Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Ikusmena % 100era garatzen da 8 edo 9 urterekin

10.10.2018

Ikusmena % 100era garatzen da 8 edo 9 urterekin

 

Urriaren bigarren ostegunero, Ikusmenaren Munduko Eguna da nazioarte-mailan. Jaio ostean ikusmena ez dago erabat garatuta; beraz, haurtzaroan behar bezala kontrolatzea “oso gomendagarria da”. IMQ-ko oftalmologo Marta Galdós Iztuetaren hitzetan, “jaiotzen denetik, ikusmena pixkanaka garatzen da, astiro; 4 urterekin % 60ra iristen da eta 8 edo 9 urterekin, % 100era”.

Bizitzaren lehenengo hamabi hilabeteetan, “malko-jarioa da kontsulten motibo nagusienetako bat, gehienetan, malko-bidea gaizki dabilelako. Haurtxo batek 6 hilabetetik aurrera begi-ninia zuria badu edo begiak okertzen baditu, lehentasuna eman beharko zaio ikusmena aztertzeari”, azaldu du IMQ-ko adituak.

Hazkuntzan, hauek dira begi-patologia nagusiak: estrabismoa (begien lerrokatzea aldatzea) eta errefrakzio-akatsak, hots, hipermetropia —fokuratzeko akatsa, hurbiletiko ikusmen gandutsua ohi dakarrena— eta astigmatismoa (ikusmen desitxuratua, edozein distantziatan) begi bakar batean edo bietan. Miopia (urrundik txarto ikustea) “nerabezaroan edo nerabezaroaurrean agertu ohi da, baita lehenengo urteetan ere, eta hori geratzen bada, betaurrekoak eraman beharko dira eta, batzuetan, lentillak edo ukipen-leiarrak”. Hurbileko objektuak gandutsu ikustea da hipermetropia. 

“Neurri zuzentzailerik hartzen ez bada, begi bagoa (anbliopatia) eragin daiteke, hots, adinarentzat espero dena baino txikiagoa den ikusmen-zolitasuna. Eta hori tratatzen ez bada, kroniko bilakatuko da”. Gaitz  hori tratatzeko, begi dominantearen gainean adabaki bat jartzen da, IMQ-ko oftalmologoak azaldu duenez. Zenbaitetan, errefrakzio-arazo horiek hauek eragiten dituzte: “buruko minak, irakurri edo idazteko zailtasunak edo eskola-emaitza kaskarrak eta, beste batzuetan, estrabismoa, eta hori zuzentzeko, ebakuntza kirurgikoa behar izaten da”.

Goiz detektatzea

Hortaz, “haurtzaroa da prozesu natural hori aldaraz dezaketen arazo ohikoenak goiz tratatzeko aroa. Arazo horiek guztiak konpon daitezke goiz aurkitzen badira, eta, horrela, ikusmen-zolitasunak optimizatuko dira. Era berean, badaude beste eritasun batzuk, hain ohikoak ez direnak, hala nola, daltonismoa edo koloreentzako itsutasuna, begi-lausoa, nistagmusa —begiaren mugimendu kontrolaezina edo nahi gabekoa— erretinaren distrofia, edo glaukoma eta larriagoak izan daitezkeenak, eta horiek azterketa oftalmologiko pediatriko batean detekta daitezke”, zehaztu du Marta Galdós sendagileak.

Kontsultara adin honekin joatea gomendatzen da: “umeek hiru urte inguru dituztenean, baldin eta sintomarik ez badute, edo lehenago, familiako aurrekariak badaude —gurasoak, anai-arrebak edo ahizpa-nebak—, edo gurasoek, ikastetxekoek edo pediatrak ikusmen-disfuntzioren bat dagoela susmatzen badute”. Hamar urtetik aurrera, miopia agertu ohi da maiz, “hortaz,  komenigarria da oftalmologoari kontsultatzea urrunetiko ikusmen-urritasunik agertzen bada”.

Tratamenduak umearen ikusmen-pronostikoa zehaztu ohi du eta, batzuetan, gaixotasun sistemikoa ezagutzera eman, eta, hori dela eta, jendea gero eta jabetuagoa da haurtzaroan ikusmenaren kontrolen baliagarritasunaz.