Iradokizunak
17.02.2026
EAEko bi enpresa, IMQ Igurco eta Digizen Interactive, etxeko zainketei laguntzeko berrikuntzari buruzko saioaren protagonista izan dira, otsailaren 16tik 18ra IFEMA Madrilen izago den Mendekotasunari eta Osasunari buruzko VII. Biltzar Nazionala by Alimarket izenekoan. Bi erakundeetako ordezkariek, IMQ Igurcoko zuzendari nagusi Santiago Canalesek eta Okencasa-ko CEO Iñigo Kortabitartek, bai administrazio publikoaren esparruan, bai sektore pribatuaren eremuan, Euskadin arrakastaz ezarri dituzten etxeko zaintzarako konponbide berritzaileak erakutsi dizkiete biltzar horretara bertaratu diren ehunka pertsonari.
Lehenen Santiago Canales mintzatu zen. IMQ Igurcoko zuzendari nagusiak —euskal talde soziosanitarioa, 2003an sortua, gaur egun bederatzi egoitza eta hamaika eguneko zentro kudeatzen dituena, guztira 1.200 leku baino gehiago izanda— etxeko zainketen lagungarri den IMQ IgurTEK zerbitzua aurkeztu zuen.
Adituak azaldu zuenez, «gure gizarteko zainketa-eredua aldatzen ari da, pertsonei etxean, autonomiaz, duintasunez eta segurtasunez bizitzeko aukera emango dien eredu baterantz, sistema fisikoki aldi oroz bertan egon behar ez dadin, baina, aldi berean, laguntza emateko eta lagun egiteko gai izan dadin. Hori dela eta, duela hamarkada bat lanean hasi ginen, eta etxeko zainketei laguntzeko IMQ IgurTEK zerbitzua sortu genuen».
Santiago Canalesek azaldu zuenez, zerbitzu horren helburua da «adinekoei beren gizarte- eta familia-ingurunean ahalik eta denbora gehien eta ahalik eta autonomia funtzional eta bizi-kalitate handienarekin bizi daitezen erraztea, eta, aldi berean, zaintzaileei beren zeregina egiteko ezagutza profesionalak ematea. Hori guztia, plataforma teknologiko propio eta funtzio anitzeko baten bidez, zeinak etxeko zainketei urruneko arreta eta laguntza ematea ahalbidetzen duen».
Zerbitzua makaltasun- edo mendekotasun-egoeran dauden adinekoen zaintzaileei zuzenduta dago, eta kasu bakoitzean badago erreferentziazko IMQ Igurcoko profesional bat.
«Duela hiru urte martxan jarri zenetik, 1.500 erabiltzaile baino gehiago igaro dira zerbitzutik, eta 5.000tik gora balorazio eta laguntza-plan egin dira; hortaz, erabat finkatuta dago. Hainbat administrazio publikok (Barakaldoko, Getxoko eta Urretxuko Udalek) probatu egin dute gure teknologia, eta Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du etxeTIC izeneko zerbitzua IMQ Igurcok prestazio harekin kudeatzen dituen bost zentroetan abiarazita. Era berean, Gurutze Gorriarekin lankidetzan, parte garrantzitsua da Arabako Foru Aldundiaren EtxeanBai zerbitzuan», amaitu zuen azaltzen IMQ Igurcoko zuzendari nagusiak.
Informazio gehiago, hemen.
23 años de compromiso con el cuidado se reúnen en el acto inaugural de la residencia IMQ Igurco Alhóndiga
IMQ Igurco renueva la adjudicación para gestionar siete centros de día forales de Bizkaia, apostando por el apoyo a la permanencia en el hogar
La Unidad de Recuperación Funcional de IMQ Igurco Unbe cumple diez años con casi dos mil personas mayores atendidas