Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ eta FVEM erakundeek beste hitzarmen bat sinatu dute enpresa elkartuen osasuna zaintzeko helburuz

10.10.2019

IMQ eta FVEM erakundeek beste hitzarmen bat sinatu dute enpresa elkartuen osasuna zaintzeko helburuz

Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) presidente José Luis Lópezek eta IMQko zuzendariondoko nagusi Javier Aguirregabiriak sinatu dute 2015. urteaz geroztik indarrean dagoen lankidetza-hitzarmena berritzeko agiria.

Hitzarmen horren helburua da Bizkaiko metalgintzako enpresetako langileen osasun-aseguramendua sustatzea, horrek enpresei  nahiz langileei abantaila ugari dakarkielako.

Enpresei dagokienez, egiaztatu egin da osasun-aseguruek absentismoa gutxitzen eta lan-giro osasungarriagoa sortzen laguntzen dutela eta, hortaz, produktibitatea gehitzea dakartela; ondorioz, langileak motibatuago lan egiten dute eta fidelizatuago daude, enpleguan txandaketa gutxiago dago eta talentua erakartzerakoan enpresen entzutea hobetu egiten da.

Langileei dagokienez, berriz, hainbat azterlanen arabera, osasun-asegurua da konpainiek eskaintzen dituzten gizarte-onuren artean gehien baloratzen dutena, eta enpresaren bidez osasun-asegurua duten langileen % 70en ustez, lanez aldatuz gero, galera handia izango litzateke hura galtzea.

Osasun-aseguruaz eta, batez ere, IMQk eskaintzen duenaz, alderdi hauek baloratzen dira gehien: mediku-talde ugariren (familia-medikuak nahiz mediku espezialistak) eta osasun-zentroen artean norberak nahi duena hautatzeko aukera, arreta itxaronaldirik gabe jasotzen dela eta hura pertsonalizatua dela, kontsulta-ordu ugari dagoela, asistentziaren kalitatea bikaina dela, abangoardiako teknologiaduna, alegia, eta prezio onean aseguru berean senideak ere sartzeko aukera badagoela.

Halaber, osasun-zerbitzu digitala ere izateko aukera balio bereizgarria da, erabiltzaileari esperientzia hobea eta arreta gertuagoa, arinagoa eta pertsonalizatuagoa ematen zaizkiolako. Izan ere, IMQ hainbat ekimenen alde egiten du arlo horretan, hala nola, bideo-kontsulta, online hitzordu medikoa, osasun-kanalak edo, besteak beste, historia klinikoa, online mediku aholkularia eta eHealth zerbitzuak barne hartzen dituen app-a.

FVEMrekin sinatu duen hitzarmenaren arabera, IMQk osasun-asistentziako eta ospitaleratzeko aseguruak ez ezik, istripu- eta hileta-aseguruak ere jarriko ditu metalgintzako enpresen eskura. Horrela, sektorearekin loturiko 900 enpresa inguruk, oso abantaila onuragarrietan, 35.000 langileentzat eta horien senideentzat Euskadiko aseguru liderra kontratatzeko aukera izango dute.

Esaterako, IMQk enpresa txiki eta ertainentzako polizak sinatzeko aukera jartzen die eskura, hala nola, “Póliza IMQ Activa” edo “Póliza IMQ Azul”. Horien bitartez, osasun-estaldura osoa eskuratuko dute langileek lehen mailako medikuntzan, larrialdietan eta anbulantzia-zerbitzuetan, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate guztietan, proba diagnostikoetan eta tratamenduetan, baita goi-kirurgia espezializatuan, haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintzan, ospitaleratzeetan eta psikoterapian, besteak beste, aseguru-motaren arabera.

Edozein eskakizunetara moldatzeko, IMQk konponbide moldagarriak eskaintzen ditu enpresentzako aseguruetan: talde handientzako aukera anitzeko aseguruetatik hasita, enpresa txikientzat berariaz sortutako aseguruetara arte.

Hitzarmen horri esker, FVEMko enpresek, hala eskatuz gero, zerbitzu guzti horiek izango dituzte eskura, itxaronaldirik gabe eta ordu ugarietan, Euskadiko mediku-talderik handienean eta Estatuan nahiz nazioartean entzutetsuak diren zentroen artean nahi erara hautatzeko aukerarekin. Halaber, Euskadiko klinika pribatu nagusiak eta zentro propioen sare nagusia jarriko die eskura.

Gaur egun, IMQk 1.000tik gora enpresa eta 365.000tik gora asegurudunen konfiantza dauka.

Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) hitzarmena eta horren norainokoak sustatuko ditu enpresa elkartuen artean, hainbat komunikazio-bide eta euskarriren bitartez.