Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Amáricak Baskoniaren bihotza aztertu du

28.08.2025

IMQ Amáricak Baskoniaren bihotza aztertu du
  • Talde gorri-urdinari azterketa mediko sakona egin zaio IMQ Amárica zentroan denboraldiaurrearen nahitaezko zati gisa.

  • Elektrokardiogramak, ekokardiogramak eta esfortzu-probak entrenamendua indibidualizatzeko eta arrisku kardiobaskularrak prebenitzeko aukera ematen dute.

Saski Baskonia taldeko jokalariek denboraldia hasi dute gaur IMQ Amárica zentroan kirol- eta medikuntza-azterketa osoa eginez, 2007.urtetik klubaren aseguratzaile mediko ofiziala denaren eskutik. Goizean goiz, lehen taldeko jokalariei hainbat proba diagnostiko egin zaizkie, eta, horien bidez, haien osasun-egoera ebaluatu eta errendimendu fisikoa optimizatu ahal izango da denboraldia hasi baino lehen, zeina irailaren 30erako aurreikusita dagoen,  Olympiacosen kontra.

Protokoloa 8:30ean hasi da, analitiken, erradiografien eta elektrokardiogramen eskutik, eta arratsaldean jarraituko du, zentroko kardiologo Javier Pindado sendagileak zuzendutako ekokardiogramak eta esfortzu-probak egingo baitzaizkie. “Proba horiek ezkutuko kardiopatia posibleak detektatzeko aukera emateaz gain, entrenamendua jokalari bakoitzaren beharretara egokitzen laguntzen digute”, azaldu du Pindado doktoreak.“Ergometriak, adibidez, bihotzak ariketari ematen dion erantzunari buruzko funtsezko informazioa ematen digu, eta fluxu koronarioa baloratzea ahalbidetzen du; hori funtsezkoa da eliteko kirolariengan”.

IMQ Amárica zentro medikoko koordinatzaile Joana Martínezek egun honen garrantzia azpimarratu du: “Baskoniaren azterketa medikoa kirol-medikuntzak prebentzioan eta errendimenduan nola lagun dezakeen erakusten duen adibidea da. Kirol taldeen babesaren alde ez ezik, arreta integralaren alde ere egiten dugu IMQn, teknologia aurreratuarekin eta diziplina anitzeko talde espezializatu baten eskutik”.

Kontrol mediko hori Baskoniaren prestaketa-planaren parte da; sei lagunarteko partida barne hartzen ditu prestaketak eta horietako bat ateak zabalik izango da Buesa Arenan, irailaren 23an, Pallacanestro Triesteren aurka. Denboraldiaurrearen helburua da taldearen sasoia hobetzea eta zaleekiko lotura sortzea Endesa Ligan eta EuroLeaguen kanpaina zorrotz bati ekin aurretik.

IMQ, osasua eta kirola, eskutik helduta doaz

IMQ Amárica Euskadiko kirol-medikuntzan erreferente gisa finkatu da, eta kardiologian, errehabilitazioan eta errendimendu fisikoan espezializatutako zerbitzuak eskaintzen ditu. Baskoniarekiko lankidetzak IMQk goi mailako kirolarekin eta osasun prebentiboarekin duen konpromisoa indartzen du.