Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ, ABAO Bilbao Opera-ren kultura eta arde denboraldiaren laguntzaile

02.01.2023

IMQ, ABAO Bilbao Opera-ren kultura eta arde denboraldiaren laguntzaile
  • Aseguru-taldearen laguntza komunitatearen aldeko ekimenetan aktiboki parte hartzeko konpromisoan kokatzen da.

  • Hitzarmena sinatzeko ekitaldira IMQ-ko presidente Beatriz Astigarraga eta ABAO Bilbao Opera-ko presidente Juan Carlos Matellanes bertaratu dira.

IMQ, Euskadiko osasun-arloko konpainia liderra, ABAO Bilbao Opera-ren babesletza-programan sartu da laguntzaile gisa, erakunde horren kultura- eta arte-proiektuari ematen dion laguntza berresteko.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldira IMQ-ko presidente Beatriz Astigarraga eta ABAO Bilbao Opera-ko presidente Juan Carlos Matellanes bertaratu dira gaur goizean.

Euskal gizartearekiko konpromiso sustraituarekin bat etorriz, IMQ-k, sortu zenetik, aktiboki parte hartzen du Euskadiko bizitza sozialean, zientifikoan eta kulturalean nahiz kirol-bizitzan, eta, horretarako, komunitatearen aldeko hainbat ekimenen babesle edo laguntzaile da.

Hitzarmenaren eskutik, 71. opera-denboraldian sartu da osasun-zerbitzuetako aseguramendu pribatuko liderra den konpainia; hortaz, erakunde-harremaneko lotura sortu da bi erakundeen artean. Hitzarmenak IMQ-k ABAOren proiektu artistikoa eta soziala babesteko duen konpromisoa indartu du eta, aldi berean, gizartean balioa sortu eta kultura eta opera sustatzen eta garatzen laguntzen du.

ABAO Bilbao Opera-ren xede nagusia da Bilbon opera-denboraldi baten programazio egonkorra sortzea eta musika- eta kultura-jarduerak kudeatzea. Euskadiko arte eszenikoen erakunde nagusienetako bat da, baita Estatuko eta Europako erreferentziazko erakunde lirikoa ere.

Enpresa-holding ahaltsua den IMQ Taldeko partaide da IMQ. Izan ere, osasun-zerbitzuetan, zerbitzu soziosanitarioetan, ongizate-zerbitzuetan eta laneko arriskuen prebentzioko zerbitzuetan diharduten partaidetzapeko 50 enpresa baino gehiago hartzen ditu bere baitan Taldeak. Euskadiko osasun-sektore pribatuko konpainia liderra da, baita Estatuko nagusienetako bat ere.

Akordio berri horri esker, berrogeita hamar enpresa laguntzailek baino gehiagok ABAO Bilbao Opera-ri laguntza ematen diote, hainbat modutan. Izan ere, elkartearen aurrekontuen % 26 inguru babesle berriei, badaudenen leialtasunari eta erakunde publikoen ekarpenei esker lortzen dira.