoa da langileei estresa zer den jakinaraztea, hasierako faseetan nola identifika daitekeen azaltzea eta horri aurre egiteko tresnak ematea”.

Enpresen eremuan, “beharrezkoa da, halaber, arrisku psikosozialak ebaluatzea, legeak hala egintzen baitu, enpresen barruan arrisku psikosozialak eragin ditzaketen faktoreak ezagutzearren”.

Esther Enalesen aburuz, informazio teorikoa eta praktikoa, “ezagutza-tresna bikaina da langileek lana seguruago egin dezaten, prebentzioko zerbitzuen zereginari esker, eta zerbitzu horiek arautegia betetzeaz gain, aholkularitza teknikoa eman behar dute”.

 

Hoffice-a

Bestetik, IMQ Prebentzioko adituak, beste herrialde batzuetan martxan jartzen ari diren esperientzia onei erreparatzea gomendatzen du. “Europako iparraldeko herrialdeetan, ongizate psikosozialaren erreferente diren horietan, premisa hau dute oinarri: langile zoriontsuak erreta daudenak baino askoz emankorragoak dira. Eta ideia hori, lantokien diseinuan –toki zabalak eta kolaboratiboak– ez ezik, lanaren antolaketan ere hautematen da. Horiek horrela, lanaldiak hemen baino malguagoak dira: esaterako, asteko lanorduak lau egunetan bukatzen badituzte, bosgarren egunean ez dute lanik egingo”.

Badago arrisku psikosozialak prebenitzeko beste alderdi bat: hoffice delakoa, hau da, ingelesezko home –etxea– eta office –bulegoa– hitzen arteko batura. “Honetan datza: etxean lan egiten duten pertsona batzuek, beste pertsona batzuekin lan egiteko gela bat eskaintzen dute sare sozialen bitartez. Ideia  horren bidez, produktibitatea handitu egiten da –langileek ez dute adia galtzen– eta batzuetan telelanak berekin ekar ditzakeen isolamendua eta bakartasuna gutxitu egiten dira eta harreman sozialak eta profesionalak sustatu, eta hori beti da ongarria”.

 

Zentro berriak, Basaurin eta Durangon

IMQ Prevención liderra da Euskadin laneko arriskuak prebenitzen. Hainbat jakintzagaitako 260 profesional dauzka, hala  nola, laneko arriskuak prebenitzeko teknikariak eta laneko medikuntzan espezializatutako sendagileak eta laneko erizaintzan espezializatutako erizainak. Gaur egun, 100.000 langile eta 6.000 enpresari ematen die zerbitzu. Horretarako, 19 zentroko sarea dauka, EAEko hiru lurralde historikoetan banatuta, eta martxoan osasuna zaintzeko beste bi zentro zabaldu ditu, bata, Basaurin eta bestea, Durangon.

IMQ Prevención zerbitzuak, enpresei aholku emateaz gain, langileak prestatzen ditu, enpresa osasungarriari buruzko programak antolatzen ditu, enpresa-jarduerak  eta eraikuntza-lanak koordinatzeko agiriak kudeatzen ditu eta, duela gutxi, “Big Data” xede duen kudeaketa softwareagaratzen hasi da, hots, erabaki baliagarriak –kasu honetan, laneko arriskuak prebenitzekoak– hartzearren informazioa datu ustiagarri gisa kudeatzeko.