Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-K 2018an erretiroa hartu duten medikuei egin die omenaldia

12.04.2019

IMQ-K  2018an erretiroa hartu duten medikuei egin die omenaldia

IMQko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea den Montepiok Bilboko IMQ Zorrotzaurre Klinikako ekitaldi-aretoan egin duen urteko batzarreraren amaiera gisa,  euskal aseguratzaileak 2018an erretiroa hartu duten 65 urtetik gorako 21 medikuei egin die omenaldia.

Bizitza osoan medikuntzan eta osasun-arretan buru-belarri jardun ondoren, mediku hauei eman zaie merezitako aintzatespena: Antonio Omiste Lasierra eta Juan José Gómez Sainz anestesiologoak; Juan José Abrisqueta Arruza angiologo eta kirurgialari baskularra; José María Aguirre Salcedo, José D. Sagastagoitia Gorostiza eta Juan María Irigoyen Rodríguez-Benavides kardiologoak; Joseba Santamaría Zuazua aurpegi-masailetako kirurgialaria; José Luis Benito Muñoz endokrinologoa; eta Mariano Aróstegui Gómez eta José María Herrazti Rivera ginekologoak.

Sendagile hauek ere omendu ziren ekitaldi berean: Jacinto Bátiz Cantera, Pedro M. Maza Santamaría eta Iñaki Gurtubay Gallaga mediku orokorrak; Alfonso Díaz de Atauri Aguirrezabal eta Enrique Fanjul Diago traumatologoak; J. Carmelo Malda Bicarregui, Jon Iñaki Markez Alonso eta Rafael San Andrés Renedo psikiatrak; Ignacio Lecumberri Thomas erradiologoa; eta José Manuel Gorordo Olaizola eta Ángel Pastor Rodríguez erreumatologoak.

IMQ-ko mediku eta pertsona gailen ugari –hala nola, erakundeko presidente Pedro Ensunza eta kontseilari zuzendari nagusi Miguel Ángel Lujua– bildu zituen ekitaldi horren aurretik, Montepioren zuzendaritza-batzordea eta ezohiko batzar nagusia ere izan ziren.

Ohiko batzar nagusian hauek onetsi ziren: konpainiaren urteko memoria, kudeaketa-txostena, 2018 ekitaldiko kontuak eta balantzea, aurrekontua eta prestazioen proposamena eta karguen berriztatzea.