Iradokizunak
Cookieak
Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.
Cookien konfigurazio panela
Hau da cookie propio eta hirugarrenen konfiguratzaile aurreratua. Hemen webgune honetan zure nabigazio esperientzia zuzenean eragingo duten parametroak alda ditzakezu.
Cookie teknikoak
Cookie hauek beharrezkoak dira informazio pertsonala duten guneetara sarbide segurua emateko edo saioa hasten duzunean ezagutzeko.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Mauris sodales mauris finibus sapien sagittis tempor. Nulla id posuere mi, nec porttitor orci. Quisque sagittis, erat quis maximus dictum, velit orci ornare eros, venenatis euismod massa dolor ut tellus. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Morbi imperdiet eget quam eu imperdiet. Nullam dapibus mi id convallis rutrum.
Cookie |
Proveedor |
Duración |
Descripción |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
Analytics Cookieak
Bisita edo jarduera kopurua modu anonimoan neurtzeko aukera ematen dute. Haiei esker etengabe hobetu dezakegu zure nabigazio esperientzia.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Mauris sodales mauris finibus sapien sagittis tempor. Nulla id posuere mi, nec porttitor orci. Quisque sagittis, erat quis maximus dictum, velit orci ornare eros, venenatis euismod massa dolor ut tellus. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Morbi imperdiet eget quam eu imperdiet. Nullam dapibus mi id convallis rutrum.
Iragarkien cookieak
Permiten que la publicidad que te mostremos sea personalizada y relevante para ti. Gracias a estas cookies no verás anuncios que no te interesen.
Cookieei eta nola erabiltzen ditugun buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Cookie Politika.
05.02.2018
Club Deportivo de Remo Kaiku taldeak, aurtengo denboraldian, lehen aldiz 1923an eratu zenetik, emakumezkoen trainerua uretaratuko du. 23 arraunlari gaztek osaturiko taldeak, hedabideentzat egindako jendaurreko lehen agerraldian, goi-mailako kirol-azterketa izan du gaur goizean IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntza Unitateko instalazioetan.
Antonio Flores “Lutxo” emakumezkoen taldearen arduradun tekniko eta Oskar Martín entrenatzailearen eskutik, Kaikuk emakumezkoen trainerua izateko egin duen apustua hamar urtez egindako lanaren emaitza da. Zerbaitegatik da, zeren eta, Jon Basabe Kaikuko presidenteak adierazi baituenez, “hamar urte daramatzagu arraunketa-eskolan proiektu honetan lan egiten eta, urte horietan zehar, mutilen artean ez ezik nesken artean ere izan dugu arrakasta”. Halaber, kostaldeko beste herri batzuetako neska arraunlariek bat egin dute denboraldi honetan Kaikuren proiektuarekin, eta emakumezkoen traineru berrian arraun egiten hasi dira.
Guztira, klub sestaoarrak 23 arraunlari ditu, senior eta gazte, denboraldi berrian traineru berde-beltzean arraun egiteko prest.
Kaikuk emakumezkoen kirolaren alde egin du neska arraunlariak goi-mailako prestaketa fisiko, entrenamendu eta jarraipen medikoko zirkuituan sartu baititu. Pablo Aranda doktoreak, IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntza Unitateko arduradunak, azpimarratu duenez, “eliteko beste kirolari batzuei –esaterako, Athletic Clubeko jokalariei– egiten zaien kirol-azterketa berdina egin zaie”. Horiek horrela, IMQ CDR Kaiku EKAren babeslea dela adierazi du.
2018ko denboraldirako entrenamenduak urrian hasi ziren, batelen denboraldiari begira (otsailetik apirilera bitartean), trainerillen denboraldiari begira (maiatzetik aurrera) eta traineruen denboraldiari begira (uda hasieran).
Denboraldi honetan emakumezkoen hiru traineru izango dira Bizkaian: Deustu, Lea-Artibai eta Kaiku.
Azterketa medikoa
Gaur Kaikuko neska arraunlariei egin zaien goi-mailako azterketak, proba hauek izan ditu: bihotza eta birikak auskultatzea eta lokomozio-aparatua miatzea. IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialistak azaldu duen bezala, “gorputzaren osaera eta gantz ehunekoa neurtu ondoren, esfortzu-proba maximoa egin zaie zinta irristagarrian, azido laktikoaren eboluzioa zehaztu zaie, elektrokardiograma egin zaie eta arteria-presioa eta pultsu kardiakoak neurtu. Hori guztia, arraunlari bakoitzaren kirol-egoera testatzeko eta entrenamendua banan-banan antolatzeko”.
Azterketa medikoak maiatzean eta ekainean egingo dira berriro, hain zuzen, traineruen denboraldiaren hasieran.
IMQ da klubaren aseguratzaile mediko ofiziala, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen baten arabera.
Kirol Medikuntza Unitateaz
IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntza Unitateak, medikuntza- eta kirol-azterketak egiteko gela bat du eta beste bat, balorazio isozinetikoak egiteko. Halaber, zerbitzu hauek ematen ditu: kirol-medikuntzako espezialisten aholkularitza, nutrizioari buruzko kontsulta eta kirol-errendimendua hobetzeko entrenamenduak planifikatu eta jarraitzeko aholkuak. Urtero, 1.000tik gora azterketa mediko, 550 kirol-kontsulta eta 240 balorazio isozinetiko egiten dira Unitate horretan.