Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k bi txartel bikoitz zozkatzen ditu Errege Koparen finalera joateko

17.05.2017

IMQ-k bi txartel bikoitz zozkatzen ditu Errege Koparen finalera joateko
  • IMQ-k “Kolore berberak, helburu bera. IMQ, Alavésekin” kanpaina martxan jarri du, Errege Koparen finalerako bi txartel bikoitz zozkatzeko.
  •  Kanpaina hori maiatzaren 23ra arte –asteartea– iraungo du, eta bi txartel bikoitzen irabazleen izenak IMQren web-orrialdearen Prentsa-aretoan argitaratuko dira maiatzaren 24an –asteazkena–.  

 

Kirolaren alde egiteko filosofiarekin bat etorriz, eta euskal talde nagusien -Deportivo Alavés, Athletic Club de Bilbao, Real Sociedad, eta Sociedad Deportiva Eibar- babesle ofizial eta hornitzaile gisa, bi txartel zozkatzen ditu IMQ-k “Glorioso”ren zaleen artean, Errege Koparen Finalera joateko.

Horrela, IMQ-k jendaurrean adierazi nahi du kolore Alavés taldearen zuri-urdinarekiko zaletasuna, horien zati aktiboa baita. Kolore berberak, helburu bera. IMQ, Alavésekin” lelopean, klubaren osasun-laguntzaren hornitzaileak bi txartel bikoitz zozkatuko ditu, maiatzaren 27an, Vicente Calderón estadioan, Deportivo Alavés eta FC Barcelona taldeen arteko norgehiagoka ikusteko. Atlético de Madrid estadioaren agur ofiziala ere izango da finala, talde zuri-gorria Wanda Metropolitano izenekora mugituko baita.

Zozketan parte hartzeko web-orria, www.imqconelalaves.com, maiatzaren 23ra arte egongo da aktibo. Parte hartzeko, galdera honi erantzun besterik ez da egin behar: “Zein da gure koloreekin duzun oroimenik onena?”. Irabazleen izenak IMQren web-orrialdearen Prentsa-aretoan argitaratuko dira maiatzaren 24an –asteazkena–:www.imq.es.

FC Barcelona taldea lehenengo finalista izan zen, Atlético de Madrid taldeari irabazi ondoren. Hurrengo egunean, Alavés-ek bere tokia lortu zuen finalean, Celta de Vigo taldeari garaitu eta gero, eta finalista bilakatu zen, jarraitzaileak –horien artean, IMQ– harrotuz.

San Mames futbol-zelaia 2017ko finalaren egoitza gisa aurkezteko aukera aztertu zuen Bilboko Udalak, baina bertan behera utzi zen ideia, maiatzaren 30ean Guns&Roses musika-taldearen kontzertua izango baita.