Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Kutxabankek autonomoentzako IMQ osasun asegurua merkaturatu du

05.04.2017

Kutxabankek autonomoentzako IMQ osasun asegurua merkaturatu du

Kutxabankek osasun aseguru berria jarri du merkatuan, langile autonomoentzat espreski sortua, IMQren eskutik. Honela, erreferentziazko bi enpresa hauek aseguruen esparruan daukaten lankidetza
harremana estutzea lortu dute.
Kutxabanken autonomoentzako osasun aseguruak erabateko babesa eskaintzen du, bai beharginentzako nola beren sendientzako, bezero-talde honen behar zehatzetara egokitutako baldintzak eta salneurriak eskaintzen baititu.
Osasun aseguruak kontratatzen dituzten bezeroek atseginen duten ‘kutxabank Urdina’ aseguru motaren baldintza eta estaldura ber-berak eskaintzen ditu produktu berri honek. Estaldura horien artean daude, lehen mailako asistentzia, larrialdiak eta anbulantzia, espezialitate mediko eta kirurgiko guztiak, diagnosi frogak eta tratamenduak, espezialdutako kirurgia, haurdunaldia eta erditzea, planifikazio familiarra, ospitaleratzeak banakako gelan eta laguntzailearentzat ohearekin, psikoterapia eta protesiak, besteak beste.
Produktu berri honen bitartez, finantza Taldeak bere aseguru eskaintza zabala osatzen du, urteak baitira osasun, bizitza, etxebizitza eta auto aseguruak merkaturatzen dituela. IMQrekin daukan lankidetzarekin, Kutxabankek Euskadin osasun aseguru pribatuetan lidertza duen etxe batekin aritzea erabaki zuen, 343.000 bezero eta 1.000 enpresa inguru babesten baititu.