Iradokizunak
18.09.2018
Foruko udal-egoitzak, IMQ Igurcok kudeatzen duenak, adinekoei egunez zerbitzu berria emango diela aditzera eman du. Hortaz, asteko zazpi egunetan, 8:30etik 20:30era bitartean, egunean 4, 8 eta 12 orduko egonaldiak eskainiko ditu.
IMQ Igurco Foruko (Calabria egoitza) eguneko egonaldiak, egun bateko, egun batzuetako, aste batzuetako edo hilabete batzuetakoak izan daitezke.
Egonaldiek zerbitzu hauek barne hartzen dituzte: gosaria, bazkaria, askaria eta afaria, baita banakako arreta-planak ere, hainbat alderdirekin: estimulazio kognitiboa, psikomotrizitatea lantzea eta terapia duala (alde fisiko eta kognitiboei batera ekiten dien esku-hartze mota berria, bi arloetan onurak bultzatzeko).
Arreta hori jakintza-alor anitzeko eta goi-mailako espezializazioa duten profesionalek ematen dute: sendagileak, erizainak, psikologoak, fisioterapeutak eta erizaintzako laguntzaileak.
Eguneko egonaldiek, halaber, jolas-jarduerak ere barne hartzen dituzte. Eta, nahi duenarentzat, ile-apainketa zerbitzua ere eskuragarri dago.(Prezioz kanpo)
Egoitzako zuzendari Itziar Urrutiak adierazten duenez, zerbitzu hori martxan jarri izana, “asistentzia-eskaintza berria da, Busturialdeko biztanle guztien eskura jarri dena. Ekimena adinekoek eta beren zaintzaileek merezitako atsedena –batez ere, udaldian– izan dezatela sortu bada ere, etorkizunari begira iraunaraziko dugu, zeren eta familia askoren artean harrera ona duela egiaztatzen ari baikara”.
Eguneko zentroetako egonaldiak “beregain bizi diren pertsonek nahiz arazo fisikoak dituztenek edo familia-laguntza gutxi dutenek, narriadura kognitiboa edo mugitzeko narriadura dutenek edo hauskortasuna ondorio duten eriondoko adindunek goza dezakete, besteak beste”.
Egonaldi horien gainean gehiago jakiteko, Foruko Udaletxera, edo IMQ Igurco Forua egoitzara (Elexalde auzoa 34) jo daiteke 94 625 60 73 telefonora deituz.
Igurco firma un protocolo de colaboración con la Organización Sanitaria Integrada (OSI) Bilbao-Basurto
La residencia foral de personas mayores Igurco Zorrozgoiti firma un acuerdo de colaboración con la Asociación de Comerciantes de Zorroza
Homenaje en la residencia Igurco Bilbozar a la bilbaína Pilar González por su 105 cumpleaños