Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak hiru izarreko QH kalitate ziurtagiria, gorena, berritu du

17.11.2022

IMQ Zorrotzaurre Klinikak hiru izarreko QH kalitate ziurtagiria, gorena, berritu du
  • Quality Healthcare (QH) kalitate-ziurtagiria Instituto para el Desarrollo e Integración de la Sanidad (Fundación IDIS) erakundeak ematen eta auditatzen du urtero.
  • Esther Zaballa: «IMQ Taldean dihardugunok sinetsita gaude kalitatea etorkizunera iristeko bidearen zati dela, eta, eskaintzen dugun zerbitzuaren izaera dela eta, bezeroa dugu xede, hots, protagonista nagusi, baita pertsonak ere; hortaz, horien lanbide-jarduna erraztu eta erakargarriago egiten dugu».

«Bikaintasuna ez da ekintza bat, ohitura bat baizik». Esaldi hori —Aristotelesek esan omen zuen—, metodologia helburu bat baino bitarteko bat dela diona, IMQ Taldearen kalitate, segurtasun eta erantzukizun politika markatzen dituen helburuaren adibide ona da. Horren beste adierazgarri bat da IMQ Zorrotzaurre Klinika berritu izana –Euskadiko osasun-zentro pribatu nagusia–, eta hiru izarreko Quality Healthcare (QH) kalitate-ziurtagiria, egungo gorena, lortu izana. Ziurtagiri hori Instituto para el Desarrollo e Integración de la Sanidad (Fundación IDIS) erakundeak ematen eta auditatzen du urtero, eta zentro pribatu eta publikoetan erabili ohi da.

IMQ Taldeko Kalitate eta Segurtasun Klinikoko arduradun Isabel Urrutiak adierazi duen bezala, «ziurtagiri horrek, kalitatearen etengabeko hobekuntzaz arduratuta, beren prozesuak modu egokian kudeatzea eta hori bermatzen duten ziurtagiri ofizialak lortzeko ahalegina onartzea erabaki duten zentroak aintzat hartzen ditu».

Kalitatea, etorkizunera iristeko bidearen zati

IMQ-ko Idazkaritza Teknikoko zuzendari Esther Zaballaren hitzetan, «kalitate-arloak funtsezko tresna izaten jarraitzen du aldaketa eta eraldaketarako. Sistematizatzeko, neurtzeko eta gauzak eraginkorrago egiteko metodologiak ezartzea ahalbidetzen duen tresna da, baina, batez ere, erakundea bilakatzekoa. Tresna gisa, kontzeptu arinago eta malguago baterantz eboluzionatuz joan da azken urteotan, berekin helburu praktikoak ekar ditzan eta lan egiteko modua eta, beraz, emaitzak estutu ez ditzan».

Xehatu duenez, «IMQ Taldean dihardugunok sinetsita gaude kalitatea etorkizunera iristeko bidearen zati dela, eta, eskaintzen dugun zerbitzuaren izaera dela eta, bezeroa dugu xede, hots, protagonista nagusi, baita pertsonak ere, eta, hortaz, horien lanbide-jarduna erraztu eta erakargarriago egiten dugu».

IMQ-ko Idazkaritza Teknikoko zuzendariak hau nabarmendu du, halaber: «kudeaketa-ereduan ardazteaz gain, hots, ikuspegi globala eskainita, Erakundea osorik zaintzen duten kalitatezko kudeaketa-sistema integratuak garatu eta ezartzeaz gain, esparru jakin batzuk lantzen ditugu, hala nola berrikuntza, sormena eta ideien sorkuntza sistematizatzea eta proiektu zehatzetan islatzea ahalbidetzen duten metodologia berrien eskutik; edo ingurumena, gizartean jasangarritasunarekiko eta konpainiek testuinguru horretan bete behar duten zereginarekiko gero eta kezka handiagoari erantzuna emanez; edo negozioaren jarraitutasuna, gero eta kezkagarriagoa baita konpainia baten funtzionamendu normala arriskuan jar dezaketen gertaerak daudelako, esaterako, pandemia bat edo zibersegurtasun-eraso bat».

Esther Zaballak metodologia berriak gehitu dizkio aurrekoari, baita jakintzagai estrategikoak ere, esate baterako, bezeroaren esperientzia, humanizazioa eta asistentzia-segurtasuna, «etengabeko hobekuntzarako eta bezeroen eta pazienteen kezkak proiektu berritzaile berrietan islatzeko bokazio horretan haratago joatea ahalbidetzen dutenak».

Kalitatea, IMQ Taldearen bereizgarri

Helburu horiek lortzeko, IMQ-k hainbat urtez lan egin du, eta gaur egun ere egiten jarraitzen du, estatuan eta nazioartean entzute handia duten ziurtagiri-kopuru handia izateko, kalitate-arloan erreferentzia gisa duen posizioa bermatzen eta egiaztatzen dutenak.

Isabel Urrutiak xehatu duenez, «hiru izarreko QH ziurtagiria ez ezik, hauek ere aipatzea merezi du: Joint Commission International erakundearen ziurtagiria, 2013an lortu zena eta beste kalitate-ziurtagiri (ISO 9001), pazientearen segurtasun-ziurtagiri (UNE 179.003), I+G+b (UNE 166.002), lan-segurtasuneko ziurtagiri (ISO 45.001), ingurumen-kudeaketari buruzko ziurtagiri (ISO 14.001) eta energia-efizientziari buruzko ziurtagiri (ISO 50.001) batzuekin sistematikoki berritu dena. Izan ere, horiek guztiei esker, gaur egun, IMQ Zorrotzaurre Klinika Euskadiko asistentzia-kalitateko erreferentzia argia da».

Halaber, kalitate-politika hori IMQ-ko beste dibisio batzuetara hedatzen da: bederatzi hotz-klinikak aitzindariak izan ziren Euskadin UNE 179.001 Arauaren arabera ziurtatzen; IMQ-ko polikontsultorioek ISO 9001 Kalitate ziurtagiria eta pazientearen segurtasunari buruzko ziurtagiria (UNE 179.003) lortu zituzten; eta IMQ Igurcoko zentro soziosanitario guztiek ISO 9001 Arauaren eta ISO 14.000 ingurumen-arauaren araberakoak lortu dituzte, eta beste bi zentrok, pazientearen segurtasunari buruzko ziurtagiriak (UNE 179.003); izan ere, Euskadin aurrendariak dira ziurtagiri horiek lortzen.

Era berean, IMQ Prevención enpresak kalitatea egiaztatuta dauka, AENORek ziurtatuta, Kalitatea Kudeatzeko UNE-EN ISO 9001:2015 eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako UNE-EN ISO 45001:2018 ziurtapenekin.

Amaitzeko, IMQ Taldeko Kalitate eta Segurtasun Klinikoko arduradunak hau azpimarratu du: «ez dugu ahaztu behar IMQ-k kirol-ekitaldietan hedatzen duen balio bereizgarria; izan ere, IMQri esker (Athletic Clubekin elkarlanean), San Mames izan baitzen 2017an Europako lehenengo estadioa, eta estadio bakarra asistentzia azkarra, segurua eta eraginkorra ziurtatzen (UNE 179.003), eta, ondoren, Bilbao Arena edo Bilboko Kirol Jauregia ( ‘Miribilla’, bilbotarren artean), IMQren eskutik ere».