Iradokizunak
12.02.2025
Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusi IMQ-k Bilbao Basketekiko lankidetza marduldu du, lehen aldiz Bilbao BasketLab (BBLab) proiektuan parte hartuko baitu. Programa berritzaile horrek Bizkaiko kirol-kluben garapena osorik sustatzea du helburu, kirola, osasuna, nutrizioa eta kirol-kudeaketa uztartuta.
Hala, ekimen horren barruan, IMQ-k prestakuntza-hitzaldi bi emango ditu entrenatzaile, jokalari, familia eta kirol-arloko profesionalentzat. Lehen jardunaldia, "Nutrizioa eta Kirola" izenekoa, IMQ-ko Camila Hernández nutrizionistak gidatu zuen atzo. Saio horretan funtsezko alderdiak jorratu ziren, hala nola kirol-errendimendua optimizatzeko elikadura orekatuak duen garrantzia.
Kirolarientzat funtsezkoak diren hiru euskarritan oinarritu zuen hitzaldia Camilak: nutrizioa, entrenamendua eta atsedena. Eta errendimendua optimizatzeko eta osasuna zaintzeko horiek orekatzea funtsezkoa dela azpimarratu zuen. Azaldu zuen nola kalkulatu behar diren energia-eskakizunak, Schofield eta Harris-Benedict ekuazioen bidez, pertsonaren adinera eta jarduera fisikoaren mailara egokituta. Halaber, makromantenugaietan (proteinak, karbohidratoak eta gantzak) eta mikromantenugaietan (bitaminak, gantz-omega-3 mineral azidoak, D bitamina eta burdina) orekatuta dagoen dieta baten garrantziaz aritu zen, baita jarduera fisikoaren aurretik, bitartean eta ondoren mantenugai haien banaketa estrategikoaz ere. Era berean, hidratazioak kirol-errendimenduan eta lesioen prebentzioan duen zeregin erabakigarria nabarmendu zuen. Azkenik, hainbat premia dietetikotara egokitutako menu osasungarrien adibide praktikoak ezagutarazi zituen.
Bigarren mintzaldia maiatzaren 6an izango da; hizlaria, IMQ-ko Kirol Medikuntzako arduradun Markel Pérez, zeina ariketa fisikoak gaixotasunen prebentzioan duen garrantziaz arituko den eta kirol osasungarriak egiteko jarraibideak emango dituen.
Lankidetza horren eskutik, IMQ-k ohitura osasungarriak sustatzearekin duen konpromisoa eta Euskadiko kirol-egiturari ematen dion laguntza berretsi ditu; hala, Euskadiko osasunaren eta ongizatearen erreferente gisa sendotu da.
IMQren eta Bilbao Basketen arteko harremana 2007an sortu zen, klubaren babes mediko ofizialaren parte gisa. Denboraren poderioz, aliantza hori indartu egin da, eta ekimen berritzaileak barne hartu ditu, esaterako Bilbao BasketLab. Proiektu horrek bi erakundeek partekatzen dituzten balioak islatzen ditu: kirolaren bidez osasun integrala eta ongizate komunitarioa sustatzea. Akordioaren edukia handitu da oraintsu, erakunde biek horren eragina kirolaren eremura ez ezik, gizartean funtsezkoak diren eremuetara ere zabaltzeko duten interesak bultzatuta.
El Bilbao Basket realiza los preceptivos reconocimientos médicos en IMQ ante el inminente arranque de los entrenamientos
Omar Silverio, nuevo fichaje del Bilbao Basket, realiza su reconocimiento médico con IMQ
IMQ renueva su patrocinio con el Bilbao Basket ampliando su compromiso a través del proyecto Bilbao Basket Lab