Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ, hamarkada bete, munduko kalitate estandar zorrotzen alde egiten

08.11.2023

IMQ, hamarkada bete, munduko kalitate estandar zorrotzen alde egiten
  • Kalitatearen alde etengabe ari izanda, IMQ-k IMQ Zorrotzaurre du kalitate-arloko erreferentzia nagusi. Izan ere, klinika hori izan zen euskal osasun publiko eta pribatuko lehena Joint Commission International lortzen, eta 10 urte daramatza horrekiko konpromisoa berritzen.

  • Joint Commission International-ek aldizka berresten du 1.400 estandar inguru bete egiten direla, eta ospitaleko prozesu, instalazio eta asistentzia-zerbitzu guztiak ikuskatzen ditu.

  • Esther Zaballa: «Kalitateak funtsezko tresna izaten jarraitzen du aldaketa eta eraldaketarako, eta erakundeak bezeroen beharren arabera sistematizatzen, neurtzen, efizienteago egiten eta, batez ere, bilakatzen lagunduko diguten metodologiak ezartzeko».

IMQ Zorrotzaurre Klinikak hamargarren urteurrena bete du aurten munduko estandar zorrotzenez kalitatea ziurtatzen duen erakunde Joint Commission International-en markapean egiaztatzea lortu zuenetik. Harrezkeroztik, lau berregiaztapen gainditu ditu, azkena, uztailean. Izan ere, 2013an, ospitalea, Euskadiko osasun-zentro pribatu nagusia, Euskadiko lehena izan zen egiaztagiri hura lortzen eta, gaur artean, zentro publiko bakarrak, Deba Garaiko Ospitaleak, du egiaztagiri hori Euskadin.

Prozesua, ordea, askoz lehenago hasi zen. IMQ Kliniketako Kalitate eta Segurtasun Klinikoko zuzendari Isabel Urrutiak azaldu duenez, «2010ean hasi ginen egiaztagiri hori lortzen. Ahalegin handia behar izan zuen prozesu hark, eta eragin ona izan zuen erakunde osoan. Gaur egun, harro esan dezakegu gai garela herritarrei eskaintzeko pazienteen onerako segurtasun-neurriei dagokienez Europako aurrealdean dagoen  ospitale bat».

Joint Commission International-ek aldizka aztertu eta berresten du 1.400 estandar inguru bete egiten direla, eta ospitaleko prozesu, instalazio eta asistentzia-zerbitzu guztiak ikuskatzen ditu, hala nola kirurgia-multzoa, obstetrizia-multzoa, jaioberriaren unitatea, farmazia, hemodinamika-arloa, eguneko ospitalea, bizkortzeko unitatea, zainketa intentsiboak, ospitaleratze-arloa, prebentzio-sistemak, kontrola eta  mantentzea, sukaldea, erradioterapia eta medikuntza nuklearra eta hornigai- eta erosketa-katea, besteak beste.

Joint Commission International ez ezik, beste ziurtagiri batzuk ere lortu ditu IMQ Zorrotzaurre Klinikak, nazioartean eta Estatuan entzute handia dutenak, klinika kalitatearen eremuan erreferentea dela bermatu eta ziurtatu dutenak, hala nola hiru izardun Quality Healthcare (QH) kalitate-ziurtagiria, zorrotzena, urtero Osasunaren Garapen eta Integraziorako Institutuak (IDIS Fundazioa) eman eta auditatzen duena eta zentro publikoetan nahiz pribatuetan erabiltzen dena.

IMQ Zorrotzaurrek,  halaber, beste ziurtagiri batzuk ditu kalitate-arloan (ISO 9001), pazientearen segurtasunaren arloan (UNE 179.003), I+G+b arloan (UNE 166.002), laneko segurtasunean (ISO 45.001), ingurumen-kudeaketan (ISO 14.001) eta energia-efizientzian (ISO 50.001). Horiei guztiei esker, asistentzia-kalitatearen erreferente argia da ospitalea.

Era berean, kalitatearen aldeko politika hori IMQren beste dibisio batzuetan ere hedatzen da, esaterako, Euskadin aseguru-sektoreko liderra den IMQ Seguros-en. Izan ere, IMQren konpainia aseguratzaileak sistema hauek ditu ziurtatuta: kudeaketa orokorraren sistema (ISO 9001), ingurumen-kudeaketaren sistema (ISO 14001) eta berrikuntzaren kudeaketaren sistema (UNE 166002). Halaber, aurten, 2023an, Negozioaren Jarraipena Kudeatzeko Sistemak ere lortu du ziurtagiri bat, ISO 22301 Arauaren arabera, alderdi hura gero eta garrantzitsua baita egungo testuinguruan, hainbat gertakizunek, hala nola covid-19aren pandemiak edo informazioaren segurtasunarekin eta zibersegurtasunarekin loturiko arriskuek beharrezko egiten baitute kudeaketa-ereduak indartzea, bezeroei ematen zaien zerbitzua arriskuan jar ditzaketen arriskuei erantzuteko, are gehiago, kontuan izanda osasun sektorea konplexua eta ezinbestekoa dela. Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bidez eman ohi duen Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren Urrezko A ere badu IMQ Seguros-ek, eta, testuinguru horretan, Kudeaketa Aurreratuko  Euskal Saria bi aldiz lortu du, Estrategia eta Bezeroen Kudeaketaren arloan.

Badaude IMQ-k kalitatearen alde egiten duen lanaren beste adibide batzuk: IMQ-ko zentro polikontsultorioak, Kalitatea (ISO 9001) eta pazientearen segurtasuna (UNE 179.003) ziurtatuta dutenak; eta IMQ Igurcoko zentro soziosanitarioak, ISO 9001 Arauaren eta ISO 14.000 ingurumen-arauaren araberako ziurtagiriak dituztenak. Era berean, beste zentro bik pazientearen segurtasunaren gaineko ziurtagiriak dituzte (UNE 179.003); hortaz, aitzindariak dira guztiak Euskadin ziurtagiri-mota horiek lortzen.

Halaber, IMQ Prevención-ek badu kalitatearen ziurtagiria, AENORek ematen duena: Kalitatearen Kudeaketaren gaineko UNE-EN ISO 9001:2015, eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren gaineko UNE-EN ISO 45001:2018.

Nabarmendu beharra dago, era berean, IMQri esker (Athletic Clubekin elkarlanean), San Mames izan zela 2017an asistentzia azkar, seguru eta eraginkorra (UNE 179.003) ziurtatu zuen Europako futbol-estadio lehena eta bakarra eta, ondoren, Bilbao Arena edo Bilboko Kirol Jauregiak (‘Miribilla’ izenez ezagutzen dena) ere lortu zuen, IMQren eskutik.

Kalitatea, erakundeetan aldaketa lortzeko funtsezko tresna

«Kalitateak funtsezko tresna izaten jarraitzen du aldaketa eta eraldaketarako». IMQ-ko Idazkaritza Teknikoko idazkari Esther Zaballaren hitzetan, azaroaren bigarren ostegun guztietan Kalitatearen Munduko Egunaren oroitzapena egitea, «bada arrazoi bat gogora ekartzeko kalitatearen alde egitea erakundeak bezeroen beharren arabera sistematizatzen, neurtzen, efizienteago egiten eta, batez ere, bilakatzen lagunduko diguten metodologiak ezartzearen alde egitea dela».

Kudeatzeko tresna gisa, kalitatea eraldatzen joan da azken urteotan eta kontzeptu «bizkor eta moldakorrago» bilakatu da. IMQ-ko Idazkaritza Teknikoko idazkariaren iritziz, kalitatea ez da kudeaketa-eredura bakarrik  mugatzen, beste arlo batzuetara ere hedatzen baita. «Esate baterako, kalitateak sormena eta ideiak sortzea sistematizatzen laguntzen du, eta hori proiektu zehatzetan gautzatzea. Edo enpresak ingurumenaren zainketarekin duen ekintza arduratsuan».

Kalitateak, halaber,  erakundeen erresilientziari laguntzen dio ezustekoen aurrean, «alderdi hori gero eta gehiago hartzen da kontuan, konpainia baten ohiko martxa arriskuan jar dezaketen gertakariak gero eta maizago gertatzen baitira», eta adibide gisa hauek aipatu ditu: duela gutxiko pandemia edo zibersegurtasunarekin loturiko gorabeheren hazkunde globala.

Amaitzeko, kalitate-politikak beste kudeaketa-tresna batzuekin erabiltzeak sor ditzakeen sinergiak azpimarratu ditu Esther Zaballak, esaterako, metodologia berriekin edo diziplina estrategikoekin, hala nola: «bezeroaren esperientzia, humanizazioa eta asistentzia-segurtasuna, etengabeko hobekuntzaren aldeko bokazio horretan haratago joateko aukera ematen dutenak».