Iradokizunak
26.11.2025
IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca Klinikek hitzarmen kolektibo berriak sinatu dituzte 2025-2028 denboraldirako. Horien bitartez, egonkortasuna eta enpleguaren kalitatea eta Euskadiko milaka pazienteren osasuna zaintzen duten pertsonekiko konpromisoa indartu dute. Akordio horiek, SAE, ELA eta UGT sindikatuen sinadurarekin gehiengoak bermatutakoek, osasun-sektore pribatuko erreferenteen artean kokatu dituzte bi zentroak, lan-baldintzengatik eta bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitearen, etengabeko prestakuntzaren eta asistentzia-hobekuntzaren aldeko apustu argia egiteagatik.
IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca Kliniketarako sinatutako hitzarmen kolektiboek datozen urteetarako langileen lan-baldintzak arautuko dituzte, eta egonkortasun-esparru bereziki garrantzitsua ahalbidetuko dute, asistentzia-eskaera handiko eta osasun-arloko profesionalak erakartzeko tentsiodun testuinguru batean.
2028ra arteko indarraldiari esker, epe ertainean giza baliabideei buruzko politikak finkatu ahal izango dira; hala, jarraipena emango zaie aurreko hitzarmenetan lortutako aurrerapenei, zeinen arabera, klinikak Euskadin eta Estatu osoan sektore pribatuaren baldintza onenak eskaintzen dituztenen artean dauden.
Hitzarmen berrituek plantillak, asistentzialak nahiz nahiz laguntzakoak, osatzen dituzten pertsonen lana aintzat hartzea dute xede, haiek baitira, egunez egun, arreta segurua, hurbila eta kalitate bikainekoa ahalbidetzen dutenak.
Lan-eskubideak indartzea, lan-baldintzak hobetzea eta ongizate psikosozialeko neurriak bultzatzea bat datoz IMQren estrategia orokorrarekin, hots, profesional kualifikatuen lehia gero eta handiagoa den merkatuan talentua erakartzeko eta fidelizatzeko estrategiarekin.
Etengabeko prestakuntzaren eta erizaintzako, medikuntzako eta beste profil sanitario eta tekniko batzuetako lanbide-garapeneko ibilbideen aldeko apustuak indartu egiten du klinikek ebidentzian oinarritutako arreta, berritzailea eta Europako jardunbide egokienekin bat egiten duena, eskaintzeko duten gaitasuna.
IMQ-k 91 urtetik gorako jardunbidea du, eta Euskadiko osasun-sektore pribatuko konpainia liderra izaten jarraitzen du, Estatuko garrantzitsuenetako bat ere. Izan ere, aseguru medikoen sare handia eta erreferentziazko ospitale-azpiegiturak, hala nola IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca Klinikak, bateratzen ditu.
Eraikina handitzeko azken fasean dago Zorrotzaurre, eta, Virgen Blanca Klinikarekin eta Taldeko espezialitate anitzeko zentro medikoekin batera, baditu abangoardiako teknologia eta pazientea ardatz duen kalitate-sistema bat, espezializazio handiko diziplina anitzeko taldeetan oinarrituta.
Firmado el convenio colectivo de la Clínica IMQ Virgen Blanca
Firmado el convenio colectivo de la plantilla de la Clínica IMQ Zorrotzaurre