Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k indartu egin du prebentzioa fisioterapia digitalean oinarritutako osasun muskuloeskeletikoko programa baten bidez

10.09.2026

IMQ-k indartu egin du prebentzioa fisioterapia digitalean oinarritutako osasun muskuloeskeletikoko programa baten bidez
  • Euskadiko aseguratzaileak ‘Lehenengoa, prebenitzea’ ekimenaren bigarren fasea bultzatu du, biztanlerian ohikoenak diren osasun-arazoetako batzuetan ardaztuta, hots, nahasmendu muskuloeskeletikoetan; izan ere, laneko baja eta bizi-kalitatearen narriadura gehienak egotz dakizkieke haiei.

  • Ekimen horrek dibulgazio sanitarioa, tresna digitalak eta IMQren app-aren bidez fisioterapia pertsonalizatua eskuratzeko aukera uztartzen ditu, konponbide teknologiko aurreratuen laguntzarekin.

IMQ-k beste urrats bat eman du prebentzioaren aldeko apustuan, eta, hala, ‘Lehenengoa, prebenitzea’ proiektuaren bigarren gaia abiarazi du, hain zuzen, osasun muskuloeskeletikoan ardaztuta. Fase berri horrek arreta jarri du hainbat gaitz, hala nola bizkarreko mina, min zerbikalak edo sedentarismoaren ondoriozko lesioak goiz detektatzean eta horiei heltzean, arazo horiek gero eta ohikoagoak baitira egungo gizartean.

Ekimena helburu argi batekin sortu da: gaitz horiei aurrea hartzea eta kronifika daitezen saihestea, norbere burua zaintzeko ohituren bidez eta osasun-konponbide berritzaileak eskuratzeko aukera emanez. “Prebentzioa gaur, ongizatea bihar” kontzeptupean, IMQ-k osasun-eredu proaktiboarekin duen konpromisoa indartu du, arazoa agertu aurretik jardutea lehenesten duen horrekin, alegia.

Proiektuaren ardatza Canal Salud blog-aren barruko atal espezifiko baten inguruan egituratzen da,  zeinak informazio- eta baliabide-zentro gisa jarduten baitu. Atal horretan, erabiltzaileek nahasmendu muskuloeskeletiko nagusiei buruzko dibulgaziozko edukiak, osasun-profesionalen gomendioak, bideo argitzaileak eta eguneroko zaintzara bideratutako gida deskargagarri bat aurki ditzakete.

Etapa berri horren elementu bereizgarrietako bat da IMQren fisioterapia digitaleko  zerbitzuarekin zuzenean txertatzeko parada, app-aren bidez eskuragarri baitago. Konponbideak aukera ematen du fisioterapeutek hasierako ebaluazio pertsonalizatua egiteko, kasu bakoitzari egokitutako ariketa gidatuen programak eskuratzeko eta etengabeko jarraipen profesionala izateko.

Zerbitzu horren garapena Fisify plataforma teknologikoarekiko lankidetzan oinarritzen da, eta hark fisioterapia era moldagarrian eskuratzea errazten du, hots, edonondik eta edonoiz, oztopoak ezabatuta eta tratamenduekiko atxikimendua sustatuta.

‘Lehenengoa, prebenitzea’ ekimenaren fase berri horren eskutik, IMQ-k esperientzia berean informazioa, prebentzioa eta laguntza uztartzen dituen osasun digitaleko ekosistema sendotu du. Dibulgaziozko edukiak, tresna teknologikoak eta laguntza profesionala bateratu izanak eredu irisgarriagoa, pertsonalizatuagoa eta eraginkorragoa lortzeko bidean aurrera egitea ahalbidetzen du.

Horrekin guztiarekin, aseguratzaileak osasun-berrikuntzan erreferentzia gisa duen zeregina indartu du, eta, era berean, erakutsi du prebentzioak pertsonen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, epe luzera osasun-sistema jasangarriagoa eta ongizatera bideratuagoa lortzen ere laguntzen duela.