Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ euskal aseguratzaileak ituna berritu du Real Sociedad taldearekin

14.02.2023

IMQ euskal aseguratzaileak ituna berritu du Real Sociedad taldearekin

Berriro elkartuko dira marea urdinak. Real Sociedad-ek eta IMQ-k lankidetza-hitzarmena berritu dute datozen hiru denboraldietarako, eta itun horren harira, Klubari eta jokalariei laguntza ematen jarraitzeko konpromisoa hartu du Euskadiko aseguratzaile nagusia denak.

Real Sociedad-eko presidente Jokin Aperribayek eta Fundazioko zuzendari Andoni Iraolak egin diote harrera IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriari eta horrekin bertaratu diren IMQ Taldeko Komunikazio eta Marketin zuzendari Mercedes Bayóni eta aseguratzailearen Gipuzkoako kudeatzaile Roberto Azpiazuri, 2025eko ekainaren 30era arte iraungo duen akordioa sinatzeko.

IMQ-k eliteko kirolari ez ezik oinarrizko kirolari ere egin dion ekarpena sendotu du hitzarmen horren eskutik; bigarrenaren erakusgarri, oraingoan, Real Sociedad Fundazioa, kirol-, kultura- eta gizarte-jarduerak zabaltzea, sustatzea eta bultzatzea helburu dituena, hala nola kirola gizartera hurbiltzea, kirola kategoria eta adin guztietan egitea erraztearren.

Javier Aguirregabiria aukera horretaz baliatu da gogorarazteko IMQ-k euskal kirolaren alde egiten duela gogoz, eta azpimarratu du Real Sociedad taldearekin duen lotura, duela 16 urtez geroztik: "Guretzat ohorea da Real Sociedad-ekin eta horren Fundazioarekin beste hiru denboraldi gehiagoz elkarlanean aritzea eta jardunaldi arrakastatsu ugari dituen klub horri laguntzea.”.

Real Sociedad-eko presidente Jokin Aperribayen aburuz, hitzarmena oso ona da. “Poz-pozik gaude IMQ beste hiru denboraldi gehiagoz gure ondoan egongo delako. Urte askoz lan egin dugu elkarrekin, eta IMQ Realeko familiakidetzat hartzen dugu.  IMQri gure aldeko apustua eta gurean jarritako konfiantza eskertu nahi dizkiot”.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k apustu irmoa egiten du eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde, eta, hortaz, Euskadiko kirol-erakundeek osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduerei babesa ematen die.

Real Sociedad taldearena ez ezik, Euskadiko kirol-talde nagusien aseguratzaile mediko ofiziala ere da IMQ gaur egun, hala nola SD Eibar, Athletic Club, Bilbao Basket, Baskonia eta Deportivo Alavés taldeena.