Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre, hamar urte pazienteen segurtasunaren alde lan egiten

15.09.2023

IMQ Zorrotzaurre, hamar urte pazienteen segurtasunaren alde lan egiten
  • Operazio-mahaian zaudela nor zaren eta zein ebakuntza-mota egingo dizuten galdetzen badizute, ez haserretu: segurtasun klinikoa da! Prozesuan zehar pazientearen identitateari buruz, bere patologiari buruz, historia klinikoari buruz edo tratamendu farmakologikoei buruz behin eta berriro egiten diren galderak gogaikarriak izan badaitezke ere, behar-beharrezkoak dira asistentziaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.

  • IMQ Zorrotzaurre izan zen Euskadiko lehen ospitalea kalitateari eta pazienteen segurtasunari buruzko munduko eredu zorrotzena eta entzutetsuena lortzen, Joint Commission International –2013an, hain zuzen–, eta harrezkeroztik, arlo horretan hainbat ekimen burutu ditu.

«Zergatik jarri didate eskumuturreko bat? Zer dela eta galdetzen didate nire izena behin eta berriro? Zergatik jartzen dituzte koloredun etiketa horiek botiketan? Zer dela eta irakurri behar ditut berriro agiriak eta sinatu? Zergatik azaltzen dizkidate behin eta berriro gauzak? Berriz ere, nire alergiei buruzko galderak? Eta berriro ere, etxean hartzen dudan medikazioaz? Baraurik  nagoen? Zergatik ezin ditut txapin horiek jantzi nire gelan? Eta, gutxi balitz bezala, ebakuntza-gelan nor naizen eta zein ebakuntza-mota egingo didaten galdetzen didate.., ez al dute egiaztatu nire historia klinikoan eskuineko zangoan ebakuntza egingo didatela?».

Noizbait ospitale batera paziente gisa bertaratu bazara, litekeena da horietako galderaren bat edo beste batzuk egin izana. Agian, ez zizuten segurtasun-sentsaziorik eman; aitzitik, kezkatu zintuzten. Haatik, lehen inpresioan uste ez bezala, pazientearen identitateari, tratamenduei, patologiei eta aurrekariei buruz behin eta berriz egindako galderak segurtasun klinikoaren adierazle onak dira. Zerbait gaizki atera daitekeen zantzu bat ahal den gehien murrizten da. Eta helburu hori erdiesten arrakasta lortzeko, pazienteek osasun-arretan inplika daitezen funtsezkoa eta guztiz beharrezkoa da segurtasun klinikoan lan egiteko.

Izan ere, igande honetan, urtero bezala, irailaren 17an, Pazienteen Segurtasunaren Mundu 2023ko Egunaren oroitzapena egingo da ‘Pazienteak beren segurtasunean inplikatzea’ gaiarekin, pazienteek beraiek, familiekin, zaintzaileekin eta erakundeekin batera osasunaren arretaren segurtasunean duten funtsezko zeregina aintzat hartzeko.  

«Ospitaletan lan egiten dugunok jakin badakigu ez dagoela ‘zero arriskurik’, ezta osasun-sektore guztian ere. Giza eragileak, egiturazko eragileak eta hainbat motatako eragile teknologikoak bateratzeak elkarrekintza negatiboa ekar dezake osasun-arretan, ‘kontrako gertaerak’ izenez ezagutzen direnak eraginda, eta horietako batzuk, hilgarriak izan daitezke», adierazi du Isabel Urrutiak, IMQ kliniketako Kalitate eta Pazienteen Segurtasun zuzendariak.

Hain zuzen ere, IMQ Zorrotzaurre Klinikak hamargarrren urteurrena bete du 2023an: 2013an, segurtasun klinikoari buruzko munduko eredu zorrotzena eta entzutetsuena, Joint Commission International, lortu zuen Euskadiko lehenengo ospitalea bihurtu zenetik; eta aurtengo ekainean laugarren aldiz jarraian lortu zuen azken ziurtapena.

«Ziurtapen-ereduen alde, hala nola Joint Commission edo Pazienteen Segurtasunari buruzko  UNE 179.003 Arauaren (2016tiki) alde egiteak, segurtasun klinikoa hobetzea eta horretan aurrera egitea exijitzen digu eta horretara behartzen gaitu», azpimarratu du Urrutiak.

IMQ-k kalitateari eta segurtasun klinikoari buruzko proiektu eta ekimen ugari abiarazi ditu kliniketan hamar urteotan, eta horietan guztietan, pazientea inplikatzea funtsezkoa izan da eta izaten jarraitzen du egun. Hortxe, ekimen nagusiak:

Pazientea zalantzarik gabe identifikatzea. Gerta liteke bi pazientek izen-abizen berberak izatea, adin eta patologia berberak ere. Hori dela eta, profesionalek, eskumuturrak (izena, bi abizen, jaiotze-data, historia klinikoaren zenbakia eta bestelako datuak) begiratzeaz gain, pazienteei edota senide bati galdetzen dizkiote datuak, segurtasun-sistema bikoitz gisa.

Egiaztapen kirurgikoaren zerrenda (check list). Sektore aeronautiko eta nuklearretan erabiltzen den metodologiaren oso antzekoa da, zeinaren bidez, hainbat alderdi egiaztatzen den kirugia aurretik, bitartean eta ondoren. Eta lehenengo fasean, pazientea inplikatu egiten da, berarekin egiaztatzen baita bere historia klinikoan jasotakoa.

Segurtasuna medikazioarekin. Maiz egiten dira alergiei eta uneko tratamenduei, botiken kontserbazioari edo iraungitzeari buruzko galderak. Zenbaitetan, informazio-gidaliburuak sortzen dira hartu beharreko medikazioaz eta maiz egiten diren galderen erantzunez.

Istripu eta erorikoen arriskua murriztea. Horielakoetan, ezinbestekoa da pazientearen eta senideen lankidetza. Erortzeko arriskua duten pazienteei behin eta berriz esaten zaie beti komunera joateko altxatu behar badira langileei abisatzeko. Era berean, oinetako itxiak ekar ditzatela azpimarratzen zaie, behaztopa egin ez dezaten, eta langileek erortzeko arriskuen gainean ematen dituzten gomendioak jarrai ditzatela.

Informazio kliniko eguneratua. Pazientea ospitaleratzen denean ematen den informazioan oinarritzen dira erabaki medikoak edo klinikoak. Hortaz, osasun-profesionalek hainbat galdera egiten dute, modu egituratuan, pazienteak informazioa era ordenatuan eman dezan.

Eskuak garbitzea eta maskara erabiltzea. Pandemian zehar zabaldu ziren, baina askoz lehenago, 2012an, IMQ-k soluzio hidroalkoholikoen banagailuak jarri zituen. Egokia den guztietan (gripea, covida…) maskara erabili ohi da.

Pazienteak inplikatzeko ekimenak ez ezik, pazienteen segurtasunari zuzenean eragiten dioten beste ekimen batzuk ere abiarazi dira IMQn, hala nola gela adimendun berriak eratu izana, zeinetan urruneko sentsore batzuk erizaintzako kontrolera konektatuta dauden, historialen, proben eta antzekoen digitalizazioa, pazientearen historial dosimetrikoa ezarri izana, asistentzia-zirkuituak birdiseinatu izana eta profesionalen etengabeko prestakuntza.