Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k osasun estaldura zabaldu du Eskuinaldean zentro berri batekin

21.03.2018

 IMQ-k osasun estaldura zabaldu du Eskuinaldean zentro berri batekin

Hortz Klinika, Errehabilitazio Unitatea eta Analisi Klinikoetarako ateratze gunea  ditu IMQ Areetak, IMQk Areetan ireki duen zentroak.

Zerbitzu horiek konpainiako asegurudunek zein asegurudun ez direnek jaso ahal izango dituzte.

Getxoko biztanleek gaurtik aurrera osasun zerbitzu berriak dituzte eskuragarri IMQk Areetan ireki duen zentroan, Paulino Mendivil kalean.

Hortz klinika, errehabilitazio unitatea eta analisi klinikoetarako ateratze gunea ditu zentro berri honek, inguruko herritarrei osasun-estaldura emateko.

Hortz Klinikak instalazio modernoak ditu, 350 m2 baino gehiago, 3 kabinete eta teknologia aurreratua. Hori guztia 4 odontologoren ardurapean, eta besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen dituztenak: ohiko zerbitzu odontologikoak, teknika sofistikatuak kirurgia inplantologikoan, ortodontziak, e.a.

Errehabilitazio eta Fisioterapia Zentroak 6 box eta balio anitzeko gimnasio bat ditu, talde espezializatu baten ardurapean: 2 errehabilitazioko mediku eta 3 fisioterapeuta. Fisioterapia eta errehabilitazio integraleko zerbitzuak eskaintzen ditu suspertze funtzionalean laguntzeko. Bihotzeko errehabilitazioa, pelbis-zoruko errehabilitazioa eta drainatze linfatikoa dira, besteak beste, pertsona interesatuek eskuragarri dituzten tratamenduak, betiere errehabilitazioko mediku baten kontrolpean tratamendua hasi baino lehen eta iraun bitartean.

Zentro berriko bezeroek ateratze gunea ere badute, era guztietako analisietarako, IMQ Analisi Klinikoak taldearen laborategiak kudeatuko duena.

Zentro honen helburua da IMQk inguruan duen osasun-azpiegitura handitu eta zabaltzea, eta Eskuinaldean erreferente bihurtzea. Hori guztia profesional bikainen konpromisoari esker, osasun kalitatearen eta pazientearen segurtasunaren alde IMQk etengabe egiten duen jardunari esker, eta bezeroei eskuragarri jartzen dien punta-puntako ekipamenduari esker.