Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Igurco etxeak 955 egoitza-plaza ditu, eta Bilboko erdigunean dagoen adinekoentzako zortzigarren egoitza ireki du.

02.04.2025

 IMQ Igurco etxeak 955 egoitza-plaza ditu, eta Bilboko erdigunean dagoen adinekoentzako zortzigarren egoitza ireki du.
  • IMQ Igurco Alhóndiga egoitza berriak, Concha Jeneralaren 20 kalean zabaldu denak, 79 toki eskaintzen ditu –banako 59 gela eta 10 gela bikoitz–, adinekoen autonomia eta ongizatea sustatzen dituen eta pertsona ardatz duen arreta-eredu batean oinarrituta.

  • Irekitze estrategiko horren eskutik, IMQ Igurcok euskal erreferente soziosanitario gisa duen posizioa finkatu du, 2024an, batez beste, 1.023 pertsona baino gehiago artatu baitzituen, eta, beraz, eragin positiboa sortzen baitu Euskadiko asistentzia-kalitate soziosanitarioan, bereziki hiri-ingurunean kalitatezko zaintza-konponbideak eskuratu nahi dituzten familientzat.

IMQ Igurcok egoitza berria zabaldu du Bilbo erdialdean bertan, IMQ Igurco Alhóndiga izenekoa; hala, zerbitzu-sareak zortzi egoitza eta 955 toki ditu egun Euskadin. Zentro berriak 19 milioi euroko inbertsioa ekarri du. Zentro berria Concha Jeneralaren kalearen 20. zenbakian kokatu da, eta 79 toki ditu: 59 banako gela eta 10 gela bikoitz, guztiak, guztiz egokituta.

7.500 m²-tik gorako azalera du egoitzak, eta pertsona ardatz duen arreta-eredua eskaintzeko diseinatu da, egoitzako adineko bakoitzaren indibidualtasuna eta lehentasunak aintzat hartuta. Ikuspegi hori arreta-plan pertsonalizatuen bidez gauzatzen da, eta plan horiek, familiak prozesuan aintzat hartuta, diziplina anitzeko taldeek egiten dituzte. Adinekoen eskura hainbat zerbitzu jartzen da, hala nola balorazio geriatriko integrala, arreta medikoa eta erizaintza espezializatuko arreta, estimulazio fisiko eta kognitiboa eta adinduen interes eta balioetara egokitutako jarduera ludiko eta komunitarioak.

Badu bereizgarri bat, IMQ Taldeko kontsultategi mediko batekin integratzen dela, eraikin berean baitaude biak, eta kontsulategi horrek arreta espezializatua zuzenean eskuratzeko aukera ematen du. Eredu horrek osasun-zerbitzuen eta egoitza-zerbitzuen arteko koordinazioa errazten du, eta hori abantaila itzela da patologia konplexuak dituzten pertsonentzat.

Zentro berri horri buruzko informazio osoa irakur daiteke IMQ Igurcoren webgunean.