Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzak Bilbo Balioen Hiria Saria jaso du

19.02.2019

IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzak Bilbo Balioen Hiria Saria jaso du

Askabideren Mari Makeda proiektuak, Artagango Santa Maria ikastetxearen Konekta zaitez proiektuak eta IMq IGURCOren Zorrozgoiti Amestuz proiektuak irabazi dituzte "Bilbao Balioen Hiria Sarien" lehenbiziko edizio honetako sariak, zeintzuk Bilboko Udalak antolatu baititu Bilboko Balioen Agiria sustatzen duten entitateen ekimenak saritzeko eta haiei ezagutza agertzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru atzo arratsaldean Udaletxeko Arabiar Aretoan sariak banatzeko egin den ekitaldian. Sari hauek Balioen Agiriko Garapenerako Planean aurreikusitako hiru ardatzetako bat eta hamabost ekimenetako bat dira hain zuzen ere, Bilboko Balioen Agiria osatzen duten balioak garatzeko eta sustatzeko onartu zen plan hori.

Juan Mari Aburtok gogorarazi du Bilbo eredua dela "aldaketan, eraldaketan eta hobetzen", eta hau erantsi du: "bere burua balioen erreferente gisa aurkez dezan ere nahi dugu".  Alkateak berretsi egin du Udalak Bilbo Balioen Hiria proiektuaren alde egindako "apustu argia", "zeina guztien parte hartzetik sortu baitzen, eta orain garatzen ari baita, guk espiritu horri berorri eusten diogun artean". Aburto alkateak nabarmendu egin du "elkarrekiko lanaren garrantzia Agiri horretako balioetako bakoitzean aurrera egiteko", eta eskerrak agertu dizkie proiektu sarituen arduradunei, beren "ahalegin, konpromiso eta eguneroko lanarengatik".  Bilboko alkatearen esanetan, balio horiek, "banan-banan, gutako bakoitza hobetzen gaituzte pertsona gisa, eta, multzoan, gure hiriko gizartea ere hobea izan dadin eragiten dute".

Zorrozgoiti Amestuz

IMQ IGURCOri ezagutza agertu zaio bere Espazio publikoen eraldaketa parte hartze bidezkoa proiektuagatik Zorrozgoiti amestuz  entitate profesionalen kategorian. Proiektuak Igurco eguneko zentroaren ondoko plaza birdiseinatu eta berrerabiltzeko asmoa du, espazio hori erakargarriago bihurtzeko gazte nahiz helduentzat, halako moldez non komunitatean integratzen lagunduko duen, eguneko zentroaren gertutasuna dela-eta.

Komunitate-partizipazio edo –integrazioko plan hori gauzatzeko, Zorrozgoitiko Igurco egoitzak ideia hori gauzatzen lagun dezaketen agenteen parte hartzea bilatu zuen komunitatean. Hala, bada, proiektua Gure Lurra eta Zorrotzako elkarteekin batera garatzen da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin.

Proiektuak dakarren proposamena hainbat belaunaldirentzat da; izan ere, ekimenaren xede nagusia dira adinduak eta zahartze aktiboa. Epaimahaiak oso balorazio positiboa egin du auzo-elkarteen, merkatarien elkarteen eta Zorrotzako beste eragile sozial batzuen parte hartzearengatik. Zorrozgoiti Amestuz bideoa, hemen: https://vimeo.com/292680179

Proposamenak eta epaimahaia

Saritutako proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu, saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako. Epaimahaiak hiru proiektu horiek bereizi ditu aurkeztutako 59 proiektuen artean (39 elkarteen kategorian, 14 ikastetxeen kategorian eta 6 entitate profesionalen kategorian). Epaimahaiak jasotako proposamenen "kantitatea eta kalitatea" nabarmendu ditu.

Epaimahaiak, sarituak aukeratzeko, faktore hauek hartu ditu kontuan: ekimenaren helburuak eta horiek Balioen Agiriarekin duten lotura; proiektuaren sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea; partaide-kopurua eta belaunaldiarteko izaera.