Iradokizunak
16.05.2025
Familia Medikuen Mundu Eguna dela eta –maiatzaren 19an, aurten ‘Mundu aldakor batean erresilientzia mentala garatzen. Ongizate mentala babesten duten familia-medikuak’ leloa du–, IMQ-k omenaldia egin nahi dio osasun-arretan funtsezkoa den figura horri, euskal aseguratzaileak duela 90 urte baino gehiagotik sustatzen duen asistentzia-ereduaren barruan duen balio ordezkaezina azpimarratzeko asmoz.
Gero eta zorrotzagoa den gizarte- eta osasun-ingurunean, etengabeko aldaketek eta osasun mentalerako erronkek markatzen duten horretan, Familia Medikuntza pertsonen ongizate osorako funtsezko euskarrietako bat da. Egun horren sustatzaile den nazioarteko erakundeak, WONCAk (World Organization of National Colleges, Academies and Academic Associations of General Practitioners/Family Physicians), hau adierazi du: «lehen mailako arreta posizio paregabean dago ongizate mentala sustatzeko, epe luzeko harremanetan, asistentziaren jarraitutasunean eta pertsona oinarri duen ikuspegian duen enfasiari esker».
Horren haritik, IMQ-ko profesionalek gogorarazten dute erakundea aintzindaria izan zela Estatuan familia-medikuaren figura osasun-sisteman sartzeko ate gisa txertatzen, Gizarte Segurantza sortu baino askoz lehenago. «Lehen mailako arreta gure konpainiaren elementu bereizgarria eta identifikagarria izan zen hasiera-hasieratik, eta hala jarraitzen du izaten gaur egun ere», adierazi du Pablo García Ortiz doktoreak, IMQ-ko familia-medikuak. «Pertsonen osasunaren koordinatzaile orokor gisa figura hori mantentzen duen sektoreko konpainia bakarra da».
Erresilientziaren eta ongizate mentalaren garapenari dagokionez, SARS-CoV-2aren pandemian IMQ-ko Familia eta Komunitate Medikuntzak izandako jarduna gogorarazi du espezialistak: «Koronabirusaren pandemiak osasun-sistemari eragin zion egoera latzaren ondorioz –esaterako, itxarote-zerrendak handitu egin ziren osasun-arretaren hainbat eremutan–, IMQn lehen mailako asistentzia indartzearen alde egin zen, zentroetan eta espezialisten kontsultetan arreta sustatuz eta estrategia digital oso bat abian jarriz modu osagarrian, hala nola bideokontsulta edo txat mediko zerbitzuen bidez».
Halaber, aurtengo leloaren testuinguruan, IMQ-k azpimarratu nahi izan du familia-medikuak zeregin garrantzitsua duela nahasmendu mentalei goiz aurre egiteko, erresilientzia emozionala sustatzeko eta osasun mental komunitarioa hobetzeko. «Pandemian zehar, zalantzak argitu, laguntza psikologikoa eman eta pazienteekin harremana mantendu genuen, baita etxeetan ere, beharrezkoa zenean. Entzute aktiboa eta laguntza emozionala funtsezkoak dira gure eguneroko lanean», gehitu du familia-medikuak.
Hurbileko, etengabeko eta elkarrekiko konfiantzan oinarritutako arretaren alde IMQ-k egindako apustua datu hauetan islatzen da: Familia Medikuntzako 104.500 kontsulta baino gehiago egin ziren taldearen zentro propioetan 2024an, eta horiei erakundearen gainerako medikoek kudeatzen dituzten milaka kontsulta gehiago gehitu behar zaizkie. Aseguratzaileak 166 familia-mediku eta 54 pediatra ditu gaur egun, eta medikuak libreki hautatzea eta berehala eskuratzeko aukera bermatzen ditu Euskadiko lurralde osoan.
IMQ-ko familia-medikua patologia asko diagnostikatzeaz eta horien tratamenduaz arduratzeaz gain, pazientearen orientatzaile gisa ere jarduten du sistemaren barruan, eta, hala, gainerako espezialitateekin koordinatzen da, prebentzioa sustatzen du eta pertsonei beren bizi-ziklo osoan zehar laguntzen die. “15 urtetik bizitza amaitu arte, osasun aktiboa zaintzen dugu, gaixotasun-prozesuak ulertzen eta onartzen laguntzen dugu, eta azken uneetan ere laguntzen dugu, oheburukoaren ondoan”, esan du García Ortiz doktoreak.
385.000tik gora asegurudun ditu IMQ-k, eta egun, duela 90 urte bezala, hurbiltasunean, onberatasnean eta asistentzia-jarraitutasunean oinarritutako osasun-eredu baten aldeko apustu sendoa du. “Familia-medikua espezialista bat baino askoz gehiago da. Erreferentea da, osasun aholkularia, eta sarritan, laguna ere. Maiatzaren 19an irudi horren alde egitea pertsonak zaintzeak duen balio itzela aitortzea da, alde klinikoaz gain, gizakia kontuan hartuta ere”, amaitu du azaltzen García Ortiz sendagileak.
La atención presencial, la libre elección del profesional y la inmediatez en el acceso, claves en el modelo de medicina primaria de IMQ
Medicina de familia de IMQ, una referencia pionera en el sistema general de salud que cumple 90 años
Más de 104.500 consultas con medicina de familia atendidas en 2024 por los centros propios de IMQ que aliviaron la presión del sistema asistencial general