Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k eta Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak ituna berritu dute Euskadiko osasun-aseguruaren hazkunde historikoaren testuinguruan

31.03.2026

IMQ-k eta Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak ituna berritu dute Euskadiko osasun-aseguruaren hazkunde historikoaren testuinguruan
  • Hitzarmena eguneratzeak 2018an hasitako lankidetza estrategikoa indartu eta artekarien zeregina sendotu du, gipuzkoarrei osasun pribatua hurbiltzeko funtsezko kanal gisa.

IMQ-k, Euskadiko osasun-aseguratzaile liderrak, eta Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak lankidetza-hitzarmena berritu dute, euren harremana sendotzen jarraitzeko eta bi erakundeentzat, artekaritzako profesionalentzat eta, azken buruan, gipuzkoarrentzat baliozko aukera berriak sortzeko.

Akordioa 2018tik dago indarrean, eta berretsi egin du bi erakundeen nahia osasun-arloko prestakuntza, informazioa eta espezializazioa bultzatzeko, egungo testuinguruan, zeinean osasun-aseguramendu pribatuak hedapen argia duen.

Hitzarmen berria ordezkari hauek sinatu zuten: Xabier Saizar, Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoko presidentea, eta Esther Zaballa, IMQ-ko Negozio eta Marka zuzendaria. Biek nabarmendu zuten harreman egonkorra eta ibilbide luzekoa izateak duen garrantzia, aseguruen sektorea sakonki eraldatzen ari den garaiotan.

“Elkargoen artekaritzak  funtsezko zeregina du konfiantzazko eta laguntzarako figura gisa, osasuna bezalako eremu garrantzitsu batean. Akordio hori berritzeak aukera ematen digu prestakuntza, informazioa eta osasun-proposamen sendo eta bereizgarria duten artekariei laguntzen jarraitzeko”, adierazi zuen Zaballak.

Saizarek, bestetik  hau azpimarratu zuen: “itun horrekin jarraitzeak indartu egiten du Elkargoak 170 profesional elkargokide baino gehiagori babes sendoa eskaintzeko duen gaitasuna, gero eta eskaera handiagoa duen arlo batean. IMQ aliatu estrategikoa da Gipuzkoan, errotuta dagoelako, liderra delako eta asistentziaren kalitatearen alde egiten duelako”.

Hitzarmenak ekintza bateratuak bildu ditu, IMQren osasun-eskaintza zabaltzeko, prestakuntza-jardunaldi espezializatuak bultzatzeko eta kanal artekariari zuzendutako ekimenak partekatzeko Elkargoaren kanalak erabiltzeko. Hori guztia, osasun-aseguru pribatua sistema publikoaren ohiko osagarri gisa finkatzen ari den lurralde batean, bereziki kontsulta espezializatuak, proba diagnostikoak eta zerbitzu digitalak arin eskuratzeari dagokionez.

Testuinguru horretan, IMQ erreferentziazko kokapena du Gipuzkoan eta Euskadi osoan, asistentzia-sare ugaria eta aurrez aurreko arreta, berrikuntza teknologikoa eta osasun digitaleko zerbitzuak uztartzen dituen proposamena baititu, asegurudun biztanleen eskaera berriekin bat etorriz.

IMQren eta Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoaren arteko akordioa berritzea beste urrats bat da etorkizunari begira dagoen, artekaritza profesionalaren balioa indartzen duen eta lurraldean osasun arreta bikaina lortzeko aukera hobetzen laguntzen duen lankidetza sendotzeko.