Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskadiko ospitale batek gela adimenduen bidez egiten dio aurre bero boladari

13.07.2023

Euskadiko ospitale batek gela adimenduen bidez egiten dio aurre bero boladari
  • IMQ Zorrotzaurre Klinikak ospitalizazio-eremuko hiru gela egokitu ditu pazienteen egonaldia erosoagoa eta atseginagoa izateko proiektu baten proba pilotu gisa; horren arabera, ahotsak gelako hainbat elementuri eragin diezaioke, hala nola aire-girotze, telebista, musika eta Internet konexioari.

  • Sistema immotiko (higiezin handietara moldatutako domotika) berritzaile horrek, pazientearen segurtasun-aplikazioak ditu zeregin nagusi, kasurako, erorikoak detektatzea, mugimendurik ezaz ohartaraztea eta gerta litezkeen istripuak edo presioko ultzerak prebenitzeko adierazleak, solairuko osasun-profesionalak ohartarazteko.

Udako oporraldi betean ospitaleratuta egotea pertsona batek udaldiaren hasieran izan dezakeen egoerarik ezatseginetako bat izan daiteke. Eta, are okerragoa, bero-bolada betean gertatzen bada.

Haatik, osasun-arazoak ustekabean agertzen dira askotan. Egoera horretaz jabetuta, egonaldia ahalik eta erosoena eta atseginena izan dadin, Bilboko IMQ Zorrotzaurre Klinikak hiru gela egokitu ditu, proba pilotu baten barruan, pazienteek beren konforta modu berri eta eraberritzaile batean aurki dezaketen.

Hortaz, ospitale  horretako —Euskadiko osasun-zentro pribatu nagusia— ‘gela adimendunetan’ ospitaleratutako pazienteek ahotsaren bidez gela horietan ezarritako hainbat sentsoreri eragin diezaieke, ohetik mugitu beharrik gabe. Esate baterako, pazienteek gelako eta kaleko tenperatura jakiteko, galdetu bestetik ez dute egin behar, eta argiak piztu eta itzali, etengailurik ukitu gabe. Edo abesti gogokoenak entzun, eskatu hutsarekin.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako gela adimendunek komando batzuk dituzte eta horiei “gabon” bakarrik esaten bazaie, argiak eta musika itzaliko dituzte berehala. Pazienteen gogobetetasuna eta autonomia areagotzea da helburua, egonaldia atseginagoa izan dezaten, azkar senda daitezen; hortaz, sistema hori baliagarriagoa da bakarrik dauden edo mugikortasun urria duten horientzat.

Ospitaleko gela guztiek kanpora ematen badute eta aire girotua badaukate ere, gela adimenduetan, gainera, neuroarkitekturaz baliatu da, koloreak eta argitasuna nabarmenduta, natura pazienteengana hurbilduta, beren ongizate fisikoan eta emozionalean ere eragina izanda, panel eta biniloen bitartez.

Pazienteen konforta eta, batez ere, segurtasuna

Proiektua Tecnaliak eta Donomoticsek eratutako enpresa teknologikoen partzuergoaren eta IMQ Zorrotzaurre Klinikaren arteko lankidetzari esker sortu eta hedatu da, eta, horren arabera, domotikaren aurrerapenak ospitalera eraman dira eta Estatuan aurrendaria eta bakarra den proiektua garatu da. Ospitaleratuta daudenen erosotasunari dagokionez abantaila nabariak baditu ere, pazienteen segurtasun klinikoa areagotzea da proiektuaren izateko arrazoia. 

Hala, gela horietan sentsoreak hedatu izanak, funtzionalitateak Erizaintzako aplikazio informatiko (app) batekin integratzea ahalbidetu du; izan ere, aplikazio horrek profesionalak ohartarazten ditu paziente bat erori den (gelan edo komunean), txorrotaren bat irekita utzi eta lurrera ura erori den (uholde-arriskua), leiho bat irekita dagoen, pazientea bakarrik edo berarekin norbait dagoen, eta ohean edo komunean dagoen. Are gehiago, pazienteak mugimendurik egin gabe ematen duen denboraren arabera, denbora-eskalak sortu dira presioko ultzerak prebenitzeko edo pazientea gelatik irten den jakiteko. Teknologia, pazientearen zainketaren zerbitzura.

Euskadiko ospitale horretako gela adimendunek badute beste ezaugarri bat: digitalizazio pertsonalizatua. Pazienteak edo bere senideek baliatzen duten app-ari esker, denbora errealdean jakin ditzakete pazienteaz arduratzen diren osasun-profesionalen izen guztiak: medikuenak, erizainenak, eritzaintzako laguntzaileenak edo fisioterapeutenak.  

Halaber, aplikazio horri esker, une oro jakin daiteke agindutako medikazioa, menuak edo dietak eta beste kontu interesgarri batzuk, eta, horren ondorioz, pazienteak eta bere senideek parte-hartze handiagoa dute asistentzia-prozesu osoan, eta informazioa, komunikazioa eta segurtasun klinikoa hobeagoak dira.

Horren harira, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Erizaintzako zuzendari Estibalitz Cabezónek hau azpimarratu du proiektuaz: «aurrerapen itzela da ospitaleko gelen biguntzean, eta eragin oso ona du, batez ere, bakarrik dauden adineko pazienteengan edo mugikortasun-arazoak dituztenengan».

Amaiera gisa, adierazi du teknologia berriei esker pazienteek gela adimendunarekin elkarreragin dezaketela «modu autonomoan, argiaren, tenperaturaren eta bestelakoen aldaketak pazientearen beharretara egokituta, edo pazientearen zaletasunetara (musika, albisteak, artea, solasaldiak) egokitutako entretenimendua sortuta, eta horrek eragin ona du pertsonarengan eta antsietatea, askotan ospitaleratzeak eragiten duena, murrizten dio. Ez dago tresna elektronikoak erabiltzen ikasi beharrik; nahikoa da ahozko jarraibideak ematea».