Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ, 2020 DigitalTek Saria, komunikazioagatik eta marketin digitalagatik

24.11.2020

IMQ, 2020 DigitalTek Saria, komunikazioagatik eta marketin digitalagatik

El Correo egunkariak Digitaltek sariak eman zituen azaroaren 23an, aldaketaren buru izanik, ekimen horren lehenengo edizioan. Sari horiek, BBVAren, Euskaltel Fundazioaren eta Ibermaticaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, berrikuntzan, eraldaketa digitalean eta ekintzailetzan punta-puntakoak diren euskal konpainien ahalegina ikusarazi eta aintzat hartzeko erreferentzia bihurtu nahi dute.

Marketin digital kategorian saritu zuten IMQ, baita Lookiero, Decidata, Sherpa.ai eta Biolan ere, horiek Ecommerce, Big data, Adimen artifizial eta Transformazio digital kategorietan, hurrenez hurren. Ekitaldia –streaming bidez eman zena– Azkuna Zentroan izan zen, eta horretara ehundik gora pertsona bertaratu ziren. Agintarien artean, Transformazio Digitaleko Estatuko idazkari Carme Artigasek saritutakoei zorionak eman ondoren, honela mintzatu zen haiei buruz; «horrek erakusten du Euskal Herria eta bertoko enpresak Espainarentzat erreferente direla, baita trakzio- eta talentu-gune ere».

Sarien epaimahaikideek IMQren meritu hauek azpimarratu zituzten: “86 urte dituen konpainia batek berritzeko eta komunikazio eta marketin digitalaren esparruan garai berrietara egokitzeko duen gaitasuna. Ezin hobeto pentsatuta duen estrategia baten eskutik, IMQ-k lortu du oraindik asegurudun ez direnengana hurbiltzea eta, aldi berean, haiengan konfiantza dutenak fidelizatzea, hobekien identifikatzen dituen horretan oinarrituta: osasunean. Eta bestelako modu arduratsuan egiten dute, gaur egungo gizarte zorrotz eta informatuan interes orokorreko gaiei buruzko informazio egiazkoa eta egiaztatua emanez”.

IMQ-k –adierazi dute jakin izan du ikusten publizitatea egiteko modua aldatu egin dela, eta inbound marketing-ean oinarritutako estrategia berri bat landu du, zeinean bezeroa eta bezerogaia gune diren. Horretarako, edukia errege egin dute, hots, eduki propioa, kalitatezkoa eta segmentatua, gero eta ikus-entzunezkoagoa eta era guztietako formatu eta euskarrietan dagoena, konpainiaren webgunetik hasi eta blogetara eta sare sozialetara, non gero eta jende gazte eta ez hain gazte dagoen; eta osasunarekin lotutako egungo gaietara bideratuta dago, hobeto ezagutzen dituztenak baitira. Zeren eta IMQ honetaz jabetu baita: arreta ez da inposatzen, bereganatzen baizik”.

«Ohore eta poz handia, digitalizazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna etorkizuneko lantza-punta izango dituen mundu batean horren sari nabarmena irabaztea», adierazi dute IMQn bildutakoek.

«Alde batetik, ikusi genuen bezeroa, edozein estrategiaren gune izan behar dena, gero eta konektatuago zegoela; eta, bestetik, kanal berri horietara eraman nahi izan genuen gure erantzukizun soziala, eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten edukiak eskaini. Ohartu ginen balioa eman geniezaiokeela horri, eta gure markaren presentzia digitala zehazteko balio izango zuela», adierazi du konpainiako zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak.

Era berean, garrantzitsua izan zen bezeroa berraurkitzea, teknologia nola aldatu zaion ikustea. «Oso ondo ezagutu behar da zer izan daitekeen bere interesekoa eta nola eskain diezaiokegun. Gure komunikazio eta marketin sailak oso ondo zehaztu zuen, eta kalitatezko informazioa emango zuten jende guztiarentzako kanal irekiak sortzea (eta kokatzea) erabaki zuen, eta hori Covid-19a dela eta, funtsezkoa izaten ari da», azpimarratu du Aguirregabiriak. «Sari hori ahaleginaren aintzatespena da».

Ahalegin horrek konpainia osoa hartzen du gaur egun eta aspaldidanik; izan ere, euskal Talde aseguratzailea, bere segmentuan liderra dena, eraldaketa digitalean murgildurik dago, eta eraldaketa hori funtsezko prozesu eta jarduera guztietara hedatzen ari da, bai aseguruaren arloan, bai osasunaren arloan, eta Taldearen arlo eta sozietate guztiak inplikatzen ditu.