Iradokizunak
26.09.2024
Euskadiko Futbol Federazioa (FVF-EFF) osatzen duten pertsona guztien osasunaren zainketa bermatuta dago Euskadiko osasun-arloko talde liderra den IMQ Taldearekin lortutako akordioari esker, zeinaren bidez, Taldea arduratuko den Euskal Selekzioaren partidetan prebentzio-laguntza emateaz. Euskadiko Futbol Federazioko presidente Javier Landetak eta IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak itxi dute akordioa gaur, babeslearen Bilboko egoitzan, hain zuzen.
90. urteurren bete-betean, IMQ-k Euskadiko kirolarien osasuna zaintzen jarraitzen du egun. Javier Landetak IMQ-ko ordezkariei Euskal Selekzioaren oroitzapenezko kamiseta bat, 90 zenbakiduna, eman die, eta oso pozik agertu da lortutako hitzarmenarekin: “Oso harro gaude IMQren laguntza izateaz, enpresa liderra baita, ezagutza handia bereganatu duelako, eta gure osasuna zaintzen dutenak direla jakiteak lasaitasuna eta bermea dakarzkigu”.
IMQ-ko zuzendari kudeatzaile Javier Aguirregabiriak, bestetik, 5 botika-kutxa eman dizkio Federazioari, euskal selekzioetako medikuen lan-jarduerarako materialez beteta. Eta hau gogorarazi du: “IMQrentzat harro egoteko modukoa da Euskadiko talde nagusien aseguratzaile medikoa izatea eta Federazioarekin lankidetzan aritzea. Talde-lanean sendo sinesten dugu, kirol-emaitza onak lortzeko ez ezik, osasuna bezalako funtsezko zerbait behar bezala zaintzeko ere. Horrexegatik, gure talde mediko onena eta, jakina, gure zentro guztiak, hots, EAEko nahiz Estatuko osasun-sare nagusia, euskal taldeen eskura jarri ditugu, Athletic Club taldeari dagokionez, duela 25 urtetik gaurdaino, eta Real Sociedad, SD Eibar eta Alavés taldeei dagokienez,15 urte baino gehiagotik gaurdaino, SegurCaixa Adeslas-ekin dugun aliantzari esker.”
IMQ Taldea enpresa-holding ahaltsua da; izan ere, zerbitzu sanitarioen, soziosanitarioen, ongizatearen eta lan-arriskuen prebentzioaren arloetako 50 enpresa inguru propio edo partaidetzapeko bildu ditu bere baitan. Etengabeko hazkunde-prozesuan dago, jardunbide luzea eta esperientzia joria du, eta Euskadiko osasun-sektore pribatuko konpainia liderra da, baita Estatuko garrantzitsuenetako bat ere.
El Deportivo Alavés arranca la pretemporada con los reconocimientos médicos de IMQ
La aseguradora vasca IMQ renueva su alianza con la Real Sociedad
IMQ y Athletic, bodas de plata con mucha salud