Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Hiru galdera adiskidetasun toxikoa aurkitzeko

28.07.2020

Hiru galdera adiskidetasun toxikoa aurkitzeko

“Ezin dugu a priori iritzi harreman bat berez osasungarria edo toxikoa den. Harreman bateko pertsonek zehaztu behar dute harreman horretan nola sentitzen diren. Nork, bere sentimenduen arabera, zehaztuko du harreman hori berarentzat osasungarria den ala ez”. Urteko uztailean 30ean ospatzen den Adiskidetasunaren Nazioarteko Egunaren esparruan, Vitoria-Gasteizko IMQ Amárica osasun-zentroko psikologo Naiara Díaz de Ceriok, hauxe adierazi du adiskidantzako harremanei buruz: “gizakia adimen emozionalean heztea da interesgarria; horrela, ongitasuna zein pertsonak dakarkion eta zeinek ez jakingo du norberak, eta nork bere premiak errespetatzen ikasiko du”.

IMQ-ko adituaren aburuz, “‘toxiko’ terminoa arinkeriaz erabiltzen dugu. Dena den, balioen araberako heziketak duen garrantzia gogora ekarriz, primeran legoke hiru galdera hauetaz gogoeta egitea, harreman baten izaeraz pentsatzen lagungarri gertatuko zaizkigun hauetak: a) pertsona horrekin nagoenean, nire izaeraz bestela izatera behartzen dut nire burua?; b) pertsona horrekin egoteak gogoko ez ditudan gauzak edo desoroso sentiarazten nauten gauzak eginarazten dit?; eta, azkenik, c) zaila gertatzen zait nire iritzia ematea, edo adierazten dudan oroz irizten du pertsona horrek?”.

Horiek lirateke kontuan hartu beharreko alderdietako batzuk gure lotura afektiboei buruz gogoeta egiterakoan. Psikologoak adierazi duenez, “zure harremanean lehenago adierazitako egoeraren bat gertatzen dela sentitzen baduzu, interesgarria izango litzateke azter dezazun zerk bultzatzen zaituen pertsona horren ondoan jarraitzera eta harreman horrek sortzen zaituen ezinegon guztia onartzeko arrazoia behar bezain nabarmena den”.

Hortaz, “pertsona hori zuretzat oso garrantzitsua bada, saia zaitez berarekin hitz egiten, bere ondoan nola sentitzen zaren adierazten, sentimendu horiek hobetzeko. Berarekin hizketan aritzerik ez dagoela edo horrek esaten ari zarenarekin enpatiarik ez duela uste baduzu, erabaki bat hartu beharko duzu: zuon arteko harremana nolakoa izango den onartuz berarekin jarraitzea edo, zure ongizatea zaintzeko, lortura horrekin amaitzea”.

Adiskidantza eta kutsatzeko beldurra ohikotasun berrian

“Egunero dilema emozional bati aurre egiten diogu pertsonok: alde batetik, guretzat garrantzitsuak diren pertsonekin egoteko gogoa eta, bestetik, haiek gu kutsatzeko edo guk haiek kutsatzeko beldurra. Egoera hori antsietate-maila handiak sortzen ari da pertsona askorengan, erabaki egokia hartzeko gai ez direla sentitzen baitute”, adierazi du Naiara Díaz de Ceriok.

Egoera hori dela eta, zer egin daiteke pertsona bat horrela sentitzen bada? Psikologoaren hitzetan, “garrantzi handia du isolamendua saihesteak. Horretarako, erosoen sentiarazten gaituzten elkarreraginak bila ditzakegu eta pixkanaka horien eraginpean jartzen joatea, betiere, pandemian gertatzen diren aldaketak kontuan hartuta”.

Adituarentzat bada “nahitaezko” beste alderdi bat, hots, “gure inguruko beste pertsona batzuen erritmoa errespetatzea. Horrela, gatazkak saihestuko ditugu gure harremanetan. Beldurra librea da, eta  pertsona bakoitzak agertoki berriari aurre egiteko duen bilakaera errespetatu behar dugu”.

Adierazi duen bezala, kutsatzeko beldurra badago, “pertsona gehienak seguru sentitzen diren testuinguruak bilatu beharko dira, harremanetan lasaiago jar daitezen (espazio zabalak, larri sentitzen direnak eroso senti daitezen…) eta, pertsonak gero eta lasaiago sentitu ahala, agertokietan aurrera egiten da. Adiskidantza elkar aditzean eta enpatian oinarritzen da; ba al dago egoera hoberik horiek gauzatzeko?”.

Konfinamendua, teknologia berriak eta adiskidetasuna

Gizakiak elkarrekin harremanetan jartzeko moduak gizartearen aldaketarekin batera eboluzionatu egin du. Konektatuta egoteko hainbat teknologia agertu izana beste aldaketa bat izan da, eta hori, dena bezala, ematen zaion erabileraren arabera, onuragarria edo kaltegarria izan daiteke.

Duela gutxi bizi izandako konfinamenduan, “teknologia berriak oso baliabide garrantzitsua izan dira konfinamenduaren kudeaketa emozional hobea egin ahal izateko, bakardade-sentimendua prebenitzen lagundu baitute eta, gainera, emozioen transmisioa eta normaltasun-sentimendua bultzatzu, antzeko emozioak partekatzen ditugula ikusita”.

IMQ-ko adituak dioenez, “pertsona batzuk seguruago sentitzen dira pantailaren atzean. Adibidez, pertsona barnerakoiek teknologia horietan elkarrekintza soziala errazten duten baliabideak aurkitu dituzte. Horiek egoki erabiliz, pertsona askori erraztu diezaiokegu elkarreragin sozialetara hurbiltzea, aurrez aurreko komunikazio-kanalaren ordezko izan gabe”. Hala ere,zehaztu duenez, “zure inguruan pertsona batzuek teknologia komunikazio-kanal esklusibo gisa erabiltzeko joera badute, interesgarria izango litzateke profesional batekin harremanetan jartzea, arrazoia zein den jakiteko”.