Iradokizunak
07.10.2019
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak IMQrekin zeukan hitzarmena berritu du osasun-estaldura izan dezaten sendagileek 70 urtera arte, aseguru medikoetan baztertua egon ohi den adin-tartea baina IMQn posible dena.
Sinatutako hitzarmena betez, IMQk eskuragarri jarriko dizkie 4.200 elkargokideei osasun-laguntza, ospitaleratze eta istripu aseguruak. Horrela, elkargokideek, baldintza onuragarrietan, Euskadin liderra den aseguru medikoa kontratatu ahal izango dute haientzat eta familiakoentzat.
IMQk elkargokide medikoei aurreko guztia duten polizak sinatzeko aukera eskaintzen die, hala nola, IMQ Aktiboa Poliza eta IMQ Urdina Poliza, zeinek osasun-estaldura osoa bermatzen die onuradunei lehen mailako medikuntzan, larrialdietan eta anbulantzia-zerbitzuetan: espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, haurdunaldia eta erditzea, familia plangintza, ospitaleratzeak eta psikoterapia, besteak beste. Hori guztia Euskadiko mediku pribatu talde handienarekin eta klinika nahiz zentro propioen sari handienaren artean hautatzeko askatasunarekin.
Gainera, IMQk elkargokideei deskontu bereziak eskainiko die IMQ Zurriola Zentro Medikoan, IMQ asegurua izan zein ez izan. 2012an ireki zenetik, Donostiaren erdigunean dagoen lehen espazio mediko-kirurgikoa da. Bertako instalazioak punta-puntakoak dira eta ospitaleratzerik eskatzen ez duen osasun arreta osoa, ziurra eta espezializatua emateko behar diren teknologia mediku aurreratuak eta ekipamentu asistentzialak ditu. Abangoardiako teknologia duen 700 metro karratuko azalera duen zentru honetan 50 profesionaletik gora egiten dute lan 27 espezialitate eta kirurgia handiko anbulatorioan.
IMQk gaur egun 1.000 enpresatik gorakoen eta 354.000 asegurudunen konfiantza du.
El Colegio de Médicos de Gipuzkoa firma un acuerdo de colaboración con IMQ
IMQ se convierte en la aseguradora médica oficial del Gipuzkoa Basket por tercer año consecutivo
El Centro Médico Zurriola se convierte en el primer y único policonsultorio en Gipuzkoa certificado en calidad y seguridad del paciente