Iradokizunak
11.07.2023
Armaginek, aste honetan 8 entrenamendu-saio egingo dituztenek, denboraldiaurrea hasi zuten atzo, Bilboko IMQ Zorrotzaurre klinikako Kirol Medikuntza Unitatearen instalazioetan, Atxabalpen entrenamendu-saio bat burutu ondoren. Joseba Etxeberriaren taldeko gizonei goi-lehiaketazko azterketa medikoa egingo zaie egunotan, haien osasuna eta kirol-errendimendua egiaztatzeko. SD Eibar taldeko futbolariez IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda arduratu da, baita SD Eibar-eko Zerbitzu Medikoetako profesionalak ere, hala nola Honorio Martínez eta Xabier Valencia sendagileak, proba osagarriez arduratu direnak. Euskadiko aseguratzaileko kardiologo Zigor Madaria doktoreak ekokardiografiak egin dizkiei jokalariei.
Atzo, Eibarko jokalari hauei egin zitzaizkien probak: Bautista, Troncho, Cantero, Cubero, Yriarte, Venancio, Matheus, Gustavo Blanco Leschuk, Yanis Rahmani, Franchu eta Ríos Reina.
Eta gaur, beste hauei: Berrocal, Corpas, Arana, Chema, Tejero, Stoichkov, Arbilla, Quique, Luca, Yoel, Correo eta Sergio Álvarez.
Proba fisikoak egiten hasi aurretik, jokalariei ekokardiografia bat egin zaie (bihotzaren ekografia), haien osasunaren azterketa biribiltzeko eta beste proba batzuen bitartez antzematen ez diren kardiopatiak detektatzeko.
Jokalari armaginei IMQ Zorrotzaurre klinikako Kirol Medikuntza Unitatean egindako goi-lehiaketazko azterketa medikoak proba hau barne hartu du: balorazio zineantropometrikoa, hots, pisua, altuera eta larruazaleko tolesturak neurtzea, gorputz-gantza zehazteko.
Jarraian, jokalariak atseden-egoeran aztertu dira (bihotzeko auskultazioa, biriketako auskultazioa, elektrokardiograma atsedenean, eta tentsio arteriala). Horren ostean, futbolariak elektrokardiograma baten bidez baloratu dira, eta esfortzu-proba bat egin zaie lasterketa egiteko tapiz batean.
Azken proba, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa ezagutzeko egiten den esfortzu-proba bat da, gehienezko mugaraino igotzen dena eta laktatoak zehazten dituena. Hori baliagarria da entrenamendu-saioen programazioa optimizatzeko.
Eibar taldeko gizonezkoen lehen taldeko jokakariei zortzigarren urtez jarraian egin zaie kirol- eta medikuntza-azterketa IMQn, 2016/2017 denboralditik SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala denaren instalazioetan. Izan ere, klub armaginak eta IMQ-k 2022an berritu zuten kirol-babesletzaren akordioa, eta hitzarmen berri horren bitartez, euskal aseguratzailea kirol-taldearen babeslea ez ezik, klubeko lehen taldearen eta staff teknikoko kideen babeslea ere bada, guztiei zerbitzu medikoak eskainiz.
IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitateek arlo horretan punta-puntako teknologia dute, baita Kardiologiako eta Kirol Medikuntzako mediku espezialistak ere, errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzuaren laguntzarekin.
IMQ renueva con SD Eibar como aseguradora médica oficial
SD Eibar e IMQ vuelven a formar equipo para cuidar la salud de los armeros
Los jugadores de SD Eibar pasan los reconocimientos médicos en la Unidad de Medicina Deportiva de la Clínica IMQ Zorrotzaurre