Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k hortzetako negozio lerroa indartu du, Santutxun zortzigarren klinika zabaldu baitu

25.01.2022

IMQ-k hortzetako negozio lerroa indartu du, Santutxun zortzigarren klinika zabaldu baitu

· IMQ-k zortzigarren hotz-klinika zabaldu du oraintsu Santutxu auzo jendetsuan, euskal aseguratzaileak azken urteotan hedatu eta dibertsifikatzeko ekiten dion apustu estrategikoaren arabera.

· 2021ean, pandemiak eragindako murrizketak gorabehera, IMQ-ko hotz-klinikek 26.000tik gora pazienteri eman die arreta eta 134.000 ekintza baino gehiago egin dituzte.

IMQ jarduera hori haztarazteko sustatzen ari den zabalkuntza- eta dibertsifikatze-estrategiaren barruan, azken urteotan, hortz-arloan berariazko lerroa garatu du eta, horretarako, hainbat inbertsio egin eta instalazio jarri ditu, Euskadin hortz-klinika sare nabarmena finkatze aldera.

Izan ere, aseguratzaileak azken klinika zabaldu du oraintsu Bilboko Santutxu auzoan, hain zuzen, Santutxu kaleko 20. zenbakian. Klinika berriak, 200 m2–ko azaleran, 4 gela edo kabinete ditu, eta, IMQren gainerako zazpi kliniketan bezala, odontologia integraleko zerbitzuak eskaintzen ditu aho-osasuna zaintzeko, era guztietako tratamenduen bitartez: ohiko prebentiboak, ortodontziak, periodontziak, kirurgia, protesiak, tratamendu estetikoak edo inplantologia konplexua eta odontopedriatria. Hori guztia, kualifikazio handiko profesionalen eskutik. Zerbitzu digitalak ere ematen ditu, hala nola on line hitzordua.

Inbertsio horren eskutik, bezeroei nahiz erreferente inguruetako –esaterako, Santutxu– herritarrei hurbileko arreta-proposamenak emateko estrategia eta konpromisoarekin jarraitzen du IMQ-k, konpainiaren hortz-klinika guztiek asegurudunak direnei nahiz ez direnei ematen dizkietelako zerbitzuak.

2021ean, pandemia gorabehera, IMQren hortz-sareak 26.723 pazienteri eman zien arreta eta 134.500 hortz-ekintza –lehen kontsultak eta ondoz ondoko azterketak batik bat– egin zituen. IMQren klinikek, bestetik, 130 pertsonari ematen die lana: odolontologoak, hortz-higienistak eta klinikako laguntzaileak eta langileak.

Halaber, prebentzio-neurriak eta pazienteen eta langileen segurtasuna, are gehiago, egungo osasun-egoeran, IMQren beste lehentasun bat dira; hortaz, hortz-klinika guztiek behar beste neurriak eta ekipamenduak dituzte, baita hainbat asistentzia kalitate- eta segurtasun-ziurtagiri ere, arreta bermetze aldera.

IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak adierazi duenez, “pazientearen segurtasuna funtsezko alderdia ez ezik, gure helburu nagusia ere bada. Horregatik, IMQren ohiko bermea emateaz gain, gure hortz-klinikek lehenak izan ziren AENORen UNE 179001 Arauaren araberako ziurtagiria lortzen, eta, gaur egun, protokolo zorrotzak betetzen dituzte pazientea COVID-19 gaixotasunetik babesteko”.